Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  12 uztaila 2018 12:57

 

Clermont-Ferrand (Frantzia) hiriko erakunde ordezkaritza bat bisitan da atzodanik Gasteizen, 2019ko martxoan hemen egitekoa den Michelin Hirien Munduko II. Gailurra prestatzeko. Gorka Urtaran alkateak hartu ditu gaur goizean, eta azpimarratu du datorren urtean Gasteizen ekitaldi hori egiteak aukera emango duela etorkizuneko industriaren, iraunkortasunaren eta klima aldaketaren kontrako borrokaren alorreko politiken erreferente gisa ager dadin.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  16 ekaina 2018 09:25
  • Dozenaka hirik hartuko dute parte ekainaren 21ean #LuzporlaELA kanpainan, gaixotasuna eta kaltetuen aldarrikapenak ikusarazteko

 

Gasteizko gune nagusietako hiru berdez argiztatuko dira ekainaren 21eko gauean, ELA- alboko esklerosi amiotropikoaren munduko egunean, hiriak gaixotasun neurodegeneratibo honen sendabidea bilatzeko duen konpromisoa erakusteko. Udaletxeko fatxadak, Floridako kioskoa eta Arkupeak argiztapen berezia izango dute. Ekimenak honakoak ditu xede: herritarrak inplikatzea, gaixotasuna ikusaraztea, kaltetuen egoera hobetzea eta arlo honetako ikerketa bultzatzeko beharra aldarrikatzea.

ADELA- Alboko esklerosi amiotropikoaren Arabako elkarteak egin du Gasteizko hainbat monumentu argiztatzeko eskabidea, eta hainbat jarduera antolatu ditu, ekainaren 21erako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elkarteekin batera. Ekimen honetan parte hartuta, Gasteiz estatuan Luzón fundazioak sustatzen duen #LuzporlaELA kanpainari atxiki zaio, eta dagoeneko estatuko hainbat erakunde, enpresa eta elkarte ere batu dira. Hiri handi askotako monumentu eta erakinak berdez argiztatuko dira gau horretan – esaterako Madril, Bartzelona, Sevilla eta Donostiakoak–, eta horiekin batera gizateriaren ondare diren 14 hiriak.

ELAren mundu eguna da 1997an egin zen lehen aldiz, eta egun gaixotasun honek eragindakoak ikusarazteko ekintzarik nagusienetakoa da. Kontzientziatzeko “Ice Bucket Challenge” kanpainak ere mundu guztia konektatu zuen, enpatia bidez, sare sozialak baliatuta

Informazio gehiago: https://www.luzporlaela.es/index.php

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  1 ekaina 2018 09:53

  • Gorka Urtaranek hiria aurkeztu die sareak Montrealen egin duen batzarrera joan diren udalerrietako ordezkariei

 

Gasteiz izan da protagonista Michelin Hirien Nazioarteko Sareak Montrealen egin duen batzarrean. Izan ere, Euskadiko hiriburua  Michelin Hirien Munduko II. Gailurraren egoitza izendatu dute bilkuran; 2019ko martxoan egingo da hori.

Biltzarrak hiru egun irautea aurreikusi da, eta Michelin enpresako fabrikak edo zentro teknologikoak dituzten ia berrogeita hamar hiriei deituko zaie, baita hiri antolatzailearekin senidetuta daudenei ere.

Clermont-Ferrand izan zen Michelin hirien lehen gailurraren egoitza, eta Gasteizko alkateari lekukoa eskualdatu diote, datorren urteko biltzarra antolatu dezan. Gorka Urtaranek, berriz, hiriaren aurkezpena egin du, haren indarguneetako batzuetan oinarrituz: batetik, ingurumen iraunkortasuna aipatu du, berdeguneen sareari eta mugikortasun iraunkorraren alorrean egindako aurrerapen handiei esker, eta politika berdeen alderdi ekonomikoa, zeinean Biosphere ziurtagiria lortu izana azpimarratu baitu.

Iraunkortasun sozialak ere izan du lekurik aurkezpenean, Gasteiz buru baita pobrezia-arrisku txikiena duten udalerrien artean, eta giza garapen handia baitu, gertuko ekipamenduen sarean oinarrituta, besteak beste.

“Guretzat, Michelin hirien sarearen barruan egotea harrotzeko modukoa da, Michelin gure hiriaren historiaren zatia baita, eta asko eman baitigu.

Ziur gaude gure hirian egitekoa den Michelin hirien bigarren nazioarteko biltzarra oso emankorra eta interesgarria izango dela guztiontzat, lan-jardunaldien kalitateagatik ez ezik, hiria bera hiri laborategi zoragarria delako iraunkortasun politikak praktikan jartzeko”, esan du Gasteizko alkateak Michelin hirien batzarraren aurrean.

 

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  17 maiatza 2018 18:28
  • Arabako hiriburuan uztailetik urrira bitarte egingo den campuseko mentoreen klaustroak 15 espezialista biltzen ditu jada free-to-play jokoen diziplina guztietan
  • Nazioarteko zenbait taldek interesa agertu dute jada Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimen honetan parte hartzeko beren hautagaitza aurkezteko

F2P Vitoria-Gasteiz Campusa da munduan antolatzen den Free-to-Play (F2P) bideojokoen lehenengo campus-azeleratzailea, Eusko Jaurlaritzaren bultzadaz eta Basquegamek antolatuta Arabako Foru Aldundiaren eta hiriko udalaren laguntzarekin, eta espezializatutako mentore garrantzitsuak hartu ditu bere klaustroan, parte hartuko duten taldeei beren esperientziaren ekarpena egin diezaieten. 15 dira jada Arabako hiriburura bertaratuko diren estatuko eta nazioarteko adituak, eta etorriko direla berretsi dutenen artean free-to-play bideojokoen industriaren 3 pisu astun nabarmentzen dira: Kim Krogh, Sangpil Moon eta Eugene Yailenko. Bestalde, nazioarteko zenbait taldek ere parte hartzeko duten interesa agertu dute, eta antolakuntzak erabaki du eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 31ra arte zabaltzea, interesdun guztien gestioak errazteko.

 

Bakoitza bere arloan, mundu osoan erreferentzia diren espezialistak ditugu Gasteizera bertaratuko diren 3 mentore berri horiek. Malmotik (Suedia) Kim Krogh etorriko da, 20 urtetik gorako esperientzia duen diseinatzaile, produktore eta estudioko espezialista. King-en Estudioaren egungo zuzendaria da, eta beste zenbait proiektutan ere parte hartu du, hala nola IO Interactive eta ITE proiektuetan. Bestalde, free-to-play jokoetarako data-driven game design arloko espezialista ospetsua da Sangpil Moo.

 

Cogoo-ren sortzailea eta CEOa da, eta Global Game Operations and Marketing-eko zuzendaria izan zen Devsisters-en. Produktorea ere izan da Nexon Amerikan. Azkenik, F2P bideojokoetan espezializatutako disenatzaile ezaguna dugu Eugene Yailenko. Diseinatzaileburu izan da, adibidez, “Pudding Monsters”, “Cut the Rope 2”, “King of thieves” eta “C.A.T.S.: Crash Arena Turbo Stars” lanetan, guztiak ere Zeptolab-en garatutakoak.

 

Aurkezpena Bartzelonan

 

Estatuko eta nazioarteko aditu berriak hartzeaz gain, F2P Vitoria-Gasteiz Campusaren antolakuntza bere sustapen-lana indartzen ari da free-to-play bideojokoen arloan erreferentzia diren erakundeen bidez, sare sozialen bidez, baita zuzeneko ekitaldien bidez ere, hala nola Bartzelonan apirilaren 25ean izandakoaren bidez, zeinean 30 lagunek inguru parte hartu baitzuten. Kataluniako hiriburua estatu osoko bideojokoaren industriaren guneetako bat da, eta “A pint of Game Analitycs” izenburupean, campuseko zuzendari Jon Beltran de Herediak eta Raúl Herrerok bertaratuko guztiei azaldu zizkieten lehenengo edizio honen xehetasun guztiak, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoaren instalazioetan hasiko den edizioarena, hain zuzen ere. Kataluniako hiriburuaren Canòdrom egoitzan ere aurkeztu zuten maiatzaren 11n campusa.

 

F2P Vitoria-Gasteiz Campusean parte hartzeko eskaera guztiak jasotakoan, erakunde antolatzaileek osatutako ebaluazio-batzorde batek hautatuko ditu proiektu onenak, eta ekainaren erdialdera iragarriko dira hautatutako taldeak.

 

Beren hautagaitza aurkeztu nahi duten guztiek webgune ofizialaren bidez egin dezakete: www.f2pcampus.com

 

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  12 otsaila 2018 13:58

Gasteiz Mahana turismo eta natura jardueren erakustaldiaren 20. edizioan izan da asteburuan; Akitaniako Tolosan egiten den feria Frantziako garrantzitsuenetako bat da

Gasteiz Mahana turismo eta natura jardueren erakustaldiaren 20. edizioan izan da asteburuan; Akitaniako Tolosan egiten den feria Frantziako garrantzitsuenetako bat da. Azken publikoari zuzendutako erakustaldi horretan, iriak helmuga iraunkor gisa dituen indarguneak aurkeztu dira.

Gasteiz Basquetourren eskutik joan da, ondare historikoa —Erdi Aroko hirigunea buru— eta natura zein gastronomia eskaintza promozionatzera, turismo iraunkorraren parametroak kontuan hartuz.

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  3 otsaila 2018 13:01

Gaur goizean zenbait jarduera egin dira Erdi Aroko hirigunean, Gasteizen eta Angulemaren arteko senidetzea eta hiriaren izaera kulturala eta sortzailea ikusarazteko xedez. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosa Hedegile kalera hurbildu da, errealitate birtualezko marrazketa esperientzia, sorkuntza espazioa eta komikiz osatutako diru-zorroak egiteko lantegia bisitatzera. Azkenik, “Hitz imajinatuak” izenburuko ipuin-kontaketa entzutera joan da, zeina Mintxo Cemillán margolariak eta Patxi Zubizarreta idazleak dinamizatu baitute, Montehermoso kulturunean.

 

Share
Kategoriak: Fotonotizia  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  18 abendua 2017 19:36

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek parte hartu du gaur hasita hiri erdia argiztatuko duen kandela erroldoi ibilgarria pizteko ekitaldian, zeina Gabon garaian tokiko merkataritza dinamizatzeko kanpainaren barnean kokatzen den.

 

Hamar metroko garaiera, lauko diametroa eta 30.000 bonbilla… horrenbestez, kandela erraldoi hau Gasteizko Gabonetako monumentu aipagarrienetakoa bihurtu da, eta hura instalatzen bat egin dute Gasteiz On elkarteak, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Gasteizko Udalak, Vital Fundazioak eta Euskaltelek. barruan ibiltzeko aukera ematen duen egitura paregabea da, herritarren eta bisitarien begirada erakarriko duena Gabonek iraun bitartean, hala gehitu egingo zaielarik Arabako hiriburuaren erakarpen turistikoei.

Kandela erraldoiaren inaugurazio-piztueran hartu dute parte, Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendari Maider Echevarria; Gasteiz On elkartearen lehendakariorde Isaac Campos; Vital Fundazioko lehendakari Jon Urresti. Enol abesbatzak hartu du parte ekitaldian.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  2 azaroa 2017 18:10

Aste honetan bukatu ditu GILSA sozietateak Jundizko industrialdea iragartzen duten bi zutoinak berritzeko lanak. Letrero handiak dira, 15 metroko altueran jarriak, eta konpondu beharra zuten, eguraldi txarraren —batez ere haizeteen— eraginez hondatuta baitzeuden. Osagai guztiak berrikusi dira: oxidoaren kontrako neurriak hartu dira, zutoinak berriro margotu dira, eta lama berriak egin dira errotulurako.

 

N-102 errepidetik gertu dagoen zutoinak konponketa gehiago behar izan ditu, haizeak kalte handiagoak eragin ohi baititu alde horretan. A-1 errepidearen ondoko zutoina ere osorik berritu da, bestea bezain hondatuta ez egon arren. Lanek 28.354 euroko kostua izan dute, BEZik gabe.

 

“Industria Planak eta industrialdeak biziberritzeko jarduerek aurrera jarraitzen dute, erakargarriagoak izanik enpresa berriak etor daitezen. Seinaleztapen egokia funtsezkoa da Gasteizko industrialde garrantzitsuena identifikatu eta irudi ona izan dezan, eta horregatik egin dugu esku-hartze hau”, azaldu du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

 

 

 

Share