VGaztea

Artista gazte baten marrazkiak.

Artista gazteek ere bere lanak aurkezten dituzte hiriko gizarte etxeetan.

Artista gazte batek, Abdennabi kbabou-k, marokoarra bera, bere marrazkiak aurkezten dizkigu Pilarreko gizarte etxean, urtarrila bukatu arte. Hurbil zaitez eta bere lanak ezagutu.

Gazte Factory – proiektu saritua

Andaluzian ematen den “Progreso” sarian bere 7. edizioan, Gazte Factory saritua gertatu da. Saria Andaluziako Herrien Garapenerako Fundazioak eta Andaluziako Aldundien eta Udalen Federazioak ematen dute eta proiektu onena bezala saritua izan da 50.000 biztanle baino gehiago dituzten udalen artean.

Gazte Factory-ak aisialdiko proiektu partehartzailea da. Bertan gure hiriko gazteek bere zaletasunak garatzen dituzte eta irekitzen dituzte hiriko beste gazteei. Proiektuak gizarte etxeetan egiten dira.

Hemen ezagutu ahal dituzu orain martxan dauden bi Gazte Factory-ak, kaleko dantzakoa eta “manga” kulturakoa. Laster beste bat ezagutu ahal izango duzu.

Anima zaitez eta parte hartu edo gurekin harremanetan jarri beste proiektu bat garatzeko Gazte Factory barruan.

Boluntario gazteak, errealitatearen beste arloa.

Boluntario gazteak bere gizarte lana egiten dute eta oso gutxi ikusten ditugu hedabideetan. Datorren asteotan arlo horretan gure hirian ematen diren esperientzia batzuk aurkeztuko ditugu. Gaur ASPACE Arabak (Elbarritasun zerebralaren eta antzeko gaitzen elkartea) egindako bideoa ekartzen dugu. Bideoan boluntarioen lana aipatzen da.

Baita bere web orrian ezagutu ahal duzu: http://www.aspacealava.org/

Gazteentzako informazioa – Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa.

Gune honetara hurbil zaitez eta han behar duzun guztietako informazioa aurkituko duzu: enplegua, prestakuntza, bekak. boluntariotza… eta, zuk behar duzuna aurkitzen ez baduzu, dagoen lekura joateko lagunduko dizuete, etxebizitza…

Informazio munduan behar duzun guztia Plaza Berrian dagoen bulegoan, Udalaren beheko lokaletan, edo bere web orrian. Egiozu bisita bat.

Bulegoa goizero, astelehenetik ostiralera, 10etatik ordubietara irekita dago, eta arratsaldez, asteartetik ostegunera, 17etatik 19etara. Atera zukua zure aukerei.