VGaztea

“Utzidazu kontatzen…/Déjame que te cuente…” kontakizun lehiaketa

lehiaketaren irabazleakJoan zen larunbatean, apirilak 16, “Utzidazu kontatzen…/Déjame que te cuente…” ipuin eta kontakizun laburren lehiaketaren sariak banatu ziren, liburu azokaren ekitaldien artean. Lehiaketa hau Gauekoak programak eta Gazteria Zerbitzuak antolatu dute. Han egon ginen gure lau irabazleei txalotzen eta animatzen. Epaimahaia osatu duten idazleak ere egon ziren orain literatura mundu honetan hasten diren gazteekin. 

Irabazleen izenak hauek dira:

Ander Gezuraga

Daniel González

Josu Santamarina

Elyem Chej Abderrahman  

Hemen duzue bere ipuinak irakurtzeko aukera, pdf batean.

Ea, ipuin hauek irakurri eta gero, lehiaketaren hurrengo ediziorako zerbait idazten duzun. Anima zaitez.

Erabateko Desafioa Kirol Bidean 2.011ko Udaberria – Uda

erabateko desafioaErabateko Desafioa – Kirol Bidean (2011ko Udaberria – Uda) Udaleko Kirol Sailak antolatutako kanpaina bat da. 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, hainbat kirol jarduera ezberdinetan aritzeko. Jarduerak asteburuetan garatuko dira (maiatzatik irailera) erraztasunez, malgutasunez eta berariazko betebehar teknikorik eskatu gabe. 

Bi desafio mota daude, parte hartzaileen adina kontuan hartuz: 

Junior desafioa> 12 – 17 urte

Plus desafioa > 16 – 30 urte

12 eta 17 urte pertsonei zuzendutako konbinazioak: 

Softbola

Kirola gurpilen gainean

Raid gaztea

Orienting BTTan Geihago…

Gazteak prentsan… 1:

Badakigu nola baldintzatu ahal duten egunkarietako tituluek eta ilustrazioek berrien zabalkundea? 

Denok dakigu objektibotasuna ez dela egia hutsa: igorle batek ekintza bat berri bihurtzen duenean bere ikuspuntua eta aurreiritziak gehitzen dizkio, eta bestalde, hartzaileak berri hori jasotzerakoan era berean igorleak emandako irudia hartzen du.. 

Gazteen taldea aurkeztean, igorle batzuek bere estereotipoak sartu dituzte kolektibo hor iragartzean. Ez da zaila adibideak aurkitzea. Azken martxoaren 21ean, gure hiriko 24 gazte Lehendakaritza batzordera hurbildu ziren, Hiretu Hiria programa barruan landu dutena aurkeztera. Han bere kezkak, bere proposamenak… zinegotzien aurrean azaldu zituzten. 

Hiriko egunkarietan informazioa nola agertu zen ikustean, oso bi artikulu ezberdinak aurkitu genituen. Errealitatea nahiko ondo azaltzen zuten, baina oso ezberdinak ziren titulua eta ondoko irudia jartzerakoan.  Geihago…

“Cosas de tr3s” telesaioa

Arte eszenikoen Gazte factoryn dauden gazteek egin duten bideoa aurkezten dizuegu. Gazte hauek Ibaiondo Gizarte Etxean daude eta grabatzen ari diren telesaioaren promozioa egiteko grabatu eta kaleratu dute.

Izenburua “Cosas de tr3s” da eta datorren ostiralean, apirilak 15ean, estreinaldia egingo dute, prestatu duten ate irekien jardunaldi barruan, arratsaldeko 6 eta erdietatik aurrera.

Ostiralean egongo gara.

Hemen hasten da VGaztea

Hona hemen VGaztea!

Blog honek gazteekin erlazionaturik dauden edukiak erakusteko leiho irekia izan nahi du.

Zeuek, gazteok, hemen agertuko den guztiaren protagonistak izatea nahi dugu, horregatik, nahitaez blog hau anitza, desberdina eta oso dinamikoa izan behar da.

Gaztea bazara, dudarik gabe hemen agertuko denari buruz zer edo zer izango duzu esateko: hutsuneak, soberan dagoena, zuen iritzia, zalantzak edota kritikak.

Dagoeneko gaztea ez bazara baina gazteekin lan egiten edo hain konplexua den mundu honetan  elkarlanean, irakasten edo ikasten ari bazara, ziur iradokizun, berri, azalpen erabilgarriak aurkituko dituzula. Baita eskertuko genizuke zeure eskarmentutik ekarpenak eta iritzia bidaltzea ere.

Gure asmoa leiho handia irekitzea da, gazteriari buruzko alde bateko ikuspegi interesatuak gainditzeko. Gure ustez, hiri batean gazteen irudia publizitatea hornitzeko besterik ez dute erabiltzen, hiri hori itxurati, merkantilista eta etorkizun gabeko bihurtzen da.

Hori dela eta, kolektibo honek bizi, hausnartu , sortu, landu eta behar izaten duen guztia ekarri nahi dugu. Gure ustean, Vitoria-Gasteizen baditugu aberastasun handiko iturburuak, eta beharrezkoa da aurkitzea eta baloratzea.

Lagunduko diguzu?

Argazkiak: Aizkoa Perez Alonso, Gazte klik lehiaketaren irabazlea.