VGaztea

Europako gazteak Gasteizen

Datorren uztailean, 19 asteartetik 22 ostiral arte, gure hirian “Eremu urriko hizkuntzak edo hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten Europako gazteen topaketa egingo da. Ekintza hau Gasteizko Udalaren Gazte Plana eta Euskara Planaren artean antolatzen da.

Topaketan Bretaña, Córcega, Galizia, Catalunya, Valentzia, Mallorca eta Euskal Herritik etorritako gazteek hartuko dute parte. Momentuz leku horietatik bidali dituzte bere datuak parte hartzeko, baina orain irekitzen da izena emateko epea inskripzioa egiteko eta parte hartzeko.

Parte hartu nahi duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, orain irekitzen da aukera bere datuak bidaltzeko gazteria@vitoria-gasteiz.org edo 945 161616, luz 3211 telefonora deitzeko.  Etorri nahi duten gazteak animatzen ditugu gai honi buruz esperientziak eta ideiak partekatzeko, Datuak bidali dauden tokiak bete arte.

Antolakuntzak lo egiteko tokia eta bazkarien gastuak ordainduko ditu, uztailaren 18 astelehenetik ostirala arte. Ostiralean dantza plaza, kalegira eta kontzertu batekin itxiko da topaketa.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude