bannerviajerofinla

* 2016ko saioaren irabazleak

14 egunetan, irailaren 12tik 25era, Gasteizko 230 gaztek bidali diguzue zuen botoa kontakizun finalisten artean gehien gustatu zaizuena aukeratzeko.

Parte hartu duzuen guztien artean, bai zuen kontakizunak partekatuz bai zuen botoa bidaliz, 2 PERTSONENTZAKO NEKAZAL ASTEBURUA PRADOLUENGOko TREBOLE ATERPETXEAN (Burgos) zozkatu dugu eta hauxe izan da gure irabazlea,

Yerai Cepeda

Bozketa popularraren ondorioz, zuek erabaki duzue nortzuk gozatuko dituzten Txoko Ibiltariaren Lehiaketaren 2016ko edizioaren sari galantak.

Eta hauexek dira bozketa gehien jaso dituzten kontakizunak:

1. Kategoria (14 – 17 urte):

1. saria: 4 pertsonentzako abentura asteburua Otxandion: Hontza Extrem abentura parkerako sarrerak; ostatua, gozaria eta relax esperientzia Koikili Aterpetxean; eta, ibilaldi gidatua bizikletaz Bicigunerekin,

Askoa Uriarte (“Senegal con once años”)

2. Kategoria (18 – 30 urte):

1. saria: 2 Global Flexi (10 egun 30 egunetan) Interrail txartela –RENFE,

Paula Navascues (“Rapa Nui”)

2. saria: 4 pertsonentzako zaldi asteburua Gaubean, Gaubea Zalditegian (hastapen ikastoroa larunbatean, ostatua bertako aterpetxean eta, igandean, zaldi ibilbide luzea),

Iratxe Lander (“Lugares espectaculares muy cerca”)

Zorionak lauroi.

ESKERRIK ASKO, saio honetan parte hartu duzuen guztioi, bai zuen kontakizunak bidaliz bai zuen botoa emanez.

Eta mila esker ere gure laguntzaileoi. Haien sariak ezinbestekoak izan bait direlako aurtengo lehiaketari gatza eta piperra emateko.

 

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraituz, jakinarazten dizugu ematen ari zaren datu pertsonalak “JARDUERAK KUDEATU ETA ZABALTZEA” izeneko fitxategi automatizatuari erantsiko zaizkiola. Fitxategiaren titularra Gasteizko Udala da eta honen helburua “Udalak antolatutako interes kultural edo soziala duten jarduerak kudeatu, zabaldu eta sustatzea” da. Era berean, gogorazten dizugu emandako datuak atzitzea eska dezakezula, bai eta, egoki irizten badiozu, datuak zuzentzea, ezereztea baita aurka egitea ere. Horretarako, Gasteizko Udaleko Herritarrei Laguntzeko Bulegoetara jo beharko duzu