bannerviajerofinla

2016ko SARIAK

Hileroko sariak

Hilero opariak banatuko dira mezuen baliagarritasuna eta originaltasuna kontuan hartuz:

  • Estiloa: hizkuntza hurbila eta freskua, anekdota dibertigarriak…
  • Edukiak: bidai motxileroak, ahalik eta merkeak, zertxobait gehiagorekin, iradokizun baliagarriak ostatua, garraio… eta beste hainbat gauzei buruz
  • Irudiak: bidaiarekin bat datozen bideo edota argazkiak, sinpatikoak…

Hileko sariak (apiriletik abuztura arte):

1. Kategoria (14-17 urte):

  • 1. Saria: abentura parkerako 2 sarrera – Hontza Extrem (Otxandio).
  • 2. Saria: Happybox zurezko euskarri sorta (12 argazki karratu) – Foto Ikatz

2. Kategoria (18-30 urte):

  • 1. Saria: 2 tren-txartel, joan-etorria, (* ikusi helmugak) – RENFE
  • 2. Saria: Hofmann argazki-album digitala – Foto Ikatz

* Aukera daitezkeen RENFEren helmugak: Katalunia, Zaragoza, Leon, Asturias eta Galizia.

2016ko UDABERRI-UDA sari bereziak:

Aipatutako hileko sariez gain, bi sari berezi emango zaizkie herri bozketa baten bidez aukeratzen diren kontakizunei.

Sari horiek emateko kontuan hartuko dira 2016ko apiriletik abuztura jasotako mezu guztiak.

Hauek izango dira sariak:

1. Kategoria (14-17 urte)

  • 1. Saria: 4 pertsonentzako abentura asteburua Otxandion: Hontza Extrem abentura parkerako sarrerak; ostatua, gozaria eta relax esperientzia Koikili Aterpetxean; eta, ibilaldi gidatua bizikletaz Bicigunerekin
  • 2. Saria: 2 pertsonentzako hilabete bateko zaldiketa ikastaroa (6 saio) Gaubean, Gaubea Zalditegian

2. Kategoria (18-30 urte)

  • 1. Saria: 2 Global Flexi (10 egun 30 egunetan) INTERRAIL txartela – RENFE
  • 2. Saria: 4 pertsonentzako zaldi asteburua Gaubean, Gaubea Zalditegian (hastapen ikastoroa larunbatean, ostatua bertako aterpetxean eta, igandean, zaldi ibilbide luzea)

Sari guztiak 2017ko ekainaren 30era arte erabili ahal izango dira.