VGaztea

Gasteizko gazteen parte hartzearen analisia ikusgai Udalaren weborrian

Gasteizko gazteen parte hartzearen analisia, Udalaren II: Gazte Planak bultzatuta, aurkeztu zaie ordezkari politikoei, Gazte Planaren Jarraipen Batzordean parte hartzen duten elkarteei eta hainbat saileko teknikariei.

Analisia herritar guztien artean  ezagutarazteko eta gaian interesa dutenen artean zabaltzeko, Udalaren weborrian ikus daiteke, Gazte Planaren arloan. Hemendik dokumentura joan ahal da.

Analisia egiteko 43 elkarteek, 32 gazteek eta 9 adituek hartu dute parte. Dokumentuan gaur egungo egoera zein den, zeintzuk diren parte hartzea lagatzen duten eragozpenak  eta etorkizunerako proposamenak.

Gazteburu: gizarte etxeetako ekintzak 13 eta 15 urte bitarteko gazte bat bazara.

Aspertuta al zabiltza? Asteburuetan lagunekin zerbait berria egin nahian: jendea ezagutu, txangoak egin, orain arte aritu gabeko kirol edo jarduerak probatzea? Hori guztia duzu GAZTEBURU

Ekintzak 13 eta 15 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude eta abenduaren asteburuetan hasiko dira hainbat ekintzekin. Urtarriletik aurrera talde batzuk antolatuko dira eta beraiekin kurtsoa bukatu arteko ekintzak diseinatuko dira.

Izena emateko azaroaren 25etik aurrera Gizarte etxeetan edo Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, plaza berrian.

Gazte Factory berriro zurekin

Gazte Factory berriro dago zurekin. 14-30 urte bitarteko gazteentzako eremu bat da. Bertan, zuk sortzen duzu eta zure ikuspegia berbera duten beste gazte batzuekin harremanetan jarri eta gauza berriak probatuko dituzu.

Manga eta Anime-rekin, Hiri Dantzekin jarraituko dugu. Asteburuetan egiten dugu eta gizarte etxeetan topatuko duzu.

Zer aurkitu eta non:

.- NonStop Factory Oreka elkarteak kudeatzen du. Hiri Dantzak, virola eta cultura nahasten ditu modu ezin hobean. Estilo batzuetako zenbait koreografia landuko ditu, dantzari profesionalen batek ere parte hartuko du    l

Lakuako gizarte etxean dago.

Ordutegia:

Ostiraletan 18:00-20:00

Larunbatetan 17:30-20:00.

Igandeetan  11:00-14:00 eta 17:30-19:30 (Taldeko saioak)

.- Otaku Factory Tenkai eta Chicara elkarteek kudeatzen dute. Manga komikiekin lotuta hainbat aukera aurki ditzakezu.

Judimendiko gizarte etxean dago

Ordutegia:

Ostegun, ostiral, larunbata eta igandeetan: 18:00-21:00.

Ekintza zehatzari buruzko informazioaren berri emango dizugu.

Informazioa gehiago gazteria webgunean

Udalak prestakuntza programetarako deialdi berria egin du

udaleko ikastaroak

Gasteizko Udalak prestakuntza programetarako aurtengo hirugarren deialdia egin du. Gaur aurkeztu diren prestakuntza programak 2012ko lehen hiruhilekoan eskainiko dira; urtarriletik martxora bitartean, lanean ari direnek zein langabeek 33 prestakuntza programa izango dute eskura. Zortzi arlotan banatzen dira 33 programa horiek: eraikuntza eta instalazioak, industria eta automozioa, merkataritza eta ostalaritza, pertsonentzako eta komunitatearentzako zerbitzuak, informatika, diseinua eta komunikazioa, lan orientazioa, eta berrikuntza eta iraunkortasuna.

Prestakuntza zein kualifikazio eskasa dutenei nahiz prestakuntza handiagoa eta lan esperientzia dutenei zuzenduta daude programak, eta guztira 450 leku eskainiko dira.

Ikastaro berriak

Gasteizko Udalak bi ikastaro berri eskainiko ditu berrikuntza eta iraukortasunaren alorretan, Europako Hiriburu Berdea izanak hiriarekin lotura handia baitute.

Horietako bat, “energiaren kudeaketa eta enpresen energia auditoretzak” izango du gaitzat, eta besteak, “turismo iraunkorra”. Hain zuzen ere, Ekonomia Sustapenerako zinegotziak esan du “turismo iraunkorra” eta “goraka ari den sektoreetako bat”, baita “barnealdeen eraberritzea”.

Argibideak, eskabideak eta matrikula

Programa horietarako plazak eskatzeko leku hauetakoren batera jo daiteke: herritarrei laguntzeko bulegoak, Ekonomia Sustapenerako Saila, Gazteen Argibideetarako Bulegoa, CETIC eta Ignacio Ellacuria ikastegia. Udalaren web-orrian ere egin daiteke eskabidea: www.vitoria-gasteiz.org/enplegua.

Gazteak portadan: foroaren lan dokumentua.

Azaroaren 12an, 31 pertsona elkartu ginen hedabideek transmititzen duten gazteei buruzko irudia aztertzeko. Baita gazteek sortzen dituzten informazioa eta komunikazioaren esperientziak ezagutzeko ere eta azkenean adosteko dokumentu batetan hedabideek eta erakundeek zer irizpideak kontutan hartu behar dituzten.

Foro hau Euskadiko Gazteriaren Kontseilua eta Gasteizko Udalaren Gazteria Atalaren artean antolatzen dugu gazteria politiketan garrantzitsuak diren gaiak aztertzeko.

Landutako zirriborroa ekartzen dugu hona, nahi duenak, irakurri eta gero, bere ekarpenak egin ditzala, posta elektroniko honetara bidaltzen: gazteria@vitoria-gasteiz.org

GAZTE ART SHOW erakusketaren inaugurazioa Gauekoak-en eskutik

Arte plastikoei loturiko lehenengo lehiaketa GAZTE ART SHOW abian jarri zuen Gauekoak-ek eta aurreneko edizio honen uzta oparoa izan da.  18 artista gazte parte hartu du lehiaketan eta euren lanak  Hedegile kale Zuloa espazioan ikusi ahal izango dira.  Bertan pintura, argazki eta eskultura lanak  izango dira ikusgai.

Erakusketaren inaugurazioa ostegunean, hilak 16, izango da. Eta adi ibili erakusketa ikusteko, azaroaren 26rarte soilik izanen baita zabalik.

Hemen ikusi ahal duzu erakusketaren katalogoa.

2011ko Gazte Klik: sarituak eta erakusketaren inaugurazioa.

Badakigu nortzuk diren irabazleak 2011ko Gazte klik argazki digitalaren lehiaketan. Beste urteetan bezala, lehiaketara bidalitako argazki guztiekin, erakusketa bat egin dugu Euskal Herriko Unibertsitateak daukan pabiloian Apraiztarren kalean.

Inaugurazioa ostiral honetan, azaroaren 18an, arratsaldeko 7etan izango da eta zure lagunekin etorri ahal zara aurkeztu diren lanak ezagutzera eta ondo pasatzera. Antzerkia izango dugu Kolektibo Monstrenkoren eskutik.

Hemen ikusi ahal duzu irabazleen eta postaletan eta txartel handietan agertzeko aukeratuen zerrenda.

Baita Gauekoak weborrian daukan galeria ikusi ahal duzu.

Hurrengo edizioan zuk ere parte hartzea espero dugu.

BIZICAMPUS; BIZIZ HAZI ETA HEZI!!

Bizicampus

Bizikleta kutsatzen ez duen garraiobidea da; praktikoa da, azkarra, merkea, osasungarria, dibertigarria, oro har, JASANGARRIA da.

Proba ezazu BIZIKLETAK ESKAINTZEN DIZUN GUZTIA eta parte hartu udazken-negu honetarako antolatutako ekintzetan.

BIDEO LEHIAKETA

Imajina dezakezu klaserako bidean zoazen goiz horietako batean trafiko zaratarik ez entzutea?

Edota Vitoria-Gasteiz alde batetik bestera bizikletatik jaitsi gabe gurutzatu ahal izatea, itzulingururik egin gabe?

Edo unibertsitatean aparkatzeko arazorik ez izatea?… Noizbait gauza hauek pentsatu dituzun horietakoa bazara, hau da zure lehiaketa. Anima zaitez parte hartzera!

Aska ezazu zure irudimena eta har ezazu zure mugikorra edo bideo kamera eta zure bizikleta eta pedalei eragin iezaiezu. Zure ekarpenek harritu, barrea eragin, aldarrikatu, iradoki, aholkatu, eta, batez ere, bizikletaz mugitzera anima gaitzaten zain gaude.

Zuk erabaki bideoa komikoa, tragikoa, musikala, flash mob edo zer nahi duzun izatea, askatasun osoa daukazu!

.- AURKEZTEKO EPEA: azaroaren 16tik abenduaren 23ra arte.

Oinarriak eta izen emateko formularioa

Geihago…

Gazteak portadan: gazteak eta hedabideak

 

Datorren larunbatean, azaroak 12an, ordezkari politikoak, teknikariak eta hainbat elkarteetako gazteak elkartuko gara gazteria politiken 7, foroan. Foro hau Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren eta Gasteizko Udalaren Gazteria Atalaren artean antolatzen dugu.

Ikasteko eta esperientziak partekatzeko esparrua da. Foro honetan gazteen irudia nola tratatzen den hedabideetan aztertuko dugu eta baita ezagutuko ditugu ere gazteek egiten dituzten esperientziak informazio arlo honetan.

Etorri nahi baduzu eta foroan parte hartu nahi baduzu, Mireiarekin 945 220601 edo Modestorekin 945 161616  luz. 3211 hitz egin ahal duzu.

Hemen ikusi ahal dituzu programa eta partaideen informazioa gehiago.