Prentsa Oharren banner

Sorginenea-Tu Casa Feministak lehen urtea bete du

Laster urtebete beteko da 2019ko irailaren 21ean Sorgineneak bere ateak zabaldu zituenetik. Emakumeen Etxea, gure inguruko beste udalerri askotan bezalaxe,Gasteizko mugimendu feministaren aldarrikapen historikoa izan da; baita gure hiriko emakume, bollera eta trans askok desiatutako proiektua ere. Azken boladan, ekonomia, osasun eta gizarte mailan bizitzen ari garen garai gogorrak gora-behera; Sorginenea proiektuarentzat ilusioz beteriko urtea ere izan da, elkarrekin eta emakume, bollera eta trans guztiontzat irekita dagoen etxea eraikitzen ari baikara.

Urte honetan zehar biltzeko eta elkar ezagutzeko aukera asko izan ditugu; eta hala, dagoeneko 200 bazkidetik gora ari gara prozesu feminista eta parte-hartzaileak abian jartzen, konplizitatez jositako zubiak eraikitzen.

Proiektu hau Sorginenea elkarteari esker garatzen ari da, Gasteizko Udala eta 10 urte bete berri dituen Ahalduntze Eskola Feministarekin elkarlanean. Horregatik, Sorginenea- Tu Casa Feministak Gasteizko emakume, bollera eta trans guztiak gonbidatu nahi ditu irailaren 21ean lehen urteurrenaren ospakizunean parte hartzera:

18:00etatik 19:00etara etxearen inagurazioa gogora ekartzeko argazki erakusketa eta bideo proiekzioa ikusteko aukera izango da. Ondoren, 19:00etatik aurrera, Eskoriatza-Eskibel plazan ongietorri ekitaldia hasiko da. Gero, 2019an inagurazioan ere izan zen ziren Nigeriako Gospel Ahotsak abesbatzak egingo du emanaldia. Azkenik, MICEren kontzertuaz gozatuko dugu.

Ospakizun osoan zehar higiene eta segurtasun arau guztiak bermatuko dira eta 19:00etako ekitaldira etorri ahal izateko, doako sarrera eskuratu beharko da www.entradium.com webgunean. Bestela, ohiko bideetan izan eman dezakezu:

info@sorginenea.org helbidera e-posta idatzi; telefonoz deitu 945 20 14 60 edo 626 45

83 71 zenbakietara; edo aurrez aurre Sorginenean bertan.

Share