bannerviajerofinla

Brugg Express

Urtero lez, lan kontuak direla eta, Brujasen 45minuto eta hiru ordu bitarte egoteko aukera izan dut aurten ere. Ezin desaprobetxatu!!!

Tren geltokitik 500bat metrotara hegoalderantz, turisten autobus geltokia dago. Handik abiatu eta gusto handiz 0.50€ ordaintzen diren komun publikoetan merezitako lehengo geldiunea egin behar dugu.

MINNEWATER parkea dugu hurrengo helburua, Brujas izenaren esan nahia bertan argitu daiteke, Flamenko hizkuntzaz (Ipar Beljikan hitz egiten den holandar familiako hizkuntza) “Brug” hitzak “Zubia”esan nahi du eta. Gurutzatu dezagun zubia. Bestaldean, BEGIJNHOFa edota ia monjak diren emakume errukidunen etxalde paketsua dago. Turistez beteta dauden MARIASTRAAT eta STEENSTRAAT kale zaratatsuak zeharkatu baino lehen behar den isiltasun gunea.

Atzean utzi ditugu esandako bi kale horiek, turistak, souvenir dendak, garagardotegiak, museo pare bat, kanal txikietan zehar ibiltzeko txalupak eta…nola ez, zaldiz tiratutako turisten kalesen artean ibili eta gero, MARKT (merkatua) plazan aurkitzen dugu gure burua ezin ahoa itxi gure inguru guztian dagoen edertasunez gozatzen. Iritsi gara Brujas den ostra honen perlara, BELFORT kanpaindorrea, BOUCHOUTE burgesen egoitza eta PROVINCIAL HOF bere postaetxea eta guzti. Arkitekturak hemen duen estilorik ederretariko batez eraikiak, gotiko flamigeroa.

Honekin nahiko ez balitz, gertu, estilo bereko STADHUIS udaletxeko eraikina, Kristoren odol ttanttak gordetzen dituen HEILIG BLOEDBASILLEK basilika eta Toyo Ito japoniarrak egindako pabiloi batek osatzen duten plaza, BURGa dago. Nahiago dudan baino gehiagotan hemen amaitzen da nire bisita eta ziztu bizian autobus geltokira bueltatu beharra daukat. Baina badakit…

BURGaren Mendebalderantz, ‘t ZAND plaza dugula, kanpokaldean dagoen erdigune garrantzitsua, Turismo bulego, merkatua, iturri monumentala eta kontzertu lekuagatik. Luis XIV frantziar erregea traizioz zeharkatu zuen defentsa atea hortxe-hortxe dugu, SMEDENPOORT (Errementarien atea). Kanal parkea jarraituaz NIEW WATERHUIS Brujas hiria urez hornitzen zuen uretxea aukituko dugu.

BURGera bueltatuz, Iparraderantz, SPAANSE LOSKAAI (espainolen kaia) Castillako artilea jasotzen zuen portua, OUD TOLLHUIS edota aduana zaharretik gertu, SPOOKHUIS etxea dago bere monje eta bere maitalearen mamuak eta guzti, bisitatzeke geratzen zaizkit beti.

Ekialderantz berriz, SINT ANNA auzoa dago, bere omenezko eliza barrokoa duena. Metro gutxietara baina denboran urrun, JERUZALEMKERK, bizantziar erako eliza. Museo pare bat, KANTCENTRUM (brodatuen museoa) eta VOLKSKUNDE (folkoreari buruzkoa). Eta hiri defendatzen zuen bigarren harresian, bi haize errota SINT JANSHUISMOLEN (San Juanen omenez) eta BONNE CHIEREMOLEN (Olsene herritik ekarritakoa) eta KRUISPOORT (Gurutze Santuko atea) aurki ditzazkegu.

Hegoalderantz, ROZENHOEDKAAI (Errosario kaia) Brujaseko lekurik errepresentatuena, 3Dko argazkiak asmatu baino lehen margolari, olerkari, idazlek txoko honen lilurak adierazi zituzten. ASTRID parkea, lorategi botaniko moduan sortua eta suediar erregineren omenez berrizendatua izan zen Brujaseko parkerik handienetariko bat dugu. Ia ia begibistan, GENTPOORT (Ganteko atea) geratzen diren defentsa atetik bisitagarria den hirugarrena da. Brujas inguratzen duen Gent-Oostende kanala hegomendebaldera jarraituaz, bus geltokira itzuliko gara gure bisita borobilduaz.

Baina hau guztia denbora gehiago dudanean izan beharko.

Ongietorri kartela MINNEWATERen hainbat hizkuntzetan, euskaraz falta da

BELFORTen bronzezko maketa, Brailez idatzitako azalpenekin

 Xabi Rodriguez (25 años)

 

Pingback by Txoko Ibiltariaren lehiaketa, 2015eko maiatzaren kontakizunak eta saridunak « VGaztea bloga
12 junio 2015 @ 09:49

[…] 2014″, “Viaje al paraíso”, “California Dreamin’“, “Brugg Express”, “Descubriendo Marruecos” eta Japón es mucho más que […]

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *