bannerviajerofinla

Lisboa, Cascais eta Sintra ezagutzen

Azterketak amaitu, maletak egin eta bidai berri bati hasiera eman genion. Tren-litera batean egin genuen, gauez, eta nola ez, betilez, presaka ibili ginen. Maletarekin korrika ibili ginen errepide luze horretatik jendea guri begira… baina azkenean heldu ginen. Primeran egin genuen bidaia, merkea eta oso erosoa, guztiz gomendagarria. Goiz heldu ginen Lisboara, goizeko seiretan, apartamentura eguerdiko 12ak arte ezin ginenez sartu, oinez joan ginen haraino. Bidean gosaldu genuen, oso merke gainera, kafeak 0.50€ balio du han. Apartamentura sartzeko ordua heldu zitzaigun, Airbnb webgunetik alokatu genuen logela bat Plaza del Rossio alboan, nahiko handia eta polita zena. Dutxa hartu genuen, arropak aldatu eta Lisboa ezagutzeko gogoarekin irten ginen. EXPO ospatu zen zona-aldera joan ginen(Parque de las Naciones), baina ez zitzaigun asko gustatu, beraz ez genuke gomendatuko. Arratsalde partean, Chiado ezagutu genuen eta gauean Barrio Altotik zeozer hartu genuen, bertan taberna asko daude eta parranda itzela, baina gu goiz bueltatu ginen hurrengo eguna aprobetxatzeko asmoz.

Bigarren egunean gauza asko bisitatu genituen, hala nola San Jorge-ko gaztelua eta Lisboako Katedrala. Kontuan hartzeko gauza gazte txartela edo ikasle-txartela da, leku guztietan deskontua egiten baitute. Arratsaldean, Tranbia 28 hartu genuen(zaharrena) eta ibilbide guztia egin genuen Barrio Alto-ra heldu arte, bertan begiratoki liluragarri bat dago Lisboa ikusteko eta garagardo bat edateko oso aproposa dena.

Irudia 1: San Jorge-ko Gazteluan

Azken egunean Belem-era joan ginen, bertan, Torre de Belem eta Monasterio de los Jeronimos daude. Baina beste gauza garrantzitsu batzuk ere badaude, hala nola, Monumento a los Descubrimientos eta Puente 25 de Abril. Ezinbestekoa da Belem-eko pastelak dastatzea!! Uuuummm ze goxoak egon ziren!

Irudia 2: Monumento a los Descubrimientos-en eta atzean, Puente 25 de Abril

Lisboan hiru egun pasa ostean, Cascais-era joateko trena hartu genuen. Bertan hiru gau pasa genituen, “Blue room” eder horretan. Airbnb-tik hartu genuen, etxe handi baten goiko pisua guretzako zen, eta benetan ederra! Tren geltokira etxeko gizona etorri zitzaigun bila eta herritik buelta bat eman zigun, gomendio batzuk emanez. Arratsaldeko 6rak ziren etxera heldu ginenean, beraz bainujantzia jantzi eta hondartzara joan ginen bainu bat hartzeko asmoarekin, baina ura hotzegia zegoenez….hondarrean geratzea erabaki genuen. Hurrengo egunean, bizikleta batzuk hartu genituen (dohainik alokatu ahal dira) Cascais ingurua ezagutzeko primeran baitaude.  Zoritxarrez atzeko gurpila zulatu zitzaidan eta lehenago itzuli behar izan ginen.

Irudia 3: Playa Gincho-ra bizikletaz joan ginenean

Arratsaldean Sintra-ra joan ginen, oso herri polita eta berezia da, baina leku guztietara sartzeko dirutza ordaindu behar da. Hortaz, kontuan hartzeko gauza da hara joan nahi baduzue. Azken bi egunak deskantsatzeko aprobetxatu genituen, hondartzara joan eta eguzkia hartu, 2 minutuko bainu hotzak eman…Gauean herritik buelta bat eman eta zeozer hartu. Giro oso ona egoten zen Cascaiseko gauetan. Azken arratsaldean Estoril-era joan ginen oinez, 20 minutura dago eta paseo polita da. Afaldu ostean Estorileko Casino famatua bisitatu genuen, benetan ikaragarria! Joan aurretik ruletara jolastu genuen, eta nik behintzat zeozer irabazi nuen!

Irudia 4: Estorileko Casinoan

Beste behin, eskerrak eman nahi dizkizut bidai zoragarri hau hain berezia egiteagatik.

Sara Gutierrez (22 años)

RSS feed for comments on this post. TrackBack URL

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude