bannerviajerofinla

HERRI BOZKETA – Zuk zeuk aukeratzen dituzu kontakizun saridunak

Hementxe ditugu 2016ko Txoko Ibiltariaren lehiaketaren finalistak:

 1.Kategoría (14-17 urte):

2.Kategoría (18-30 urte):

Zorionak finalistei eta eskerrik asko zuen begiekin eta kontakizunekin hain leku zoragarriak ezagutzera eraman gaituzuenei.

 Orain, zuei, 14-30 urte bitarteko gazteei, dagokizue erabakitzea nortzu izango diren 2016ko Txoko Ibiltariaren lehiaketaren saridunak.

Zer egin behar duzue?

Erraza da, irailaren 12tik 25era arte, irakur itzazue kontakizun finalistak eta esaiguzue zein den zuen gogokoena kategoria bakoitzean.

Eta gero, formularioa (irailaren 12tik aurrera egongo da ikusgai) bete besterik ez.

Zer lor dezakezue?

Lehiaketan zein herri bozketan parte hartzen duten pertsonen artean sari berezi bat zozkatuko dugu:

2 pertsonentzako nekazal asteburua (2 gau mantenu erdian) Pradoluengoko TREBOLE aterpetxean (Burgos)

Horretarako, kontakizun eta boto balido bakoitzari zenbaki korrelatibo bat emango zaio heldu ahala. Lehenengo 32 zenbakiak lehiaketan parte hartu duten kontakizunek lortu dituzte. Gainontzeko zenbakiak lortzea zuen kontura.

 Eta zer lortuko dute lehiaketaren irabazleek?

Kategoria bakoitzeko bi kontakizun bozkatuenak ondoko sariak lortuko dituzte:

1. Kategoria (14-17 urte):

  1. Saria: 4 pertsonentzako abentura asteburua Otxandion: Hontza Extrem abentura parkerako sarrerak; ostatua, gozaria eta relax esperientzia Koikili Aterpetxean; eta, ibilaldi gidatua bizikletaz Bicigunerekin

2. Kategoria (18-30 urte):

  1. Saria: 2 Global Flexi (10 egun 30 egunetan) Interrail txartela –RENFE
  2. Saria: 4 pertsonentzako zaldi asteburua Gaubean, Gaubea Zalditegian (hastapen ikastoroa larunbatean, ostatua bertako aterpetxean eta, igandean, zaldi ibilbide luzea)

Ez itxaron gehiago, bidali oraintxe zuen botoa.