VGaztea

Uda aurrera doa, baina gaztea

Gazteria- Zer egin udan

Udaren erdian gaude, hobe esanda, oporren erdian. Gasteizko jaiak bukatu dira, baina oraindik uda geratzen zaigu: abuztua eta iraila. Zertarako? Oraindik aprobetxatu ahal duzu… Horretarako udalaren web orriko atal batean gazteentzat agertzen diren aukera batzuk batu ditu. 

Udalaren Gazte Planetik bultzatuta, web orriko atal hori ireki da eta han Gasteizko gazteek zer egin ahal duten agertuko da, uda hau planifikatzeko. Eta planifikazio hori hainbat arlotan egin daiteke: lan arloan, kirol ekintzak edo aisialdikoak, kultura arlokoak eta beste hainbeste orain lanak edo ikasketak denbora libre gehiago uzten dietenean. 

Web orri horretan udalaren ekintzen informazioa aurkitu ahal dute, baina baita beste web orrietarako estekak eta beste aukera batzuk ere. Arloak hurrengoak dira: lana, kirola, kultura, aisialdia, boluntariotza, auzolandegiak… 

Uda ondo bukatuko duzulakoan…  ondo segi!

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude