VGaztea

Datorren kurtsorako Gizarte Etxeetan izena emateko ordua

Gizarte Etxeetako ekintzak.

Jadanik eta irailaren 5 arte, Gizarte Etxeetan egingo diren ekintza batzuetan izena eman ahal duzu. Gero zozketa bat egongo da. Ekintza kulturalak, kirolezkoak, euskera sustatzekoak… daude.

Hemen katalogo osoa daukazu, baina ekintza kulturalen artean batzuk gazteentzat bakarrik zuzenduta daude eta kirolezkoen artean beste batzuk pentsatuta daude zuentzat.

Hemen topatu ahal duzu ekintzen zerrenda guztia.

Anima zaitez eta zorte on zozketan.

“COSAS DE TR3S” 2. Kapitulua heldu berria

Hau da Arte eszenikoen Gazte factory-ren partaideek bukatu duten lana kurtso honetan: “COSAS DE TR3S” telesaioaren bigarren kapitulua. Telesaio honetan hiru ikasleen gora beherak alokairuzko pisu batetan aurkeztu dizkigu. 

Datorren urtean kapitulu berriekin bueltatzea espero dugu eta beste gazte asko esperientzia honetara hurbiltzea, dauzkaten sormena eta arte eszenikoetarako abilezia erakutsiz. 

Gaia interesgarria iruditzen bazaizue, harremanetan jarri ahal zarete Ienekorekin edo Andonirekin, bai Gazteria Zerbitzuen bitartez, bai bideoak ikusteko erabili behar dituzuen blogean: 

http://xpressa-factory.blogspot.com/

UZTAILEAN ERE ASEXORIA ETA PSIKOASESORIA IREKITA DAUDE

La ciudad nuestra carcel nuestra libertad

Argazkia Gabriela Ochoa de aspuru "Gazte Klik" 2009

Uztailean zehar, “Asexoria” gazteentzat sexualitate aholkularitzak eta “Psikoasesoria” gazteentzako psikologiko aholkularitzak, bere ateak irekiko dituzte zuen zalantzak, galderak, beldurrak, arazoak edo buruan dituzuen beste gauza batzuk adierazteko.

 Gainera “Psikoasesoria” hilabete honetan goizetan ere irekita dago.

 14 – 30 urtekoa bazara zerbitzu hauetara hurbildu zaitezke, modu konfidentzial, profesional eta doakoan erantzungo zaituzte eta.

Asexoria:

Landatxoko gizarte etxean, Santa Maria kalea 4.

 –   Astelehen eta asteazkenetan: 11:00 – 13:00

–  Astelehenetik ostiralera: 18:30 – 20:30

 Telefonoa: 945 161 583

Posta elektronikoa: asexoria@vitoria-gasteiz.org

 Psikoasesoria:

Landatxoko gizarte etxean, Santa Maria kalea 4.

 – Astelehenetik asteazkenera: 18:00 – 20:30.

 – Astearteetan: 11:00 – 13:30.

 Telefonoa: 945 161 904

Posta elektronikoa: psicoasesoria@vitoria-gasteiz.org

Gauekoak denboraldiaren amaiera

Asteburu honetan amaitu zen udaberri honetako Gauekoak-en programazioa. Amaierarako skate board txapelketa bat egin zen. Baina aurretik hamaika ekintzaz gozatzeko aukera izan zen Audiencen kontzertu esaterako edo “Club de Amigos de Sansomendi”ko kafe teatroa, body perkusioa lantegia,  futbol 7 Aurrera txapelketa edo BMX “Crack Jam”a, Kaldearten egindako light paintinga, argazkigintza RallyXpressa Gauekoak-Azkena Rock Festival, inprobisazio matcha, eta abar, eta abar…Orain mimo handiz hurrengo udazkenerako programazioa prestatzen ari gara. Galdu nahiko ez dituzun hainbat sorpresa gordetzen dituena…

Bitartean ikusi skate ikastaroaren bideo hau,  Gauekoaken izandako lantegien adibide txiki bat.

Kaleko dantzen Gazte Factory erritmo bizian

Hona hemen kaleko dantzak lan egiten dituen Gazte Factoryk egindako masterclass baten bideoa. Gazte Factory hau Oreka taldeak garatu du. Kasu honetan Wendy García eta Maribel del Pino dantzariak izan ziren bere trebeziak Gasteizko gazteei irakatsi zienak.

 Bideoaz gozatu eta ea datorren urtean edozein Gazte Factory ra hurbiltzen zareten.

Gazte Klik 2011 – Argazki digitalaren lehiaketa

gazteklik2011

Gazte Klik 14 eta 25 urte bitarteko gazteentzako argazki digital lehiaketa da eta bertan lanak aurkezteko aukera dago jada; epea irekita baitago uztailaren 1etik urriaren 12ra arte. Lehiaketaren hirugarren edizioa egingo da 2011an, Gazteria Zerbitzuak antolatuta. Edizio honetarako argazki sortak Gazteria eta berdintasuna” lelopean aurkeztu beharko dira eta errespetuan oinarritutako genero harremanei buruzko ikuspegia eman beharko dute. Hemen lehiaketaren oinarriak ikusi ahal dituzu. Geihago…

Europako gazteak Gasteizen

Datorren uztailean, 19 asteartetik 22 ostiral arte, gure hirian “Eremu urriko hizkuntzak edo hizkuntza gutxituak hitz egiten dituzten Europako gazteen topaketa egingo da. Ekintza hau Gasteizko Udalaren Gazte Plana eta Euskara Planaren artean antolatzen da.

Topaketan Bretaña, Córcega, Galizia, Catalunya, Valentzia, Mallorca eta Euskal Herritik etorritako gazteek hartuko dute parte. Momentuz leku horietatik bidali dituzte bere datuak parte hartzeko, baina orain irekitzen da izena emateko epea inskripzioa egiteko eta parte hartzeko.

Parte hartu nahi duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, orain irekitzen da aukera bere datuak bidaltzeko gazteria@vitoria-gasteiz.org edo 945 161616, luz 3211 telefonora deitzeko.  Etorri nahi duten gazteak animatzen ditugu gai honi buruz esperientziak eta ideiak partekatzeko, Datuak bidali dauden tokiak bete arte.

Antolakuntzak lo egiteko tokia eta bazkarien gastuak ordainduko ditu, uztailaren 18 astelehenetik ostirala arte. Ostiralean dantza plaza, kalegira eta kontzertu batekin itxiko da topaketa.