VGaztea

GAZTEA erruduna da kontrakoa demostratzen duen arte.

 Esaldia  gogorra ziurtatzen zaigu ezta?

Gaztea izatea gizarte honetan ez da batere erraza. Haur garaiak atzean geratzen dira eta heltze prozesuan murgiltzen dira, dolu, korapilo eta zailtasun askori irtenbidea aurkitu nahian.

Haien bizitza proiektua eraikitzen ari diren horretan egoera latz baten aurrean aurkitzen dira;  egoera sozio-ekonomikoak badu eragina honetan, gero eta espezializatuago egon behar dute lana aurkitzeko, ezin dute gurasoen etxetik alde egin haien etxebizitza eskubidea ere kolokan baitago alokairuagatik eskatzen den dirutza dela eta…

Hau guztia gutxi balitz, GAZTEA hitza ez da batere preziatua iritzi publikoan eta hori, gazteak gazte izateagatik sorbaldan eraman beharreko zama bihurtzen da ere.

  Geihago…

Erabateko Desafioa – Kirol Bidean (2011-2012ko Udazkena – Negua)

Udaleko Kirol Zerbitzuak antolatutako kanpaina bat da. 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, hainbat kirol konbinazio ezberdinetan aritzeko. Jarduerak asteburuetan garatuko dira (azarotik martxora) erraztasunez, malgutasunez eta berariazko betebehar teknikorik eskatu gabe.

Begira ezazu dena web orrian.

Junior desafioa> 12 – 17 urte

Rokbola | Gaztegim | Virtual jokoak | Urkirol | Frontotal | Kirolak izotz gainean

Plus desafioa > 16 – 30 urte

Snowboard | Elur erraketak | Aquamix | Espeleologia | Orienting | Abenturak nahasian indoor

Interesatuek nahiago duten Desafioan izena eman dezakete eta gero jardueren datak aukeratu Aldabe, Hegoalde, Judimendi, Iparralde, Lakua eta Ibaiondoko gizarte etxeetan, San Andres kiroldegian eta Mendizorrotzeko kirol esparruan.

Jarduera guztiak kirol mota bakoitzeko kirol klubek, federakuntzek edo enpresa espezializatuek koordinatzen dituzte.

Interneteko sareek ere Gazte Klik lehiaketarekin

 

Parte hartzeko azken aste hauetan, zure argazkiak bidaltzeko epea bukatu baino lehen, gazteen artean Interneteko sareek, bai tuentin, bai facebooken parte hartzera animatzen zaituzte.

Baita Blog bat sortu dute. Han, lehiaketaren garapena, berriak, saridunak eta beste hainbeste gauza ikusi ahal izango dituzu.

Anima zaitez parte hartzera eta sare hauek zure profiletan zabaldu.

     

Gazteok emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiten

“Vitoria-Gasteizko Berdintasunerako Zerbitzuak” bertako gazteak sexu indarkeriaren kontra inplikatzeko lehiaketa deitu du. Edozein formatu baliatu ahalko da lanak aurkezteko (arte plastikoak, dantza, performance delakoa, ideiak, proiektuak, musika…), eta emakumeenganako egungo desberdintasun egoerari neska eta mutilek nola egiten dioten aurre erakutsi beharko dute, hain zuzen, begirunean, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, bai eta erantzukidetasunean zein indarkeria tinko aztertzean oinarritutako jokaerak eta jokabideak ere baliatuak.
Lanak aurkezteko epea (posta elektronikoz asoto@vitoria-gasteiz.org  helbidera bidalita) zabalik dago, jada, eta azaroaren 11n itxiko da. Banakakoek, taldeek, kolektiboek, ikastetxeek edo gelek aurkeztu ahalko dituzte lanak. Sartu web orrian aurtengo edizioaren xehetasunak eta oinarriak

Indarkeria sexistaren aurkako programa honek lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu, gazteen jabekuntza prozesua indartzeko.

Ezagutzen dituzuen gazte guztiak parte hartzeko animatu!

Gatze klik lehiaketak zure argazkiak ikusi nahi ditu

Gazte Klik-ek, gazteentzako argazki digital lehiaketan lanak jasotzeko epeak aurrera jarraitzen du. 14 eta 25 urte bitarteko pertsonentzako lehiaketan aukera duzu zure lanak aurkezteko urriaren 12ra arte.

 

Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzuak antolatuta, 2011an lehiaketaren hirugarren edizioa egingo da. Aurten arte gaztearen ikuspuntutik lurraldearekin eta mestizajearekin lotura dituzten gaiak islatu dira. Edizio honetarako argazki sortak “Gazteria eta berdintasuna” lelopean aurkeztu beharko dira. Gakoa da genero harremanei buruzko ikuspegia ematea errespetuan oinarrituta.

Gehiago jakiteko lehiaketaren oinarriak kontsultatu.

Zalantzak argitzeko: gazteria@vitoria-gasteiz.org

  Geihago…

Jabekuntza emakume gazteentzat ere

GASTEIZKO EMAKUMEEN JABEKUNTZARAKO IKASTAROAK ETA TAILERRAK. 2011-2012

GASTEIZKO EMAKUMEEN JABEKUNTZARAKO IKASTAROAK ETA TAILERRAK. 2011-2012

Boterea irabazi

 

Vitoria-Gasteizko Udaleko Berdintasunerako Zerbitzuak askotariko prestakuntza-eskaintza egin du, udalerriko emakumeek euren autonomia kuotak handitu ditzaten eta gizartean parte-hartze handiagoa izan dezaten.  

Urritik aurrera, Gasteizko emakumeek izena eman ahal izango dute ondoko helburua duten ikastaro eta tailerretan: kontzientzia har dezaten eta gizartean eta politikan eragin eta parte-hartze handiagoa izan dezaten sustatzea. Guztira 16 ikastaro eta tailer dira; zenbait eremutan aditu diren eta eremu akademikoan zein emakume feministen taldetan ari diren emakume batzuek zuzenduko dituzte.  Amaia Pérez Orozco, Haizea Bercenilla, Maitena Monroy, Raquel (Lucas) Platero, Yaratullah Monturiol edo Margarita López, besteak beste.

Informazioa eta izena ematea

010 telefono-zenbakiaren bidez, edozein gizarte-etxetan eta Berdintasunerako Zerbitzuaren webgunean (www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna ) eman dezakezue izena.

Epea ikasturte osoan dago irekita, 2011ko irailaren 12tik jarduera bakoitza hasi baino astebete lehenagora arte.

Link honetara jo Udalaren weborrian edukia ikusteko.

  Geihago…

AISA: euskera ikastaroak etorkinentzat. Gazteontzat ere.

Azken urteetan bezala, oinarrizko euskera ikastaroa hauek etorkinei zuzendua. Gizarte Etxeetan egingo dira.

Gogoratu! OINARRI-OINARRIZKOAK dira (hastapenak), ezer edo ia ezer ez dakiten etorkinei zuzendua. Informazioa eskatu dizuen pertsona hemengo hezkuntzarekin harremana izan duen gazte bat baldin bada, oinarri-oinarrizko ezagutza izango du dagoeneko: ikastaro hau ez da harentzat.

16 urtetik gorako pertsonei dago zuzendua. Ikastaroak Eusko Jaurlaritzaren HABE

erakundeak diseinatu eta finantzatzen ditu eta erakunde honek helduen euskalduntzearekin du zerikusia, ez haurrekin.

Ikastaroaren iraupena 60 ordukoa da eta 9 euroko prezioa du. 

Animatzen zaituztegu ezagutzen dituzuen etorkinengana informazio hau helarazten.

Informazioa hobeto ezagutzeko, dossierra ere hemen topatu ahal duzue. 

Mila esker.