Prentsa Oharren banner

Ehun pertsonatik gora izango da “Hiri Hezitzailea: udalak eta eskola inklusiboa” ikastaroan

Jarduera EHUren Udako Ikastaroen programazio baitan dago

Gasteizko Udalak ‘Hiri Hezitzailea: udalak eta eskola inklusiboa’ ikastaroa antolatu du; bihar, irailak 29 (asteartea) izango da ekitaldia, Europa jauregian. Internet bidez ere jarraitu ahal izango da jarduera, zein Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen programazioaren baitakoa baita.
Jardunaldiaren xedea Ehun pertsonatik gora bilduko dira, Espainiako 40 hiri baino gehiagoren ordezkari.

Ekitaldia 09:00etan hasiko da, eta 14:00etan amaituko, bi hitzaldi eta mahai-inguru bat programatu direlarik. Álvaro Marchesi Ullastres jaunak (Psikologiako irakasle emeritua Madrileko Unibertsitate Konplutentsean) emango du lehen hitzaldia, ‘Ciudad Inclusiva, Ciudad Educadora / Hiri Inklusiboa, Hiri Hezitzailea’ izenpean, eta bertan inklusioa jorratu daitekeen planoak aztertuko ditu. Jarraian, Izaskun Eskubi Goienetxek (Berritzegune Nagusiko Eskola Inklusiboia eta HLP taldeko arduraduna) hauxe aurkeztuko du: ‘Plan marco para el desarrollo de una Escuela inclusiva 2019-2022 / 2019-2022 aldian eskola inklusiboa garatzeko plan-markoa’. Programari amaiera emateko, ‘Inclusión y atención a la diversidad en tiempo de crisis / Inklusioa eta arreta aniztasunari krisi-garaietan’ izeneko mahai-ingurua egingo da, non aurreko hizlariekin batera Euskadiko Eskola Kontseiluaren lehendakari Nélida Zaitegui de Miguel arituko baita.

Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok arlo honetan Gasteizko Udalak egindako lana nabarmendu du: “2005ean Hezkuntza Sailak azterlan bat burutu zuen, zeinaren bidez egiaztatu ahal izan zen Udalak Hezkuntzaren alorrean egindako esku-hartzearen eragina, eta, aldi berean, baita espero ez zen beste emaitza bat ere: Udalaren hezkuntza-programen “konpentsazio-efektua”.

Eta hauxe ere gehitu du: “Ordutik aurrera, esku-hartze hezigarri ez formalen eta desoreken konpentsazioaren korrelazioa horrek ikerketa eta azterlan gehiago sustatu ditu, eta berri horiek ere agerian utzi dute irakats- eta antolaketa-praktiketan aldaketak sartzera bideratutako berrikuntza-proiektuek emaitzen hobekuntza dakartela, eta, ondorioz, baita hezkuntza-sistemaren hobekuntza ere, zein gure lehentasunetakoa baita”.

Inklusioaren bidean aurrera

Bestalde, ‘Hiri inklusiboa, hiri hezitzailea’ sare tematikoaren bilera ere izango da Europa biltzar jauregian bertan. Ekimenean sarea osatzen duten 34 hirietako ordezkariak bilduko dira, Gasteizko Udalak koordinatuta. Jardunaldia irailaren 29an egingo da, 15.30etik 20.30era, eta Internet bidez ere jarraitu ahal izango da.

Asteazkenean (irailak 30) Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen (RECE) jarraipen-batzordeko 11 hiriek lan-saio bat egingo dute, eta bertan, besteak beste, 2020-2022 aldian jorratzen ari diren lau sare tematikoen emaitzak aurkeztuko dira (‘Modelos de trabajo cooperativos: re-acción de una Ciudad Educadora / Lan kooperatiboaren ereduak: Hizi Hezitzaileen erreakzioa’; ‘Los objetivos del desarrollo sostenible con la implicación de la infancia / Garapen jasangarriaren helburuak, haurren inplikazioarekin’; ‘Ciudades igualitarias y libres de violencia de género / Hiri berdinzale eta genero-indarkeriarik gabeak’, eta ‘Ciudad Inclusiva, Ciudad Educadora / Hiri Inklusiboa, Hiri Hezitzailea’); bi gai monografiko hauek garatzeko metodologia definituko da (‘Competencias municipales en materia educativa / Udal-eskumenak hezkuntzaren alorrean’, eta ‘Claves de la intervención educativa municipal / Udalen esku-hartze hezigarriaren gakoak’) eta eskola-segregazioaren aurka Hiri Hezitzaileen erakunde-adierazpen bat osatzeko irizpideak ezarriko dira.

Share

Gasteizek 19 hezkuntza-jarduera berri aurkeztu ditu 2020-2021 ikasturterako

Guztira, 212 proposamen dira, eta urriaren 8tik aurrera eman ahalko da izena.

“Gasteiz, hiri hezitzailea” programaren 2020-21 ikasturteko jarduerak aurkeztu dira gaur goizean. Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok 212 jardueraren berri eman du, eta urriaren 8tik aurrera eman ahalko da izena udalaren webgunean (www.vitoria-gasteiz.org).

Gai hauek landuko dira: ingurumena (13 jarduera), hiriaren ezagutza (21), euskararen erabileraren sustapena (9), artearen eta ikus-entzunezkoen alorreko hezkuntza (51), gorputz-hezkuntza eta kirola (9), eta berdintasunerako hezkuntza (3). Era berean, honako lantegiak izango dira: osasunerako hezkuntza (34), herritarren parte-hartzearen sustapena (13), gaitasun pertsonaletan heztea (34), bizikidetza eta aniztasuna (13), garapenerako lankidetza eta nazioarteko elkartasuna (3) eta babesa eta segurtasuna (9).

19 berrikuntza daude programan, horietako batzuk pandemiak eragindako osasun krisiari lotuak, esaterako  “Erlaxatzen ikasi. Antsietateari aurre egin” edo “Emozioen kudeaketa koronabirus garaietan”.

“Pandemiaren ondoriozko zailtasun eta ziurgabetasun une hauetan, indarrean jarraitzen dute jarduera hauen programazioaren helburuek eta sustatzen ditugun baloreek” nabarmendu du Cantok. Hauek dira balore horiek: bizi-kalitatea, gizalegea, sormena, bakearen kultura, ekitatea, prestakuntza, identitatea, emakumeen eta gizonen berdintasuna, inklusioa, berrikuntza, parte-hartzea, erantzukizuna, elkartasuna eta iraunkortasuna.

Jarduera-programa hau Gasteizko udaleko Hezkuntza Zerbitzuak azken 30 urteetan gauzatutako estrategiaren parte da. Estrategia horri esker, Hiri Hezitzaileen Estatu mailako Sareko (RECE) koordinatzaile izatea lortu du, Estatuko 220 hirik parte hartzen duen elkartekoa, hain zuzen ere. Halaber, Gasteizek “Hiri inklusiboa, hiri hezitzailea” izeneko sare tematikoa koordinatzen du nazio mailan.

 Gizarte kohesioa

Zinegotziak iragarri duenez, aurten, arreta eta sostengu behar handiagoa duten ikastetxeei erraztasunak emango zaizkie programan parte hartzeko. “Izena emateko epe orokorra urriaren 8an hasiko bada ere, ikastetxe horiek urriaren 5etik aurrera Gasteiz, hiri hezitzailea programaren jardueretan izena emateko aukera izatea aurreikusi dugu. Ezin dugu ahaztu gizarte-kohesioa hobetzeko erronka dugula, desberdintasunetan eraginez eta hiriko ikastetxeen arteko aukera-berdintasuna handiagoa izateko” azpimarratu du.

Hamaika Esku programan eta Magnet proiektua gauzatzen duten ikastetxeek izango dute izena ematean lehentasuna hori.

“Gasteiz, hiri hezitzailea” programa

 

Share