bannerviajerofinla

Lehiaketaren oinarriak

KONTA EZAGUZU ZURE BIDAIA

Konta ezaguzu zure irtenaldia edo bidaia ahaztezin hura, zer moduz zure Erasamus-a edo Europan egiten ari zaren lan-praktikak, zure InterRaileko abentura edo zure kultur bidaiak …

  • Esaguzu nola eta zergatik aukeratu zenuen helmuga
  • Nola antolatu zenuen bidaia
  • Nolakoa izan zen eta zer gomendatuko zeniekeen beste hainbat bidaiari
  • Eta ez ahaztu zure esperientzia argazkien edota bideoen bidez dokumentatzea.

PARTE HARTZAILEAK

Gasteizen bizi, ikasi edota lan egiten duten 14 urtetik 30era bitarteko gazteak.

Bi kategoria izango dira:

  1. Kategoria: 14-17 urte
  2. Kategoria: 18-30 urte

MEZUAK BIDALTZEA

Parte hartzeko idatz ezazu bidaiaren kontakizun labur bat eta gehitu pare bat argazki edota bideo bat. Idatz itzazu zure datu pertsonalak (izen-deiturak, jaiotze data, nortasun agiria, e-posta helbidea eta telefono zenbakia) eta bidali dena ondoko helbide honetara: viajeteca@vitoria-gasteiz.org edo ekarri OMIJera (Espainia plaza, 1-behea) pendrive batean gordeta

Mezuek, argazkiek edota bideoek argitaratu gabeak eta jatorrizkoak izan behar dute. Vitoria-Gasteizko Udalak ez du erantzukizunik bere gain hartuko plagio kasuan.

Parte hartzaile bakoitzak mezu bakar bat bidali ahal izango du hilean.

JASOTZEKO EPEA

2016ko apirilaren 1etik abuztuaren31ra arte, biak barne.

ETA, ZER LOR DEZAKEZU?

Hilero opariak banatuko dira mezuen baliagarritasuna eta originaltasuna kontuan hartuz. Hileko sariez gain, kategoria bakoitzeko bi sari berezi  emango zaizkie herri bozketa baten bidez aukeratzen diren kontakizunei.

IKUS ITZAZU SARIAK  

EPAIMAHIA

Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak izendatutako epaimahaiak hautatuko ditu hileroko mezu sarituak.

Epaimahaiak mezuen originaltasuna eta bertan agertzen diren gomendioen erabilgarritasuna balioztatuko ditu, helmuga gertu edo urrun dagoen, exotikoa, kulturala, kiroletakoa, mendikoa zein itsasokoa izanda ere…

Bestalde, irailaren lehenengo astean, epaimahiak apiriletik abuztura arte jasotako mezuen artean 5 finalista aukeratuko ditu kategoria bakoitzeko.

Kontakizun finalista horiek OMIJen webgunean (www.vitoria-gasteiz.org/omij) eta Txoko Ibiltariaren blogean argitaratuko dira. Irailaren 12tik 25era arte webgune berean herri bozketarako epea zabalduko da 2016ko kategoria bakoitzeko hiru kontakizun onenak aukeratzeko. Berdinketarik egonez gero, epaimahiak erabakiko du horren haustea.

Bozketan parte hartu ahal izango dute Gasteizen bizi, ikasi edota lan egiten duten 14-30 urte bitarteko gazteek. Pertsona bakoitzak boto bakar bat eman dezake kategoria bakoitzeko, eta, horretarako, izen-abizenak, jaiotze data, NANa eta telefono zenbakia eskatuko zaio.

Lehiaketan zein herri bozketan parte hartzen duten pertsonen artean sari berezi bat zozkatuko da: 2 pertsonentzako nekazal asteburua (2 gau mantenu erdian) Pradoluengoko TREBOLE aterpetxean (Burgos) Horretarako, kontakizun eta boto balido bakoitzari zenbaki korrelatibo bat emango zaio heldu ahala.

Irailaren azken astean, zozketaren irabazlearen izen-abizenak eta kontakizun irabazleen izenak, idazleen datuekin batera, webgune berean argitaratuko dira.

EPAIA

Hileko sariak hurrengo hilabetearen lehenengo astean argitaratuko dira (uztailekoak, abuztuaren bigarren astean); eta 2016ko sari bereziak, aldiz, irailaren azken astean. Sariak Txoko Ibiltariaren Blogean ikusi ahalko dira, baita Vitoria-Gasteizko Udalaren web gunean ere (www.vitoria-gasteiz.org/omij).

SARI BANAKETA

Saridunen zerrenda argitaratzen denetik 30 egun natural pasa baino lehen jaso behar dira sariak OMIJen. Epe hori pasa ondoren, saridunak uko egiten duela ulertuko da.

Sariak jasotzeko saridunen nortasuna egiaztatzen duen agiriren bat aurkeztu beharko da (NANa, pasaportea edo baliokideren bat).

OHARRAK

Lehiaketa edo oinarri hauei buruzko galdera argitzeko honako posta elektronikora jo dezakezue, gaian Txoko Ibiltariaren Lehiaketa adieraziz: viajeteca@vitoria-gasteiz.org

Mezuek, argazkiek eta bideoek argitaratu gabeak eta jatorrizkoak izan behar dute.

Jasotako mezuak, argazkiak eta bideoak Gazteria Zerbitzuaren esku geratuko dira, eta erabili nahiz kopiatzeko eskubidea beretzat gordetzen du, betiere egilearen izen-abizenak aipaturik.

Gazteria Zerbitzuak mezuen, argazkien eta bideoen baliozkotasuna erabakiko du, eta mezuren bat arrazoiren batengatik (iraingarria izateagatik, esaterako) lehiaketaren izpirituarekin bat ez datorrela uste badu, ez argitaratzea erabaki ahalko du.

Argazkiei webgunean argitaratzeko neurri egokiak emango zaizkie.

Parte hartzeak oinarri hauek guztiak, bai eta epaimahaiaren erabakiak ere, onartzen direla adieraziko du.

Antolatzaileek bere esku izango dute oinarri hauetan jaso ez den edozein gorabehera ebaztea.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluari jarraituz, jakinarazten dizugu ematen ari zaren datuak “INKESTEN ETA BOZKETEN EMAITZAK” izeneko fitxategi automatizatuari erantsiko zaizkiola, zeinaren titularra Gasteizko Udala baita; “Analisi estatistikoak eta parte hartzaileei parte hartzea noiz behinka saritzea” da fitxategiaren helburua.

Zure eskubideez baliatu nahi baduzu -dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu-, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetara.