Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  1 otsaila 2019 14:07

Udalak Elurteetarako Planeko larrialdi-fasea aktibatu du. Horrek esan nahi du kanpoko baliabideak ere mobilizatuko direla, udalekoez gain, asteburu honetarako iragarrita dauden elurrei aurre egiteko.

Elurteetarako Planak, lehen fasean, elurra kentzeko hortzez eta gatzontziz hornitutako 10 makina baliatuko ditu hiriko errepideak garbitzeko, eta beste 20 bat makina oinezkoen bideak garbitzeko.

Gainera, gaurko egunean zehar gatz-zakuak banatuko zaizkie herritarrei ohiko hornidura guneetan (30 baino gehiago daude): gizarte etxeak, merkataritza-zentroak, eraikin publikoak, etab.

Euskalmeten larunbaterako iragarpenen arabera, elur-kota nabarmen jaitsiko da, 400 metro inguruko altuerara, hain zuzen. Igandeari dagokionez, berriz, goizaldean 300 metrora jaitsiko den arren, egun bereko azken orduetan 600-700 metro ingurura igoko da berriz.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  24 urtarrila 2019 14:02

Elur-arriskua amaitutzat eman delarik, udalak desaktibatu egin du Elurteetarako Planaren larrialdi aurreko fasea.

Eguraldi iragarpenaren arabera, gaur, osteguna, elur kota 800-1.100 metro inguruan izango da. Egunaren bigarren zatian gorantz egingo du, eta gauean 1.300 eta 1.500 metroan izango da.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  22 urtarrila 2019 14:00

Elurra egin dezakeela iragarri delarik, Udalak elurte planaren larrialdi aurreko fasea aktibatu du.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologiako Zuzendaritzaren arabera, gaur elur kota 500 eta 800 metroen artekoa izango da Araba ekialdean eta Gipuzkoako barnealdeko ibarretan; 600 metrora 0 eta 5 cm arteko lodiera izan dezake, eta bihar, asteazkena, handiagoa.

Larrialdi aurreko fasean, Udalak makina eta ibilgailu propioak ditu prest gerta daitekeenari aurre egiteko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  11 urtarrila 2019 12:23

Elur eta izozteen ohartarazpen horia bukatutzat eman delarik, Udalak desaktibatu egin du Elurteetarako Planaren larrialdi aurreko fasea.

Eguraldi iragarpenen arabera, elur kota 1.000 metrotik gorakoa izango da, eta asteburuan 3 eta 8 gradu bitarteko tenperaturak espero dira Gasteizen.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  29 azaroa 2017 14:23

Udalak Elurteetarako Planaren larrialdi aurreko fasea aktibatu du, eguraldi iragarpenek diotenez datozen egunetan elurra egin baitezake.

Fase horretan, Udalak dituen bitarteko propioak prestatu eta jarduteko prest eduki behar ditu, eta eguraldiaren arabera kanpokoak gehituko zaizkie.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, gaur, asteazkena, 600 eta 800 metro bitartean egin dezake elurra; ostegun goizaldean 500 metrora jaits daiteke kota, eta ostiralean, 200 metrora.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 azaroa 2017 14:25

Elurteetan nola jokatu behar den jakiteko informazioa jasoko dute herritarrek postontzietan laster. Datozen egunotan elurra izan daitekeela aurreikusten denez, udalak informazio-kanpaina jarri du martxan, aurreko urteetan bezala, herritarrei halakoetan nola jokatu ohartarazteko.

Aste honetan zehar ekingo zaio  125.000 triptikoak herritarren postontzietan, merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan banatzeari. Elurra denean arazo gutxiago izateko eta eta joan-etorriak hobetzeko aholkuak ematen dira bertan. Esaterako, ibilgailu pribatuaren ordez garraio publikoa erabiltzea.

Orobat gomendatzen da baldintza meteorologikoen inguruan ongi informatuta egotea, etxebizitzak behar bezala mantentzea —berorik alferrik ez galtzeko—, eta, adinekoei, gainera, behar-beharrezkoa ez badute kalera ez ateratzeko. Halaber, herritarrei laguntza eskatzen zaie elurteen eragin kaltegarriak arintzea xede.

Triptikoak postontzietan banatzeaz gain, 1.500 kartel banatuko dira merkataritza aretoetan, eta informazioa jarriko da kaleetako informazio-euskarrietan eta Tuvisako autobusetan. Informazioa udalaren webgunean, sare sozialetan eta informazio-pantailetan ere jarriko da.

“Honekin guztiarekin elurraren eragina arindu nahi dugu, eta hiriaren ohiko erritmoari ez eragitea. Informazioa ematen dugu eta, unea iristean, beharrezkoak diren giza baliabideak eta materialak jarriko ditugu gure hirian ohikoa izaten den egoera horri aurre egiteko, baina, beti ere ezinbestekoa da herritarren laguntza. Hortaz, komeni da zer egin behar dugun eta herritar bakoitzak zer egin dezakeen jakitea ” adierazi du Herritarren Segurtasunaren Arloko zinegotzi Carlos Zapaterok.

AURTENGO NEGUAN ELURRAK GERA EZ ZAITZAN, PRESTA ZAITEZ!

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  23 azaroa 2016 12:49

Gaurko 800 metrotik gora elurra egingo zuela iragarrita egon arren udalerrian lehen elur prezipitazioak izan direla kontuan izanik, Gasteizko Udalak  Elurteetarako Planaren larrialdi aurreko fasea aktibatzea erabaki du.

Beraz, Udalak dagoeneko prest du lehen elurteek hirian eragin ditzaketen arazoei aurre egiteko antolaketa berezia, eta bereziki, udalerriko nekazaritza eremuan.

Share