VGaztea

Europa gaztea, lanegiteko, ikasteko…

europa bandera

Udalaren Gazteria Zerbitzuak Europan lan egiteko, ikasteko edo boluntario izateko gida bat argitaratu berri du gazteentzat

Pentsatu al duzu inoiz kanpora joatea ikastera edo lan egitera? Beste herrialde batean boluntario izatea gustatuko litzaizuke? Baietz esan baduzu, Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak lagundu nahi dizu.

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegotik Europako gida argitaratu berri da. Interneten aurkituko duzu, www.vitoria-gateiz.org/gazteria helbidean hain zuzen ere, zure hurrengo proiektu europarra prestatzeko informazioa, aholkuak eta jakin behar duzun guztia interneteko loturen bidez. Gidan lana aurkitzeko, praktikak eskatzeko, hizkuntzak ikasteko, bekaren bat lortzeko edo Europako boluntario programetan parte hartzeko informazio baliagarria zure eskura dago.

Gainera Udalaren web gunean bertan Gasteiz Munduan izeneko blog bat aurkituko duzu. Blog honetan lan egiten, ikasten edo boluntario izaten kanpoan dauden hiriko gazteen esperientziak ezagutzeko aukera izango duzu. Haien bizipenen bidez ikusiko duzu hain zaila ez dela. Zure bizitzako proiektuak gauzatzeko pausuak emango dituzulakoan gaude eta esperientzi berriak bizitzera animatuko zarelakoan. Baietz!

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude