VGaztea

Uda gaztea heldu zaigu

Klaseak bukatu egin dira eta uda gaztea heldu da. Gazteek dituzten kezkak beti agertzen dira aste hauetan udari etekin osoa ateratzeko, batzuk ikasten ari direlako eta opor luzeak dituztelako, beste batzuk lanean ari direlako eta oporrak dituztelako, udalak lagundu nahi izan die. Horretarako udalaren web orriko atal batean gazteentzat agertzen diren aukera batzuk batu ditu. 

Udalaren Gazte Planetik bultzatuta, web orriko atal hori ireki da eta han Gasteizko gazteek zer egin ahal duten agertuko da, uda hau planifikatzeko. Eta planifikazio hori hainbat arlotan egin daiteke: lan arloan, kirol ekintzak edo aisialdikoak, kultura arlokoak eta beste hainbeste orain lanak edo ikasketak denbora libre gehiago uzten dietenean. 

Web orri horretan udalaren ekintzen informazioa aurkitu ahal dute, baina baita beste web orrietarako estekak eta beste aukera batzuk ere. Arloak hurrengoak dira: lana, kirola, kultura, aisialdia, boluntariotza, auzolandegiak… 

Zerbait ez baduzu topatzen eta ezagutzen baduzu, idatzi ahal diozu gazteria@vitoria-gasteiz.org eta gazteek udaz gozatzeko aukera gehiago proposatu.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude