VGaztea

Gazteen lonjak: bidali zure iritzia.

Gazteen koadrila askok duen kezka bat da gai hau. Lonjak dira elkartzeko tokiak, hitz egiteko, denbora pasatzeko edo zaletasunak partekatzeko aukera ematen dituen esparruak.

Joan zen astean “Diario de Noticias de Alava” egunkariak gaiari buruz idatzi zuen eta bi erreportaje eskaini zizkigun. Hemendik erreportajeak irakurri ahal dituzue eta eta zuen iritziak edo ekarpenak bidali ahal dzikiguzue gazteria@vitoria-gasteiz.org posta elektronikora edo post honetan komentario batetan.

  1. erreportajea. 2. erreportajea.

 

Anima zaitez eta mila esker zuen ekarpenengatik.

Palko bat ikusle gazteentzat.

Gazteria Ataletik Udal Antzoki Sarearekin elkarlanean ekimen berri baten estreinaldiarekin gatozkizu, arte eszenikoen ikusle gazteak bultzatzeko asmoarekin egindakoa: palkoa.

Palko hau 14 eta 30 urte bitarteko pertsonentzat erreserbatu dugu, Principal Antzokiko programazio zabalaz gozatzeko irrikan daudenentzat. Eta poltsikoak triste samar dauden garaiotan eskaintza paregabea luzatu dugu: palkoko 2 sarrera 5 euroren truke, besterik ez.

Zure interesekoa baldin bada, sar zaitez palkoan eta sarrerak lortzeko eginbeharreko guztiaz enteratuko zara.

Gasteiztik kanpoko zure esperientzia kontatu eta 700 euro irabazi

Mugikortasunak daukan garrantzia azpimarratzeko, Gasteiz Munduan izeneko bloga sortu zen. Blog honetan gasteiztarrek, boluntario lanetan, ikasketetan edo lanean Gasteiztik kanpo izandako esperientziak jaso nahi dira. Urritik irekita dago sarrerak aurkezteko epea Gasteiz Munduan blogaren barruan dagoen lehiaketarako. Han gazte bakoitzak bere esperientzia kontatu hal du, bai ikasketetan, bai boluntario moduna edo lanean, hori bai gure hiritik kanpo.

lehiaketa 35 urtetik beherako gazteentzat zuzenduta dago. Bi kategoria daude: lehena, bai ikasten, bai lan egiten bai boluntario lanetan Gasteiztik kanpoan ibili diren 25 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Orain kontatu behar digute zer garrantzia izan duten bere bizitzaren proiektuan urte horiek. Bigarrena, orain lana edo ikasketak burutzen ari diren 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. (Bi kasutan Gasteiztik 250 kilometrora eduki behar izan da esperientzia). Euskaraz edo gazteleraz egin daitezke sarrerak.

Oinarriak Udalaren web orrian ikus daitezke, Gazteriaren atalean http://www.vitoria-gasteiz.org/gazteria eta blogaren barruan http://colaboradores.vitoria-gasteiz.org/gasteizmunduan/

Sarrerak bidal daitezke datorren urteko maiatzaren 15era arte. Sariak 700 euroko bi txartela (bat kategoria bakoitzean) izango dira, Gasteizko bidai agentzia batean aldatzeko.

Gazteria Atalak gazteak animatu nahi ditu, lehiaketan parte hartzera eta beste pertsona batzuek izan dituzten esperientziak ezagutaraztera.

Informazioa gehiago: Sergio García (Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa, 945 161330).

Gazteen irudia hedabideetan. Nola ikusten duzu zeure burua?

Seihileko bakoitzean bezala  gazteen errealitatearen behatokiak txosten bat prestatu du. Txosten horretan hedabideek nola tratatzen duten gazteen irudia hilabete horietan aztertu du.

Azpimarratzekoa da nola lotzen da berrien ikuspuntu positiboa eta gazteen izanak aipatzea. Era berean berrien ikuspuntu negatiboaren eta gazteria, kolektibo bezala aipatzearen lotura garbi ikusten da.

Lotura honen bidez Behatokiaren txosten osoa ikusi ahal duzu. Hedabideei buruzko orrialdeak 55.tik 64.era doaz. Komentarioren bat edo iritzia eman nahi baduzu, eskertuko dizugu.

Kultur kampus berriro eskaintza kulturala ekartzen digu

Kultur Campusen programazio berriak kalitatearen aldeko apustuari eusten dio lehen manamendu gisa

No Band For Lluvia bandaren rockak hasiera emango dio Arabako Campusak musikarekin, zinearekin eta antzerkiarekin prestatu dituen hitzordu erakargarrien katalogoari

Krisiak eta austeritate ekonomikoak markatutako sasoia dugu oraingoa. 2012ko otsailean, UPV/EHUren asmoa da oraingoa kimu kulturalen sorrerak ere markatutako sasoia izan dadila. Vitoria-Gasteizek bizi behar duen urte green-arekin bat datorren fenomeno horrek UPV/EHUko Arabako campusa izango du ardatz. Hala, Kultur Campusek landatutako hazia datorren otsailaren 22an loratzen hasiko da Unibertsitate Pabiloian,  subterfuge taldearekin. Lluvia Rojo antzezle eta abeslaria buru duen talde honek esperientzia handiko musikarien laguntza du, besteak beste Kevin Kajetze estatubatuarrarena edo Lyndon Parish galestarrarena (The Sunday Drivers taldeko kide ohia).

Egun horretatik aurrera, eta hiru hilabete eskasetan –programazioa maiatzaren 17an amaituko da– guztira bost kontzertu, lau antzezlan eta hamabi zine jardunaldi txandakatuko dira eskaintza anitza duen programa osatzeko, unibertsitateko jendearentzat ez ezik alternatiba horietako edozeinez gozatzera etorri nahi duen pertsona guztientzat ere bai.

Xtraclub eta askoz gehiago 12 eta 18 urteko gazteentzat

2012.urterako Xtraclub programak berriro asmatzen du bere burua eta Udalaren beste programekiko elkarlanera aurrera egiten du. Gure helburua den publiko gaztearentzat eskaintza handiagoa eta hobea planteatu nahi dugu.

Elkarlanaren bide berri batetan hasten gara, Gizarte Etxeetako Gazteburu programarekin eta  Erabateko desafioa kirol bidean programarekin. Guztion artean Gasteizko Udalak aurkezten dituen ekintzak esparru bakar batean sortu nahi dugu, 12 eta 18 bitarteko gazteeentzat.

Hona hemen aurtengo ekintzak

Xtraclub

Gazteburu

Erabateko desafioa kirol bidean

Apustuak egiten badituzu eta gaztea bazara, ondo erabaki zure apustua.

Asajer elkarteak sentsibilizazio kanpaina egiten ari da gazteak eta apustuei buruz. Bertan komik lehiaketa jarri da martxan 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Aukeratu den gaia, hau izan da: “GAZTEAK, AUSAZKO JOKOAK ETA APUSTUAK (ONLINE/OFFLI­NE). JOKO ARDURATSUA”.

Kanpainaren liburuxkak esaten duen moduan, “Kontrola galtzea da funtzionamendu okerra salatzen duen adierazleetako bat: hasiera batean pentsatzen zena baino diru gehiago xahutzen da jokoan eta hasiera batean aurreikusitakoa baino denbora gehiago eskaintzen zaio jarduera horri”.

Hemendik kanpainaren detaile gehiago ezagutu ahal duzu.

Anima zaitez eta gazteak eta apustuei buruzko kanpainan parte har ezazu.

OREKA kaleko dantzen jaialdia berriro aurten

Gasteizko OREKA DANCE elkarteak antolatuta, martxoan izango da berriro OREKA URBAN DANCE FESTIVAL. Martxoaren 15etik, osteguna, 18ra, igandera arte izango da, bikote eta taldeen lehiaketarekin, master classekin eta saio didaktiko batekin.

Informazioa gehiago jaialdiaren web orrian: http://www.orekafestival.com/