VGaztea

Uda gaztea heldu zaigu

Klaseak bukatu egin dira eta uda gaztea heldu da. Gazteek dituzten kezkak beti agertzen dira aste hauetan udari etekin osoa ateratzeko, batzuk ikasten ari direlako eta opor luzeak dituztelako, beste batzuk lanean ari direlako eta oporrak dituztelako, udalak lagundu nahi izan die. Horretarako udalaren web orriko atal batean gazteentzat agertzen diren aukera batzuk batu ditu. 

Udalaren Gazte Planetik bultzatuta, web orriko atal hori ireki da eta han Gasteizko gazteek zer egin ahal duten agertuko da, uda hau planifikatzeko. Eta planifikazio hori hainbat arlotan egin daiteke: lan arloan, kirol ekintzak edo aisialdikoak, kultura arlokoak eta beste hainbeste orain lanak edo ikasketak denbora libre gehiago uzten dietenean. 

Web orri horretan udalaren ekintzen informazioa aurkitu ahal dute, baina baita beste web orrietarako estekak eta beste aukera batzuk ere. Arloak hurrengoak dira: lana, kirola, kultura, aisialdia, boluntariotza, auzolandegiak… 

Zerbait ez baduzu topatzen eta ezagutzen baduzu, idatzi ahal diozu gazteria@vitoria-gasteiz.org eta gazteek udaz gozatzeko aukera gehiago proposatu.

Xtraclubeko libdub

Beste askotan bezala, gazteek harritu egiten gaituzte bere sormena eta indarrarekin. Gasteizko gazte hauek parte hartu dute gustatzen zaion zerbait egiten.

Parte hartu nahi baduzu datorren udazkeneko programazioan egongo diren ekintzaren batean,  adi egon. Esku orria aterako da  eta etxean jasoko duzu Herritarren Udal txartela baldin baduzu. Eta txartela ez baduzu, joan zaitez Gazteen Argibideetarako Udal bulegoa, Plaza berrian eta momentuan egingo dizute.

Hemen duzu 2011ko Xtraclubeko lipdub lantegiaren emaitza bideo batetan. Ez itzazu galdu gure udazkeneko lantegiak. Azaroan eta abenduan film laburra eta animazioa egingo ditugu , besteak beste, eta 2012an lipduba errepikatuko dugu!

Gazte Factoryko gazteak Ibaiondon

Joan zen ekainaren 18an, Gasteizko gizarte etxeetan garatu diren 3 gazte factoryko gazteak elkartu ziren eta publikoari aurkeztu zioten urtean zehar garatu dituzten ekintzak. Oso adibide arbia gazteak inplikatzen direla, kasu honetan aisialdi arloan, beraiek dakitena partekatzen eta Gasteizko beste gazteei eskaintzen.

Oreka taldearen gazteak, NonStop Factory aurrera eraman duten gazteak kaleko dantzen arloan eta Lakua gizarte etxean, bere koreografiekin, bai bakarka, bikoteka eta taldeka, publikoari atsegin eman zioten. Baita egin dituzten master class batzuen bideoa aurkeztu zuten.

Tenkai taldeko gazteak, Otaku Factory garatu dutenak Judimendi gizarte etxean, Japoniako kultura arloan, mangarekin lotuta… karaoke bat aurkeztu zuten manga marrazkiekin.

Azkenik, Xpressa Factory garatu duten gazteak edo artistak izan nahi dutenak bere telesaioaren bigarren kapitulua aurkeztu zuten. Telesaioak “Cosas de tr3s” du izenburua eta aurrera eramateko Panta Rhei taldeko partaideen laguntza izan dute.

Agurtu zuten topaketa desio batekin: datorren urtean Gasteizko Gazte Factory gehiago elkar daitezen honelako ekitaldian. Ea egia den.

Parkour Xtraclub-en

Hiria da erronka.Barrutik ateratzen dugu indarra oztopoak gainditzeko. Nor da beldur?

Bideo honetan Xtraclub programaren barruan egin zen parkour lantegiaren detaile batzuk ikusi ahal dituzu. Hau izan da 2011an. Gasteizko gazteak hiriko ingurunean mugitzeko era hau ikasten eta beraien artean partekatzen.

Udazkenean atsedena hartuko dugu. 2012an hasiko gara berriro?. Esaguzu, zure iritzia behar dugu.

GAZTE FACTORY – BUKAERAKO TOPAKETA

gazte factory ixte-ekitaldiaren kartela

Datorren ostiralean ikasturte honetako Gazte Factory guztien azken jaia. Ibaiondo gizarte etxeko antzerkian, ekainaren 18an, arratsaldeko 19:30etan. Kaleko dantzak, telesaioa eta manga: hainbat ikuskizun eta ekintza ikusgai.

Gasteizko Udalak gizarte etxeetan dituen eta Gazteria Zerbitzuak dinamizatzen dituen Gazte Factory-ek aurten parte hartzeko aisialdiko proiektu bat garatu dute zenbait gazterekin batera. Elkarlaneko proiektu hori hiru gizarte etxetan gauzatu da aurten hiru elkarterekin:

Oreka elkartea, Lakuan, kaleko dantza ardatza zuela: NON STOP FACTORY

Tenkay elkartea, Judimendin, anime maga ardatza zuela: OTAKU FACTORY

Panta Rhei taldeak eta gazte batzuek bultzatuta, Ibaiondon, arte eszenikoen arloan: XPRESSA FACTORY Geihago…

Oreka Dance elkartean dantzan

Aurtengo Kaldearte barruan Oreka Dance taldekoek parte hartu zuten. Orain dela sei hilabete hasi ziren Miren Itziar, Aída elkarte hori pentsatzen eta prestatzen, eta guk Gazte Factory programa aurkezten. Jendeak, behar bada ez daki aste eta hilabeteen zehar Gazte Factory bat (kaleko dantza lantzen duena) beraiek garatu dutela. Gutxik dakite jarri duzun eta dugun ilusioa, bai Gazte Factoryn, bai zuen festibal handian.

Baliabide gutxirekin, besteek (diru eta baliabide gehiago dituztenek) baino askoz gehiago lortu duzue. Barruan daukazuen atera eta besteei ere erakutsi. Gero eta jende gehiago zuekin izatea espero dugu, eta zuek gozatzen jarraitzea, ikasten eta irakasten, eta elkarlanak egiten jarraitzea. Mila esker eta ZORIONAK lortu duzuenagatik.

Anima zaitez zure proiektua aurkezten – Gazteriaren diru laguntzak

Argazkia Andrés Almarcha – Gazte Klik 2009 argazki lehiaketa

Argitaratuta daude Gazteria Zerbitzuak ateratzen duen diru-laguntzen deialdiaren oinarriak, 2011-2012ko ekitaldian. Aurten Udalaren II. Gazte Planaren helburuetara hurbildu dira deialdiaren helburuak eta ezaugarriak.

Gazteek egindako proiektuak badira, edo gazteei zuzenduta badaude, hemendik ikusi ahal dituzue deialdiaren oinarriak eta zuen proiektua prestatu.

2011-2012ko deialdiaren oinarriak.

Edozein zalantzatarako edo kontsulta egin nahi baduzu, lagundu ahal dizuegu 945 161616 telefonoan 3212 luzapenean edo juventudparticipa@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoan.

Anima zaitezte eta lagundu iezaguzue gazteria politikak garatzen.

Azken gizarte mugimenduei buruz: haserretuak

Azken asteetan berriak eta ekarpenak agertu dira gizarte mugimendu honi buruz. Mugimendu hau ez da bakarrik gaztea, baina gazteek dituzten arazoetan eta egoeretan garrantzi handia dauka gaur egunetan. 

Heldu zaizkigun iradokizunak argitaratzen ditugu. Hedabide batzuetan nola agertu den: Diario de Noticias de Álava, El Correo, El país, El Mundo, Rebelión., Berria