bannerviajerofinla

Lugo

Aurten gure oporrak desberdinak izan dira. Udan dirua aurreztu eta Gasteizko jaiak amaitu aurretik, gure bidaiari hasiera eman genion. Abuztuaren 9an autobusa hartu genuen Gasteizko autobus geltoki berrian.

Erromatar kultura betidanik gustatu izan zaigunez, Lugora joatea erabaki genuen. Lugo Galiziako probintzia bat da,  eta izen bereko hiriburua aukeratu genuen han aurki daitezkeen erromatar aztarnengatik.

Lehenik eta behin, autobuseko ticketak hilabete bat lehenago erosi genituen, gure bidaia egingo genuela ziurtatzeko. Joan etorrian 78€ gastatu genituenez, eta aurreztuta geneukan dirua gehiegi ez zenez, lo egiteko leku merke bat bilatu behar izan genuen. Zelako poza hartu genuen konturatu ginenean gazteentzako aterpetxe bat zegoela (Lug II-a izenekoa) hiriko alde zaharretik hurbil. Lekua erreserbatzeko deitu genuenean ez genuen arazorik izan, gainera talde handi batek gurekin batera lo egiteko asmoa zuen eta horri esker gosariak, bazkariak eta afariak haiekin egiteko aukera izan genuen. Denbora gehiegirik ez galtzeko gosariak eta afariak hartu genituen, eta guztira, 7 gauak han pasa genituela kontuan hartuta, 109€ ordaindu genituen (Guztira 7 gau igaro genituen 109 euroren truke). Bainugela zuen bi ohetako logela eman ziguten. Lekua garbia zen eta janaria nahiko dezentea, udalekuetako janariaren antzera. Izan ere, ping-pong kanpamentu batekin bat egin genuen lo aterpetxean, hala ere, leku lasaia zen, eta hainbat erromes ere aurkitu genituen.

Gure eguneroko plangintza bera zen, gosaldu eta gero aterpetxetik atera eta Lugoko kaleetan murgiltzen ginen. Lugo hiri txikia izanik, ikusteko gauza asko eskaintzen ditu (hala nola osorik kontserbatu den harresi erromatar bat, domus-en aztarnak, zubi erromatar bat, katedral izugarri polit bat, eta arte mota desberdinak erakusten dituzten museo eta eraikinak…). Onena da bisita guztiak doan direla.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gu zazpi egun eman genituen hirian, gure intentzioa hiri desberdin batean erlaxatzea zelako, baina edonori gomendatzen diogu 4 egun joatea, horrekin nahikoa delako hiriaz disfrutatzeko. Gehien harritu gintuena izan zen edozein tabernetan zerbait edanez gero, bi pintxo ateratzen zituztela. Esan beharra dago oso ondo jaten dela Lugon.

Eguraldiari dagokionez, espero genuen eguraldi euritsua egitea, baina hala eta guztiz ere eta Gasteizkoaren antza handia dauka.

Gurasorik gabe eta guk antolatutako lehen bidaia izan da, eta primerako esperientzia izan da. Benetan gomendatzen dugu Lugo bisitatzea, gainera kotxea izanik inguruko kostaldeko hiriak ikusteko aukera ezin duzue galdu.

Gure intentzioa ekainean bueltatzea da  lagunekin eta ospatzen duten festan, Arde Lucus-ean, egotea.

Anima zaitezte guztiak ! Bideoa

 Olaia Perez eta Rebeka Olaizola (18 urte)

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude