VGaztea

Berriro irekitzen da izena emateko epea etorkinei zuzendutako euskera ikastaroetan

 

Berriro irekitzen da izena emateko epea, oinarrizko euskera ikastaroa hauek etorkinei zuzendua. Epea urtarrilaren 16an bukatzen da. Gizarte Etxeetan egingo dira.

Gogoratu! OINARRI-OINARRIZKOAK dira (hastapenak), ezer edo ia ezer ez dakiten etorkinei zuzendua. Informazioa eskatu dizuen pertsona hemengo hezkuntzarekin harremana izan duen gazte bat baldin bada, oinarri-oinarrizko ezagutza izango du dagoeneko: ikastaro hau ez da harentzat.

16 urtetik gorako pertsonei dago zuzendua. Ikastaroak Eusko Jaurlaritzaren HABE Geihago…

TXOKO IBILTARIA: 2.0 TOPAGUNE BAT

Txoko 2.0 hau elkargune bihurtu nahi dugu leku berriak, bertako jendea eta kultura ezagutzea gustuko duzuenontzat.

Oporretan edo aisialdian bisitatu dituzun lekuei buruzko informazioa bidaltzea nahi dugu. Informazio hori beste bisitarientzat baliagarria izango da oso.

Era berean, bisitatu nahi dituzun tokiei buruzko informazioa eskatu ahal izango duzu baita bidaideak topatu ere.

Txoko ibiltariak lehiaketa bat ere du. Lehiaketa horretan parte har dezakezu zure bidaien esperientziak bidaliz.

Oinarriak

 

  1. Edonork parte har dezake lehiaketan.
  2. Bidali egonda zauden lekuetako argazkiak eta toki horien gaineko gomendioak.
  3. Lehiaketan parte hartu nahi izanez gero, posta elektronikoa bidali zure mezuarekin (gehienez, folio erdikoa) eta datu pertsonalekin (izen-abizenak, jaiotze data, nortasun agiria, helbide elektronikoa eta telefonoa) honako helbidera: gazteria@vitoria-gasteiz.org
  4. Hilero zozketa egingo dugu eta kontuan hartuko dugu informazio berria eta erabilgarritasuna.
  5. Hil bakoitzeko irabazleen izenak hurrengo hilaren hasierako “sariak” atalean argitaratuko ditugu.
  6. Saridunen zerrenda argitaratzen denetik 30 egun pasa baino lehen jaso behar da saria. Horretarako zure nortasuna egiaztatzen duen agiriren bat ekarri.

ORAINDIK AURKEZ DEZAKEZU ZURE BIDEOA.

Aska ezazu zure irudimena eta har ezazu zure mugikorra edo bideo kamera eta zure bizikleta eta pedalei eragin iezaiezu. Zure ekarpenek harritu, barrea eragin, aldarrikatu, iradoki, aholkatu eta batez ere, bizikletaz mugitzera anima gaitzaten zain gaude. Zuk erabaki bideoa komikoa, tragikoa, musikala, flash mob edo zer nahi duzun izatea, askatasun osoa daukazu!

Hoberenak sarituko dira.

AURKEZTEKO EPEA: Abenduaren 23ra arte.

 

Parte hartzeko oinarriak

Izena emateko formularioa

Azoka solidariora hurbildu zaitez: Azoka Txikia

Gasteizko Udalak “Azoka txiki solidarioa” antolatuko du laugarren urtez jarraian. Programa honek Gasteizko haurrei elkartasuna lantzeko esperientzia praktikoa eskaini die.

Gizakien Lurra fundazioak sentiberatze kanpaina egin du 12 ikastetxetan eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Ludoteken eta Ludokluben Sarean. 1.340 umek hartu dute parte eta Marokoko ”petites bonnes”neskatilekin solidarizatu dira (etxeko langileak dira eta lan esplotazioa eta tratu txarrak jasaten dituzte). Gasteizko umeek euren jostailuak eman dituzte eta gurasoekin batera Azoka Txikiko jaian salduko dituzte. Jostailuen salmentarekin lortzen den dirua Marokoko Agadir hiriko “petites bonnes” neskatilen bizimodua hobetzeko izango da.

  Geihago…

Gasteizen ere aurkitu dezakezu leku bat laguntzeko armairurik gabe bizitzeko

Bizkaian “GAZTE! ARMAIRURIK GABE GOZATU SEXUALITATEAZ” kanpaina abian jarri da. Honetan animatzen zaio jende gazteari askatasun osoaz bere sexualitatea bizitzeko, loturarik gabe. Berdin da lesbiana edo gay bazara, edo mutila edo neska sentitzen zaren moduan ez da gehien pentsatzen den jendearen artean.

Laguntza behar baduzu zure sexualitatearekin hobeto sentitzeko, Gasteizen baduzu oso aukera bat aproposa, ASEXORIA. Zalantzarik ez, deitu!

Asexoria

Landatxo gizarte etxea (Santa Maria kalea 14)

01001 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 161 583

asexoria@vitoria-gasteiz.org

Ordutegia:

A-Ostir. 18:30-20:30

Asteleh. + Asteazk. 11:00 – 13:00