Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  15 uztaila 2019 13:37

Programak, uztailaren 16tik 26ra arte, zinema protagonista duten hainbat jarduera eskaintzen ditu dohainik

Zinelekuk (ikus-entzunezko prestakuntza, ekoizpen eta agerketarako programa) bihar hasiko du jendeari irekitako bere agenda, solasaldi, film emanaldi eta performance-ekin. Jarduera programa hori erabat doan izango da, eta sektoreko hainbat profesional aipagarri izango ditu partaide, produktore eta zuzendariak, besteak beste.

Zineleku Arabako Gazteriaren Foru Erakundeak antolatzen du Gasteizko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin.

Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak, Miren Fernández de Landa Gasteizko Udaleko Gazteria zinegotziak eta programaren zuzendaria den Ricardo del Condek gaur aurkeztu dituzte jarduera horiek prentsaurreko batean. Gasteizko hainbat tokitan egingo dira, hala nola Artium Museoa, Baratza aretoa, Montehermoso Kulturunea, El Jardín de Falerina eta Zabalganeko gizarte etxeko zabaldegia.

Zinelekuren agenda irekiaren barruan, hemengo eta nazioarteko filmak emango dira, horien artean titulu ezagunak, hala nola Eugenio Miraren ‘Grand Piano’ (Elijah Wood), Koldo Serraren ‘70 Binladens’ (Emma Suárez) eta Diana Toucedoren ‘Trinta Lumes’, bai eta proposamen esperimentalak ere, esaterako Jonas Truebaren ‘Quién lo Impide’ film anizkuna eta Alfredo Costa Monteiro artistaren ‘Auscultare’ entzute-saio kolektiboa.

Emanaldi zikloa osatzeko, bi film hauek emango dira: ‘Gure Oroitzapenak’, Maider Oleaga eta Oskar Alegriarekin, eta ‘Tomboy’. Gainera, Zinelekuk, laugarren edizio honetan, hiriko auzoetara eramango du bere agenda irekia, eta ‘Young and Beautiful’ emango da Zabalganeko gizarte etxeko zabaldegian, bertan Marina Lameiro zuzendaria eta Diana Toucedo muntatzailea izango direla.

Solasaldiak profesionalekin

Zinelekuk solasaldiak ere eskaintzen ditu, gogoeta eta ikaskuntza guneak sortzeko asmoz. Haietan, programatutako filmetan lan egin duten zenbait profesionalek hartuko dute parte, hala nola Eugenio Mira zuzendaria (Grand Piano) eta Nahikari Ipiña (70 Binladens) eta Diana Toucedo produktoreak. Beste gonbidatu batzuek beren gogoetak azalduko dituzte zinema militanteaz (Arantza Santesteban), argazki kamerak indarkeriaren inguruan duen ahalmenaz (Marina Azahua) edo injustizien kontrako indarkeria gertaerak dokumentatzeko moduaz (Heriberto Paredes eta Ricardo del Conde).

Agenda irekia Zineleku programan parte hartzen duten gazteen lanekin osatuko da: sorkuntza-lan kolektibo bat Erdi Aroko hirigunean, eta egindako film laburren emanaldia amaiera-festaren egunean, El Jardín de Falerina-n.

“Buru kritikoak eta sortzaileak sustatu eta elikatu nahi ditugu, Gasteiz beste ikuspuntu batetik irakurri eta interpretatzeko gai direnak, eta zinemaren eta kideko arteen tresnak erabiltzen dituztenak hiriari buruzko beren bertsioa emateko. Horregatik, haien lanaren aurkezpenak aurten zinema hedatu, ausart eta diziplinartekoaren ukitua du. Uztailaren 24an eta 26an, hitzordua dugu haien lanekin”, adierazi du Ricardo del Condek.

Argibide, ordutegi eta egoitza guztiak hemen: zineleku.org

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  19 uztaila 2018 11:37

Hamaika egunez, proiekzioak, hitzaldiak, kontzertuak eta performanceak eskainiko dira, sarrera librea

Sei lekutan antolatu dira proposamenak: Baratza aretoa, Falerina lorategia, ZAS Kultur espazioa, Santa Maria katedralaren ataria, Artiumeko plaza eta Foru plazako bolatokia.

Jendeari irekitako programazioaz gain, zinemari eta ikus-entzunezkoei buruzko prestakuntza espezializatua eskainiko zaie Euskadiko hainbat lekutatik etorritako 20 gazte ingururi.

 

Zinelekuren 2018ko edizioan zinemaren eta beste sorkuntza mota batzuen —ikus-entzunezko, soinuzko edo performance bidezkoa— arteko hibridazioa izango da ardatza. Horren haritik, hainbat alorretako izenburu, sortzaile eta profesionalek osatzen dute aurtengo edizioko programa, eta horien topaketak esperientzia bizigarri ugari ekarriko dizkio Arabako publikoari.

Zinelekuk hirugarren edizioa egingo du aurten, eta euskal testuinguruan sendotuz doa ikus-entzunezkoen alorreko prestakuntza, ekoizpena eta erakustaldiak eskaintzeko erreferentziazko proiektu gisa, batetik talentu gazteei laguntzen diena, eta bestetik, herritarrei kalitateko programazio irekia eskaintzen diena, zeinean zinema askotariko hizkuntza artistiko eta ikuspegi sozialekin hibridatzen baita.

Proiekzioak

Besteak beste, film hauek emango dira Gasteizen: Verano 1993, Carla Simónena, aurten Goya sarietan 8 izendapen eta 3 sari lortu dituena; Tres días con la familia, Mar Collen opera prima, Malagako Jaialdian 3 sari (zuzendaritza, gizonezko aktorea eta emakumezko aktorea) lortu dituena, eta Goya saria zuzendari hasi berri onenarentzat; Converso, David Arratibelen dokumentala, besteak beste Punto de Vista Nafarroako zinema dokumentaleko nazioarteko jaialdian eta Alcances zinema dokumentaleko nazioarteko jaialdian publikoaren saria eskuratu duena. Hiru film horiek sortzaileek berek aurkeztuko dituzte: Ana Pfaff, Verano 1993 filmaren muntatzailea, Mar Coll eta David Arratibel.

Orobat, Javier Poloren 8 bits filma proiektatuko da, zeinak besteren artean Vimeo bideo-plataformaren VOD lehen saria jaso baitu, film eta dokumental berritzaileentzako saria.

Aipatzekoa da, halaber, Arabako Foru Aldundiak Zineleku proiektua baliatuko duela euskal erakundeek Adierazpen Unibertsalaren aldarrikapenaren 70. urteurrena oroitzeko asmoz sustatu duten “Eskerrak giza eskubideei” kanpainarekin bat egiteko. Hain zuzen ere, Gorputz kaiolakfilm laburren programa eskainiko da egun horietan; giza eskubideei buruzko programa Oihaneder Euskararen Etxeak antolatu du, Filmazpitekin eta CEAR Euskadirekin elkarlanean.

Performanceak eta kontzertuak

Zinemaren eta beste hizkuntza artistiko batzuen arteko hibridazioari dagokionez, Mursegok —Euskal Herriko musika panoraman erreferentea— kontzertua emango du, eta Zazpi T’erdi taldeak Tendrá que ser aquí y ahora entsegu irekia eskainiko du, zuzeneko zinema, performancea eta soinu-inprobisazioa uztartuz. Gainera, Mursegok eta Zazpi T’erdik performance filmiko kolektibo batean hartuko dute parte, Sra. Polaroiska —Gure Artea 2017 saria— eta AudioLab —soinu ikerketaren inguruko proiektu aitzindaria— taldeekin batera.

Zinelekuren barruko beste proposamen kolektibo bat Carlos Casasena izango da: zuzendari kataluniar horrek zenbait sari lortu ditu nazioartean, eta AudioLabekin batera egingo du lan Avalanche performance-instalazioan; munduko herri altuenetariko bati buruzko lana da (Hichigh).

Hitzaldiak

Besteetan bezala, elkarrizketarako eta pentsamendu kritikoa sustatzeko espazioak ere izango dira Zinelekun, zinemarekin lotutako zenbait profesionalen eskutik. Amador Fernández Savater ikertzaile eta editoreak “Realidad aumentada: pensar, narrar, transformar” izenburua duen hitzaldia emango du; aipatutako “Eskerrak giza eskubideei” kanpainaren barruko jarduera da. Mar Coll zuzendariak eta Anna Pfaff muntatzaileak istorio pertsonalen kontakizunetik abiatuta zinema sortzeari buruzko hausnarketak partekatuko dituzte. Zazpi T’erdiko kide Iñaki Sagastume, azkenik, zinema ekoizlearen lanbideari buruz mintzatuko da.

Bukaerako jaia

Jendeari irekitako proposamenez gain, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako prestakuntza programa egingo da. Prestakuntza eta sorkuntza elkarbizitzako egunak izango dira, non gazteek parte hartuko duten zinema-lantegiek eta maisu-eskolek osatutako berariazko ibilbide batean. Zineman zein beste diziplina artistiko batzuetan ibilbide ezaguna egin duten profesionalek emango dituzte eskolak.

Esperientziatik sortzen diren azken lanak abuztuaren 2an erakutsiko dira jendaurrean, 2018ko Zinelekuren amaiera jaian; musika eta publiko ororentzako jarduerak ere izango dira.

Programazio irekiaren laburpena

07.23

19:00.

Baratza aretoa

Ikus-entzunezko performancea, zine zabaldua: Tendrá que ser aquí y ahora

Zazpi T´erdi

22:00.

Santa Maria Katedralaren ataria. Proiekzioa: Converso

David Arratibel / 2017 / 61 min / JB
David Arratibel izango da bertan

25.07

22:00.

Baratza aretoa

Mursegoren kontzertua: Mursego Baratzan

26.07

22:00.

Baratza aretoa

Performance filmiko kolektiboa

Sra. Polaroiska, Mursego, AudioLab, Zazpi T´erdi

27.07

22:00.

Foru plazako bolatokia

Performancea, instalazioa: Avalanche

Carlos Casas, AudioLab-ekin batera / 2009 / 60 min / Elkarrizketarik gabea

Egileek aurkeztua

28.07

19:00.

ZAS Kultur espazioa

Hitzaldia: Realidad aumentada: pensar, narrar, transformar

Amador Fernández Savater, ikertzailea eta editorea

29.07

19:00.

ZAS Kultur espazioa

Hitzaldia: Montar las historias propias

Mar Coll, Ana Pfaff

22:00.

Falerina lorategia

Proiekzioa: Tres días con la familia

Mar Coll / 2009 / 86 min / JB, gaztelaniazko azp.

Zuzendaria bertan izango da

30.07

19:00.

ZAS Kultur espazioa

Hitzaldia: Producir con lo que hay

Iñaki Sagastume (Zazpi T´erdi eta Filmotive)

22:00.

Artiumeko plaza

Proiekzioa: Verano 1993

Carla Simón / 2017 / 97 min / JB, gaztelaniazko azp.

Zuzendaria bertan izango da

31.07

22:00.

Falerina lorategia

Proiekzioa: Gorputz kaiolak. Giza eskubideekin lotutako film laburren programa

60 min / JB, euskarazko azp.

Film Azpit-ek, CEAR Euskadi-k eta Oihaneder Euskararen Etxeak batera aurkeztua

08.02

22:00.

Falerina lorategia

Proiekzioak eta amaierako jaia

Europa en 8 Bits

Javier Polo / 2013 / 76 min / JB, gaztelaniazko azp.

Dock of the Bay jaialdiarekin batera aurkeztua

2018ko Zinelekun parte hartu duten ikasleek egindako film laburren proiekzioa

Zineleku KalakaLab-ek sustatutako programa da, ikus-entzunezkoen arloko prestakuntzarako eta ikus-entzunezkoak ekoitzi eta erakusteko. Zineleku 2018 Arabako Foru Aldundiko Gazteriaren Foru Erakundearen laguntzarekin antolatua dago, eta Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuaren zein Oihaneder Euskararen Etxearen laguntza ere badu.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 uztaila 2017 11:28

Uztailaren 23a eta abuztuaren 3a bitartean, Gasteizek harrera egingo die Euskal Autonomia Erkidego, Nafarroa eta Iparraldeko 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako ikus-entzunezkoen arloko proiektuari

Igandean hasiko da Zinelekuren bigarren aldia, Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiaren Gazteriaren Foru Erakundeak eta KalakaLab elkarteak sustatutako ikus-entzunezkoen arloko prestakuntza programa. Gaur aurkeztu du Zinelekuk jendearentzako kultur agenda irekia. Uztailaren 23a eta abuztuaren 3a bitartean, Gasteizek harrera egingo die Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako ikus-entzunezkoen arloko proiektuari. Bertan izango dira tokiko bertako eta nazioarteko artistak, hala nola Adriana Vila, Luis Macías, Maider Oleaga, Anaïs Desrieux, Marcos Flórez edo Asier Altuna. Hogei parte hartzailek parte hartuko dute prestakuntza esperientzia bakan honetan, zinemaren definizioa zabaldu nahirik lantegi, hitzaldi eta proiekzioen bidez. Euskal Herria, Galizia, Italia, Venezuela, Mexiko, Katalunia eta Frantziako irakasleak izango dira hirian, beren esperientzia konpartituz parte hartzaileekin, praktikatik abiatuta, eta jendearentzat irekita egongo den agendan erakutsiko diote beren lana jendeari.

Agenda irekia jendearentzat.- Nabarmentzekoa da ZINELEKUk antolatu duen agenda jendearentzat doakoa eta irekia, arratsaldero eta gauero uztailaren 23tik abuztuaren 2ra, Gasteizen. Gure kulturan bereziak eta ospedunak diren gonbidatuak izango dira gure artean, hala nola Aitor Merino aktore eta zuzendaria, Maider Fernández Las chicas de Pasaik-eko zuzendari eta kidea, edo Iara Solano eszena eta ikusizko arteetako artista.

Proiekzioak kanpoan – Gauero-gauero, uztailaren 24an eta abuztuaren 1ean izan ezik, filmen proiekzioak izango dira kanpoan, Zinelekuren egoitza batean eta bestean. Hautatutako filmen artean, nabarmentzekoak dira zenbait klasiko, hala nola PLAYTIME Jaques Tatirena, EL ÚLTIMO VERANO, Leire Apellanizen lehenbiziko filma, LA VIDA DE CALABACÍN, ikusle guztientzako animaziozko filma, ALAMAR, hainbat sari jaso dituena, Pedro González Rubio mexikar errealizatzailearena, edo A HARD DAY’S NIGHT, Beatlesen klasikoa.

Egoitza laguntzaileak.- ZINELEKUk, lantegiez eta jendearentzat irekia den agenda doakoaz gain, bere asmoen artekoa du komunitate sare trinkoak sortzea, eta, horretarako, badu laguntzaile sare zabal bat proiektuan laguntzeko, kultura eta arteak ulertzeko modua bat bera dutela. Laguntzaileen artean, nabarmentzekoak dira Oihaneder Euskararen Etxea, ZAS Kultur, Baratza Aretoa, Artium Zentro Museoa, Luz Roja, Monstrenka aretoa edo Goian elkartea; hain zuzen, Goian elkartearekin ekitaldi oso berezia ari da prestatzen uztailaren 30erako, kulturartekotasunaren inguruko elkarbizitza eta jarduerak eskainiko direlarik guztientzat.

JENDEARENTZAKO AGENDA IREKIA

Uztailaren 23an

20:00 ARTIUM museoaren aurreko zabalgunean

Proiekzioa: PLAYTIME.

Zuz.: Jacques Tati. 1967. Francia&Italia. 115min.

Monsieur Hulot ikusminez dabil hara eta hona, goi mailako teknologiazko Paris batean zehar, eta, bera bezala, Estatu Batuetako turista talde bat.

Uztailaren 25a

19:00 Baratza Aretoa

Hitzaldia: ZINEMA PRODUKZIOAZ JAKIN BEHAR DUZUN GUZTIA ORDUBETEAN.

Leire, duela 8 urtetik hona, Donostiako zinema jaialdiko sail teknikoaren arduraduna da, eta Sr&Sra. ekoiztetxe independenteko sortzaile-kidea da. Berarekin batera, bidaia labur baina zirraragarri bat egingo dugu produkzioaren munduan zehar.

22:00 Baratza Aretoa

Proiekzioa: EL ÚLTIMO VERANO. Leire Apellaniz. 2016. Espainia. 93min.

Zinema analogikoaren erakustaldien amaiera kontatzen duen dokumentala.

Uztailaren 26a

22:00 Falerina.

Proiekzioa: EAT THAT QUESTION: FRANK ZAPPA IN HIS OWN WORDS. 2016. Frantzia, Alemania, 93. min.

Behako sakon bat Frank Zappa abangoardiako musikariaren bizitza eta lanari.

Uztailaren 27a

19:00 ZAS Kultur

Hitzaldia: KULTUR ESPAZIO ALTERNATIBOEN KUDEAKETA ALTERNATIBOA.

Foro bat, kultur espazio alternatibo batzuk elkartzeko, mintzatzeko eta kudeaketa esperientzia on eta ez hain onen berri emateko. Elkarren iritziak ezagutzeko eta, batez ere, egiteko dauden bideak elkarrekin egiteko.

*Gonbidatuak: Crater Lab (Barcelona), Baratza Aretoa aretoa (Vitoria-Gasteiz), ZAS kultur (Vitoria-Gasteiz).

22:00 Falerina

Proiekzioa: JANIS. 2015. AEB. 103 min.

Dokumental honek Janis Joplinen eboluzioa kontatzen du, hark izar ezaguna bihurtu arte egindako bidea, urteetan zehar familiakoei eta adiskideei idatzitako gutunak hartuta abiapuntutzat.

Uztailaren 28a

21:30 Artium museoko ekialdeko goiko aretoa

VENDAVAL

Super 8 hedatuaren lantegiko ikasleen film performance kolektiboa. ​

Lasaitasun geldoa ekaitz batek suntsituko du.

*Luz Roja-rekin batera aurkeztua.

22:00 Artium museoko ekialdeko goiko aretoa

INCLUSO EL SILENCIO ES CAUSA DE TORMENTA

Zuz: Adriana Vila eta Luis Macias.

Incluso el silencio es causa de tormenta da Luis Macíasen eta Adriana Vilaren azken film performancea edo zinema hedatuko pieza. 35 mm-ko argazkietatik abiatuta, 16 mm-ko frame to frame filmaketa baliatuz eta Bartzelonako Crater-Lab laborategian eskuzko esperimentazio fotokimikoa erabiliz. Pertzeptziozko esperientzia itzel, hipnotiko, bortitz eta sotil bat.

Uztailaren 29a

19:00 Baratza Aretoa

Solasaldia: HISTORIA MINIMOAK, FILM FANTASGARRIAK.

Pedro González Rubio

Pedro zinemagile bat da, ezohiko gauzekiko bere eguneroko elkarbizitzaren erretratua egiten duena. Zinema egiteko modu berezia du, kameraren agintea eta zuzendaritza bere gain hartuta, aukera duelarik hartara ikusleari gonbidapena egiten dioten intimitateak eraikitzeko.

22:00 Baratza Aretoa

Proiekzioa: SRA POLAROISKA. Sabotajeak eta koreografiak.

Polaroiska andrearen saio bat, ekintza artea, zinema esperimentala, agertokian jartzea eta sormen koreografikoa elkartzen direnekoa.

Uztailaren 30a

19:30 Santa Maria Plaza

FILM-MOKADU-LAN KOLEKTIBOA

Gonbidapen irekia, hango eta hemengo kulturetan parte hartzeko eta ikasteko, musika, herri afaria, zinema eta beste zenbait jarduera izango direlarik guztientzat.

*GOIAN Elkarteak, Cocina de Guerrillak, Monstrenkak eta FIMAZPIT-ek elkarrekin aurkeztua.

22:00 Santa Maria Plaza

Proiekzioa: LA VIDA DE CALABACÍN. 2016. Suitza, Frantzia, 66 min.

Ama galdu ondoren, haur bat umezurztegira eramango dute, eta han ikasiko du konfiantzaren eta maitasunaren esanahia lagun berrien artean.

+Film labur hau estreinatuko da: “La Venganza Estudiantil”. Zuz: Ramón Bajo eskolako ikasleak 7 min.

Uztailaren 31a

19:00 Baratza Aretoa

Solasaldia: TEKNIKA ETA MEDIOAK GAI BATEN MENPE.

Aitor Merino

“Gai on” bat izan daiteke gure etsairik handiena. Urratsez urrats analizatuko dute zergatik eta nola hautatu zuten adiskidetasuna gai hain zail bati ekiteko ikuspegi gisa (Asier ETA biok kasuan bezala)

22:00 ARTIUM museoaren aurreko zabalgunean

Proiekzioa: ALAMAR. 2009. Mexiko. 73min.

Zuz: Pedro González Rubio.

Elkarri agur egin behar diotelarik berehala, Jorge eta Natan aita-semeek egonaldi bat egingo dute elkarrekin bizitzen Banco Chinchorro koralezko arrezifean.

*Zuzendaria bera izango da.

Abuztuaren 1a

12:30 ZAS

Solasaldia: ZINEMA JAIALDI BAT XEHE-XEHE EBAKIZ, HAREN ERRAIETAN AZTERKA.

Anaïs Desrieux (Frantzia), programatzailea , ikerlaria eta kultur kudeatzeailea; Zinema Du Reel bezalako zinema jaialdietan edo Paris DOC antolatzen izandako esperientziaz hitz egingo digu. Disekzio bat egingo du, organismo horiek nola jarduten diren eta zinema nola ulertzen duten azaltzeko.

Abuztuaren 2a

22:00 Santa Maria Plaza

Kalejira eta kontzertua: Castigators brass band

Proiekzioa: A HARD DAY´S NIGHT. 1964. Erresuma Batua 87min.

Egun “tipiko” bat Beatles-en bizitzan, haien lehenbiziko etapako abesti famatuetako askorekin.

+ ZINELEKUn egindako lanen proiekzioa

 

Share