VGaztea

Gasteiz Munduan blogaren lehiaketa

Parte hart zure esperientzia kontatuz eta 700 euro irabazi.

Udalaren II. Gazte Planaren (2010-2012) helburuen artean mugikortasunaren sustapena dago. Mugikortasuna ikusten dugu prestakuntza hobetzeko eta betetzeko aukeratzat, bai prestakuntza akademikoan, bai beste hizkuntza batzuen ikaskuntzan, bai lanaren ikaste praktikoan edo etengabeko birziklapenean.

Mugikortasunak daukan garrantzia azpimarratzeko, Gasteiz Munduan izeneko bloga sortu zen. Blog honetan gasteiztarrek, boluntario lanetan, ikasketetan edo lanean Gasteiztik kanpo izandako esperientziak jaso nahi dira.

Blog hau bultzatzeko, sarreren edo posten lehiaketa martxan jarri da, 35 urtetik beherako gazteentzat. Bi kategoria daude: lehena, bai ikasten, bai lan egiten bai boluntario lanetan Gasteiztik kanpoan ibili diren 25 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Orain kontatu behar digute zer garrantzia izan duten bere bizitzaren proiektuan urte horiek. Bigarrena, orain lana edo ikasketak burutzen ari diren 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. (Bi kasutan Gasteiztik 250 kilometrora eduki behar izan da esperientzia). Euskaraz edo gazteleraz egin daitezke sarrerak.

Oinarriak Udalaren web orrian ikus daitezke, Gazteriaren atalean http://www.vitoria-gasteiz.org/gazteria eta blogaren barruan http://colaboradores.vitoria-gasteiz.org/gasteizmunduan/

Sarrerak bidal daitezke urriaren 10etik datorren urteko maiatzaren 15era arte. Sariak 700 euroko bi txartela (bat kategoria bakoitzean) izango dira, Gasteizko bidai agentzia batean aldatzeko.

Gazteria Atalak gazteak animatu nahi ditu, lehiaketan parte hartzera eta beste pertsona batzuek izan dituzten esperientziak ezagutaraztera.

Informazioa gehiago: Sergio García (Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa, 945 161330).

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude