VGaztea

Azken asteak Gizarte Etxeetako ekintzetara izena emateko

Gizarte Etxeetako ekintzak.

Irailaren 5 arte, Gizarte Etxeetan egingo diren ekintzetan parte hartzeko izena eman ahal duzu. Ekintza kulturalak, kirolezkoak, euskera sustatzekoak… daude. Gero zozketa bat egongo da.

Hemen katalogo osoa daukazu, baina ekintza kulturalen artean batzuk gazteentzat bakarrik zuzenduta daude eta kirolezkoen artean beste batzuk pentsatuta daude zuentzat. 

Hemen topatu ahal duzu ekintzen zerrenda guztia

Anima zaitez eta zorte on zozketan.

Uda aurrera doa, baina gaztea

Gazteria- Zer egin udan

Udaren erdian gaude, hobe esanda, oporren erdian. Gasteizko jaiak bukatu dira, baina oraindik uda geratzen zaigu: abuztua eta iraila. Zertarako? Oraindik aprobetxatu ahal duzu… Horretarako udalaren web orriko atal batean gazteentzat agertzen diren aukera batzuk batu ditu. 

Udalaren Gazte Planetik bultzatuta, web orriko atal hori ireki da eta han Gasteizko gazteek zer egin ahal duten agertuko da, uda hau planifikatzeko. Eta planifikazio hori hainbat arlotan egin daiteke: lan arloan, kirol ekintzak edo aisialdikoak, kultura arlokoak eta beste hainbeste orain lanak edo ikasketak denbora libre gehiago uzten dietenean. 

Web orri horretan udalaren ekintzen informazioa aurkitu ahal dute, baina baita beste web orrietarako estekak eta beste aukera batzuk ere. Arloak hurrengoak dira: lana, kirola, kultura, aisialdia, boluntariotza, auzolandegiak… 

Uda ondo bukatuko duzulakoan…  ondo segi!

Europan zure prestakuntza handitzeko

Datorren kurtsorako Erasmus beka bat eskatzen pentsatu baldin ba duzu, hona hemen 2009-2010 kurtsoko estatistikak. Beste argibideren bat nahi baduzu, bai bekaei buruz edo lanari buruz, gure Argibidetarako bulegoko netvibes profila ikusi ahal duzu: <http://bit.ly/NetvibesOmij>

Erasmus programaren memoria: estatistikak eta beste datuak:

http://europa.eu/rapid/pressReleasesAction.do?reference=MEMO/11/375&format=HTML&aged=0&language=EN&guiLanguage=fr

Erasmus estatistikak

http://ec.europa.eu/education/erasmus/doc920 en.htm

Erasmus estatistiken eskuliburua

http:/ec.europa.eu/education/pub/pdf/higher/erasmus0910 en pdf