VGaztea

Zuen parte hartze esperientzia Donostian kontatu dezakezue

Gazteen parte hartzeari buruzko Jardunaldiak

1. HELBURUA

2010ko irailean Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentuak DATORKIGUNEA

proiektua jarri zuen martxan. Bertan Euskal Herriko 7 lurraldeetako 40 gaztek parte hartu zuten gaurkotasunezko gaiei buruz eztabaidatzeko. Bost hilabetez Datorkigunekideek gazteen parte-hartzea aztertu zuten (parte hartze ekonomikoa, kulturala, politikoa eta soziala) eta euskal gazteriaren diagnosi bat egin ondoren, Datorkiguneko partaideek txosten batetan haien proposamenak islatu zituzten: Gazteen  parte-hartzea: Bide berrien bila/ Participación juvenil, en busca de nuevos caminos

Eusko Ikaskuntzako Gazteria Departamentuak, txosten horretan oinarrituta eta gai honetan beste hainbat pertsonen lanak eta aportazioak jasotzeko helburuarekin, gazteok gonbidatu nahi zaitue abenduaren 1 eta 2an, goizeko 9:00tatik 14:00ak artean, UPV/EHUko Donostiako Campuseko Carlos Santamaría eraikinean egingo diren jardunaldietara.

Gazteen inplikazioa sustatu nahian, jardunaldi  hauetan, bai banaka edo taldeka, zuen lanen aurkezpenak egiteko aukera eskaintzen dizuegu. Lau eremutan banatuko den jardunaldian parte-hartze politiko, ekonomiko, kultural edo/eta sozialalean  ekarpenak egiteko aukera luzatzen dizuegu.  Gazte zareten heinean eta zure parte-hartzea ezinbestekotzat jotzen dugulako, jardunaldietara etortzera eta zure lana aurkeztera animatzen zaitugu.

2. LANEN EZAUGARRIAK

  Geihago…

Etor zaitez zure musika taldearekin eta parte hartu Gazte Music Show erakusketan.

14 eta 35 urte bitarteko gazte bat bazara (eta zure taldeko batezbestekoa 30 urtetik gora ez badago), izena eman ahal duzu Gauekoak bultzatutako musika taldeen erakusketan 2011 eta 2012. urteetan zehar garatzeko.

Izena emateko epea azaroaren 11an bukatzen da. Hemen erakusketaren oinarriak ikusi ahal dituzu jakiteko zer prestatu eta aurkeztu behar duzun erakusketan parte hartzeko.

Gazte Music Show erakusketak bi fase izango ditu: lehenengoan 8 talde aukeratuko dira Jimmy Jazz aretoan musika jotzeko datorren abenduan. Horien arteko hiru irabazleak telonero moduan arituko dira hiriko areto ezberdinetan.  Bigarren fasean 18 talde aukeratuko dira, lehenengo fasearen irabazi ez dutenak eta beste batzuk. Talde hauek Gauekoak programatzen duen ekintzetan musika joko dute, 2012. urtean zehar.

Anima zaitez eta, laguntza behar baduzu, Gauekoak taldeko pertsonekin hitz egin. Zorte on.

Europa, zure bidetik hurbil

europa bandera

Europan ikastea eta lan egitea

Europan lan egitea edo ikastea pentsatzen ari zara? Ba al dakizu zeintzuk diren herrialde bakoitzean behar dituzun agiriak eta izapidetu beharrekoak? Zure proiektua finantzatzeko lor ditzakezun laguntzen berri izan nahiko duzu, ezta?

Gasteizko Udalaren weborriko gazteria atalean zure esperientzia prestatzen lagunduko dizun gida aurkituko duzu.

Lan bila nabil

Ikasi nahi dut

Boluntario joan nahi dut

Kontsultaren bat egin nahi izanez gero edo horrekin lotutako beste motako informazioa jaso, jo ezazu Gazteen Argibideetarako Udal Bulegora, ez izan zalantzarik. Nahi baduzu, zure ideia kontatu eta aholkua emango dizugu Gazte Mugikortasunerako Bulegoan -Gazte Go. Eskatu hitz ordua honako telefonoan: 945 161330, edo honako helbidean: movilidadjoven@vitoria-gasteiz.org

Gasteiz Munduan blogaren lehiaketa

Parte hart zure esperientzia kontatuz eta 700 euro irabazi.

Udalaren II. Gazte Planaren (2010-2012) helburuen artean mugikortasunaren sustapena dago. Mugikortasuna ikusten dugu prestakuntza hobetzeko eta betetzeko aukeratzat, bai prestakuntza akademikoan, bai beste hizkuntza batzuen ikaskuntzan, bai lanaren ikaste praktikoan edo etengabeko birziklapenean.

Mugikortasunak daukan garrantzia azpimarratzeko, Gasteiz Munduan izeneko bloga sortu zen. Blog honetan gasteiztarrek, boluntario lanetan, ikasketetan edo lanean Gasteiztik kanpo izandako esperientziak jaso nahi dira.

Geihago…

Atzerrian praktikak egin ahal dituzu. Anima zaitez

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Gaiarekin (EAEko Telekomunikazio Klusterra) elkarlanean EHUn lizentziatu berriek atzerriko enpresetan praktikak egiteko ekimen berria antolatu du, Elkano programa. Mugikortasun programa honi Juan Sebastián Elkano izena jarri zaio, unibertsalitatea dela eta. Programaren espiritua da ikasketak amaitu berri dituzten gazteek atzerrian praktikak egiten aldi bat igarotzea, baina aldi horren ondoren hona itzuli eta beraien lurrean lana bilatzeko asmoz, hartutako esperientzia praktikan jar dezaten.

Informazioa gehiago:

http://www.ehu.es/elkano/

Programak hiru fase ditu:

– 1 Trebakuntza fasea

-2 Trebakuntza praktiken fasea

– 3 Praktiken fasea atzerriko enpresetan

  Geihago…

Plaza Berrian daukazun gazteentzat informazio bulegoa

Interesatzen zaizkizun gaien inguruko informazio eguneratua jaso eta ezagutzera ematen den leku dinamiko eta gaztea duzu Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa: lana, prestakuntza, etxebizitza, kirola, lehiaketak, aisialida, bidaiak eta abar.

Honela labur daitezke eskaintzen dituen zerbitzuak:

Aholkularitza, hainbat gairen gainean: enplegua, hezkuntza, etxebizitza, boluntarioak Europan, atzerrian ikasi eta lan egitea, eta abar.

Iragarki taula: lan eskaintzak eta eskariak, kultura eta aisialdi agenda, prestakuntza, gazteentzako zerbitzuei buruzko informazioa (sexu aholkularitza, psiko-aholkularitza)… Harreman-leku gisa ere funtzionatzen du, etxebizitza bilatzeko, gauzak erosi, saldu edo trukatzeko…

Geihago…

Epea irekita dago,jada. Animatu eta aurkeztu zuen lanak!

Beldur Barik lehiaketa 2011

Dakizuenez, Vitoria-Gasteizko Berdintasunerako Zerbitzuak bertako gazteak sexu indarkeriaren kontra inplikatzeko lehiaketa deitu du. Edozein formatu baliatu ahalko da lanak aurkezteko (arte plastikoak, dantza, performance delakoa, ideiak, proiektuak, musika…), eta emakumeenganako egungo desberdintasun egoerari neska eta mutilek nola egiten dioten aurre erakutsi beharko dute, hain zuzen, begirunean, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, bai eta erantzukidetasunean zein indarkeria tinko baztertzean oinarritutako jokaerak eta jokabideak ere baliatuak.

Lanak aurkezteko epea (posta elektronikoz asoto@vitoria-gasteiz.org helbidera bidalita) zabalik jarraitzen da, eta azaroaren 11n itxiko da. Banakakoek, taldeek, kolektiboek, ikastetxeek edo gelek aurkeztu ahalko dituzte lanak. Sartu web orrian aurtengo edizioanaren xehetasunak eta oinarriak

Indarkeria sexistaren aurkako programa honek lehiaketak, topaketak eta hezkuntza ekimenak bultzatzen ditu, gazteen jabekuntza prozesua indartzeko.

Ezagutzen dituzuen gazte guztiak parte hartzeko animatu!

Kaleetatik long skate baten gainean

Gauekoak programak martxan jarri zuen aurrenekoz Longskate Festival Vitoria-Gasteiz izeneko ekimena eta arrakasta itzela izan zuen. Eguraldi onak lagundu zuen, partehartzaileak Madrid, Zaragoza eta inguruko probintzietatik animatu eta hurbildu ziren eta publikoak goizean goizetik hasita ez zuen kale egin.  Hurreratu zirenak asko gozatu zuten slalom, free style edo salto ikuskizunarekin, besteak beste.  Igandean skate zaharrari omenaldi  bikaina egin zitzaion.

 

Udazkeneko Gauekoak programazioa gogotsu hasi da. Jaitsi ezazu programazioa eta zure aisialdi aukera egin ezazu.

Zatoz beste gazteekin euskera praktikatzera!

Gasteizko Mintzalaguna.

Izena emateko epea: urriaren 3tik 15era.

 

Zu gabe ezin.

Zatoz eta egin

Zer da mintzalaguna?

Euskaraz mintzatzeko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzen dituen programa da.

Zertarako?

Euskara hobetzeko, bide horretan laguntzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko…

Nola?

Talde txikietan, astean behin, ordubetez. Paseoan, kafetegian, parketan… Ohiko hizkuntzak eta mintzapraktika egin nahi dutenak nahastuta, beste mintza-taldeekin koordinatua. Geihago…