Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 iraila 2018 13:30

 

 

 

 

 

 

 

Alkateak gaur eta bihar egingo den biltzarra irekitzeko ekitaldian hartu du parte

 Gaur eta bihar, V. RSEncuentro izeneko biltzarra egingo da Gasteizko Europa jauregian, zeinean gizarte-erantzukizunaren alorrean diharduten pertsona eta entitateak biltzen baitira. Zehazki, garapen iraunkorreko helburuak eta lurraldean duten inpaktua izango dira gai nagusiak. Denboran NBEren Helburu Iraunkortasun Astearekin bat eginez, erakundeek, enpresek eta gizarte antolakundeek esperientziak partekatuko dituzte negozio arduratsuaren aldeko apustuarekin lotuta, eta aldaketa globala arintzen laguntzeko eta paradigma berriari egokitzeko garapen iraunkorreko helburuak kontuan hartzeari dagokionez.

Gorka Urtaran alkateak ongi etorria eman die Estatu osotik etorritako parte-hartzaileei, eta Udalak garapen iraunkorraren gizarte, ekonomia eta ingurumen alderdiekin duen konpromisoa eta horretan jarraitzeko asmoa agertu ditu.

Erakundeek alorrean duten bide-orria azaltzeari eskainitako atalean, Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak Udalaren estrategiaren berri eman du.

 

Share