VGaztea

Europa gaztea, lanegiteko, ikasteko…

europa bandera

Udalaren Gazteria Zerbitzuak Europan lan egiteko, ikasteko edo boluntario izateko gida bat argitaratu berri du gazteentzat

Pentsatu al duzu inoiz kanpora joatea ikastera edo lan egitera? Beste herrialde batean boluntario izatea gustatuko litzaizuke? Baietz esan baduzu, Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak lagundu nahi dizu.

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegotik Europako gida argitaratu berri da. Interneten aurkituko duzu, www.vitoria-gateiz.org/gazteria helbidean hain zuzen ere, zure hurrengo proiektu europarra prestatzeko informazioa, aholkuak eta jakin behar duzun guztia interneteko loturen bidez. Gidan lana aurkitzeko, praktikak eskatzeko, hizkuntzak ikasteko, bekaren bat lortzeko edo Europako boluntario programetan parte hartzeko informazio baliagarria zure eskura dago.

Gainera Udalaren web gunean bertan Gasteiz Munduan izeneko blog bat aurkituko duzu. Blog honetan lan egiten, ikasten edo boluntario izaten kanpoan dauden hiriko gazteen esperientziak ezagutzeko aukera izango duzu. Haien bizipenen bidez ikusiko duzu hain zaila ez dela. Zure bizitzako proiektuak gauzatzeko pausuak emango dituzulakoan gaude eta esperientzi berriak bizitzera animatuko zarelakoan. Baietz!

Hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten Europako gazteen topaketa. Anima zaitez eta izena eman.

Datorren uztailean (2011ko uztailak 19-22) gure hirira Estatuko eta Europako beste herrialdeetako gazteak etorriko dira. Herrialde horietako gazteek eremu urriko hizkuntzak edo hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzte.

Anima zaitez, izena eman eta etorri egun batzuk beste lekuetako gazteekin partekatzeko: Euskal herrikoak, Catalunyakoak, Galiziakoak, Bretainakoak… Etorriko diren gazteek alokairua eta jatekoa ziurtatua izango dituzte. Geihago…

Ez geratu geldirik. Lanbide Heziketari buruzko bideoa

Lanbide Heziketa zabaltzeko bideo bat aurkezten dugu, gazteek egina. Lan merkatura heltzeko behar den prestakuntza azpimarrazten du, gazteen emantzipazio prozesuan laguntzen.

Blogaren irakurle bat bidali digu. Eskertzen dugu eta animatzen bazarete, zuek ere bidali ahal dizkiguzue zuen proposamenak.

Jadanik udaberria da Gauekoak programan:

Heldu da udaberria Gauekoak programara eta elkarte federakuntzatik ospatu nahi izan dugu jai handi batekin. Horretarako ekintza mordoa, ustekabez eta nobedadez betea prestatu dugu. Hau guztia hiriko esparru ezberdinetan egingo da.

Programazio honek proposatzen dituen arloak: musika, arte eszenikoak, kirola, zinema, lantegiak, kultur ekintzekin elkarlana…

Eta guzti hau egiten dugu programazio erakargarri batetan eta udarako zuzenduta. Ekintza berriak erabiltzaileek, elkarteek edo taldeek proposatu dituzte. Programatutako ekintzen %63a, elkarte, erabiltzaile edo beste eragile kulturalen ekimena izan da. Hain zuzen ere, 15 elkartek hartzen dute parte zuzenean ekintzen kudeaketan.

Datak: maiatzaren 20tik uztailaren 10 arte, igandea.

Programa osoa ikusi ahal duzu gauekoak programaren weborrian.

Anima zaitez eta parte hartu.

Anima zaitez udarako planak egitera.

Gazteek dituzten kezkak beti agertzen dira aste hauetan udari etekin osoa ateratzeko, batzuk ikasten ari direlako eta opor luzeak dituztelako, beste batzuk lanean ari direlako eta oporrak dituztelako, udalak lagundu nahi izan die. Horretarako udalaren web orriko atal batean gazteentzat agertzen diren aukera batzuk batu ditu. 

Udalaren Gazte Planetik bultzatuta, web orriko atal hori ireki da eta han Gasteizko gazteek zer egin ahal duten agertuko da, uda hau planifikatzeko. Eta planifikazio hori hainbat arlotan egin daiteke: lan arloan, kirol ekintzak edo aisialdikoak, kultura arlokoak eta beste hainbeste orain lanak edo ikasketak denbora libre gehiago uzten dietenean. 

Web orri horretan udalaren ekintzen informazioa aurkitu ahal dute, baina baita beste web orrietarako estekak eta beste aukera batzuk ere. Arloak hurrengoak dira: lana, kirola, kultura, aisialdia, boluntariotza, auzolandegiak… 

Zerbait ez baduzu topatzen eta ezagutzen baduzu, idatzi ahal diozu gazteria@vitoria-gasteiz.org eta gazteek udaz gozatzeko aukera gehiago proposatu.

Gazteak Gazte Factory-etan: ekintza bereziak maiatzean eta ekainean

Gasteizko Gazteek azken hilabete hauetan 3 Gazte Factory dinamizatu dituzte, beraiek aukeratutako aisialdiaren arloetan ekintzak bermatuz eta Gasteizko beste gazteekin partekatuz. Gazte Factory-ak gazteek diseinatutako eta dinamizatutako aisialdi proiektuak dira eta Gasteizko gizarte etxeetako gazte lokalak erabiltzen dituzte. 

Maiatzean eta ekainaren hasieran ekintza bereziak prestatu dituzte. Anima zaitezte ezagutzera eta bertan parte hartzera, edo ezagutzen dituzun gazteen artean zabaltzen. 

Ibaiondoko gizarte etxean egiten den Xpressa Factory, arte eszenikoen gainean, “Cosa de tr3s” telesaioa grabatzen ari da eta 2. kapituluaren aurkezpena egingo dute Interneten, Gazte Factoryak daukan blogean: http://xpressa-factory.blogspot.com/. Geihago…

Gazte eragileen arteko sare lan (on) bat egiteko irizpideak

Joan zen apirilean, Gasteizen gazteria politikak aztertzeko foroaren 6. edizioa egin zen. Foro hau Udalaren Gazteria Zerbitzua eta Euskadiko Gazteria Kontseiluaren artean antolatzen da. Azken urtean ez zen gauzatu eta orain, berriro Udalaren II. Gazte Planaren eskuz berreskuratu da. 

Apirilaren foroan Pep Montes, Catalunyako Consell de la Cultura y les Arts erakundearen zuzendaria (lehen gazteria teknikaria izan zen) eta Deba Gioenako “herrigintza” esperientziaren arduradunen laguntza izan genuen. Euskal Autonomia Erkidegoko 35 teknikari, politikari eta elkarteen arduradunak elkartu ginen gai hau lantzeko: “Gazte eragileen arteko harreman sareak eratzen”. 

Gairi buruz hausnartu ondoren, esperientziak eta irizpideak partekatu ondoren, sare lan on bat garatzeko irizpideen katalogoa adostu genuen. Hemen aurkezten dizuegu irizpide katalogoa  eta hurrengo foroetan parte hartu nahi dutenei, animatzen diegu kontaktatzeko helbide hauetan: gasteiz@egk.org eta gazteria@vitoria-gasteiz.org 

Ondo segi                                             EGK eta Gazteria Zerbitzua

Olimpik 11 martxan da

Maiatzean eta ekainaren 4 arte, Olimpik 11 programa ospatzen ari da. Partaide gahienak Ludoklub Ieko kideak dira, baina beste gaztetxoak ere parte hartzen dut. Helburua hiriko baliabideak ezagutzea da eta beste gazteekin erlazionatzea. 

Maiatzearen lehenengo asteburuan kirol olinpiadak izan dira, bidezko merkataritzak hurrengo asteburua beteko du Diputazio plaza eta 21ean Salburuan pista jokua eta orienting egingo dituzte. Bukatzeko Dima baserri eskolan ekitaldiak izango dira. 

Olimpik 11 hau ixteko Ibaiondo gizarte etxean Amaiera Gala egingo da ekainaren 4an. Detaile gehiago ezagutu nahi badituzu, hona hemen.

Hasi argazkiak egiten – 2011ko Gazte Klik lehiaketaren berri

“Gazte klik”: Aurtengo edizioan lehiaketak argazkiak egiteko gaia aukeratu du lema honekin: Berdintasuna eta gazteria: berdinak gara, ezberdinak gara. 

Gazte Klik argazki digitalen lehiaketa da, 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzat. Sormena bultzatzea du helburu eta sortzaile berrien lanak zabaltzeko erakustokietan jarriko dira argazkiak. 

Argazkiak egiten has zaitezke eta zure lagunak animatzen hiria eta bere biztanleak gai honekin argazkietan ateratzen. Berrikuntza bezala, aurten Gauekoak eta Xtraclub programetan tailerrak egingo dira. Horietan lagundu ahal dizute argazkiak hobetzen edo gaia hausnartzen. Tailerren informazioa udalaren weborrian aurkituko duzu. Geihago…

IndigenousTweets.com eta hizkuntza gutxituak

Hona hemen datorren uztailan egingo den “Hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten Europako gazteen topaketa”k landuko duen gaiari buruzko artikulu bat.

http://sustatu.com/1303768267 

Dena den, jakin arazi nahi dizuegu, gazteen lantalde bat sortzen ari dela Gasteizen eta bertan parate hartu ahal duzuela. Baita ere Euskal Herriko gaztea ba zara eta topaketan parte hartu nahi baduzu, idatzi email bat helbide honetara:

gazteria@vitoria-gasteiz.org

Hona hemen facebooken daukan profila. Anima zaitez