VGaztea

“Neuk ligatu, neuk erabaki” kanpaina

“Ziur ligatzea” neska gazteentzako kanpaina da,  kalean eta gauez mutilekin sor daitezkeen  erlazioetan arriskuak gutxitzeko

Hemen aurki dezakezue neskentzako gida txiki bat “Neuk ligatu, neuk erabaki” hemen jasotzen diren esperientziak, eta egoerak osasunez eta arriskurik gabe ligatzeko.

Facebook eta Twitter-en ere aurki dezakezu informazioa

Kanpaina hau “Deustua-San Inazioko Modulu Psikosozialeko Emakume Zerbitzukoa da”

Umorezko antzerkira Unibertsitatean

Kultur Campus umorezko antzerkiaren zita berri baterako prestatzen da

 

 

Martxoaren 28an, 19.00etan, UPV/EHUko Unibertsitate Pabilioian, Gasteizen, ‘Qué par che teatro-k’ antzerkitaldea ‘Kultur Campuseko programazioan ‘Soltarlo al aire’ lana aurkeztuko du.

 

Pertsona bakarreko clown ikuskizun honek 60 minutu irauten du eta publiko guztiei dago zuzenduta. Bertan, Martina pailazoak geldialdi bat, zulo bat, amildegi bat… aurkitzen ditu bere bidean. Hala, egoera horiei aurre egiteko eta bere buruarenganako konfiantza berreskuratzeko modua bilatzen du etengabe. Ikuskizun honetarako Maite Guevara (Gasteiz) abeslari, aktoresa, clown eta barreterapiako irakaslea,Martinaren papera antzeztuko du.

Geihago…

Astebururako hiru aukera kulturalak. Zuk erabaki.

Tetrapack Erakusketa eta katalogoa Gazte Klik argazki digitalaren lehiaketan jaiotzen dira. Gazte Klik 25 urte baino gutxiago dituzten argazkilarientzat zuzenduta dago. Han lau argazkilari gazteen lanak aurkitu ahal dituzu: Jon Gorospe, Raquel Roche, Sara Berasaluce eta Sara de Diego. Gazteak dira eta artearekin zerikusia duten ikasketak egiten dituzte (diseinua, argazkilaritza eta Arte ederrak). Nahiz eta gazteak izan, badakite gogor aritu beharko dutela bere karrera profesionala aurrera ateratzeko. Prozesu hau hasi da. Azken hiru hilabeteetan lau proiektu hauek gauzatu dituzte eta horiek ikusi ahal ditugu Ignazio Aldekoa Kultur etxean.

2012ko martxoaren 23tik apirilaren 29 arte

Ignazio Aldekoa Kultur etxea

Baita Udalaren weborrian bere lanak ikusi ahal dituzu.

 

Beste aukera Paco Rocak inauguratuko duen erakusketa bisitatzea da. Erakusketa Zuloa esparruan egongo da, Correria kalean, 21. zenbakian. Komik marrazkilaria da eta seguru poztuko zara bere lana ezagutzean.

Egilearen web orria eta Zuloa esparruarena ikusi ahal dituzu.

 

Azkenik, Break dance lantegia batetara gonbidatzen zaitugu. Lantegi hau igandeetan, arratsaldeko 16:30etatik 18:00ak arte egiten da Iparralde gizarte etxean, apiriletik ekaina arte.

Ekintza hau Gazteburu programa barruan dago. Programa hau Udalaren web orrian ikusi ahal duzu. Izena eman gizarte etxeetan.

Argazkilari gazteak: Gazte klik irabazleen lanak “Tetrapack 2012”an

Hau da Tetrapack erakusketaren hirugarren edizioa. Hau Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udalaren arteko elkarlanak sortzen du. Erakusketa eta katalogoa Gazte Klik argazki digitalaren lehiaketan jaiotzen dira. Gazte Klik 25 urte baino gutxiago dituzten argazkilarientzat zuzenduta dago. Saria, lehiaketa honen irabazleentzat, bere argazkien sortak sortzen jarraitzea da eta bere lanaren emaitza Tetrapack 2012 honetan ikus dezakegu.

Jon Gorospe, Raquel Roche, Sara Berasaluce eta Sara de Diego gazteak dira eta artearekin zerikusia duten ikasketak egiten dituzte (diseinua, argazkilaritza eta Arte ederrak). Nahiz eta gazteak izan, badakite gogor aritu beharko dutela bere karrera profesionala aurrera ateratzeko. Prozesu hau hasi da. Azken hiru hilabeteetan lau proiektu hauek gauzatu dituzte eta horiek ikusi ahal ditugu Ignazio Aldekoa Kultur etxean.

2012ko martxoaren 23tik apirilaren 29 arte

Ignazio Aldekoa Kultur etxea

Inaugurazioa: martxoaren 22an, arratsaldeko 20:00etan

Hemen lau irabazleen katalogoak ikus ditzakezu.

Hurbildu zaitez eta ezagutu Gasteizko hamaika aurpegi gazteen erretratua

PORTRAIT. Gasteizko gazteriaren erretratua

Ostiral honetan, martxoak 23, Portrait dokumentala, Gasteizko gazteriaren erretratua, aurkeztuko da.

Dokumental honetan Gasteizko gazteen esperientziak, ilusioak eta itxaropenak islatzen dira.

Film labur honen errealizazioan hainbat herritako (Saharaz Beheitiko Afrika, Txina, Errusia, Kolonbia, Brasil, Espainia) 40 pertsonek baino gehiagok hartu dute parte.

Aurkezpena Montehermoso kulturenean, Ortuño aretoan, izango da; lehenengo saioa 19:00etan eta bigarrena, 19:30ean. Saioak amaitu ondoren, dokumentalaren soinu-banda egin duten musikariek kontzertu txiki bat eskainiko dute 20:00etan.

Sarrera doan, lekuak bete arte.

Kaleko dantza Gasteizen pipilean jarraitzen du Orekari esker

OREKA URBAN DANCE FESTIVAL – KULBIK

Ostegun honetan, martxoaren 15ean, Oreka Urban Dance Jaialdia hasiko da. Horretarako Kulbik konpainiak bere ikuskizuna aurkeztuko du. Kaleko dantzaren diziplina desberdinez gozatu nahi baduzu, ezin duzu galdu. Ibaiondoko antzokian egongo dira.

Informazioa gehiago: http://www.orekafestival.com/

Baita martxoaren 3an egin zuten flashmob-aren bideoa ikusi ahal duzu.

Anima zaitez eta kaleko dantza beraiekin ikasi eta praktikatu.

Gazteen errealitatearen behatokia

Gazteria politiketan, errealitatearen ezagutza eguneratua oso garrantzitsua da gero gazteriari zuzendutako politikak eta programak martxan jartzeko. Gutxienez arrakasta lortu nahi badugu eta zorroztasunez egin nahi badugu.

Gazte Planak, gure hiriko gazteen errealitateari buruzko behatokiaren txostenak egiten ditu. Txosten hauek seihilekoko agerpena dute eta gazteen bizitzan dauden arlo ezberdinen berri ematen dute. Gazteen errealitateak daukan aniztasuna eta aberastasuna islatu nahi du.

Gaur aurkeztu nahi dizkizuegu behatokiaren txostenak. Horiei buruz iritzia emateko eta hobetzeko proposamenak egiteko aukera eskaini nahi dizuegu. Hemen orain arte egin diren txostenak topatu ahal dituzu.

Mila esker gazteria atalaren partetik.

AUZO ESZENA, arte eszenikoak auzoz auzo

Programa honetan Gasteizko talde guztiek, edo banakako proposamenek, bere lekua daukate. Han mota askotako ikuskizunak sar daitezke: antzerkia, magia, dantza, bakarrizketak…

Publiko ezberdinentzako ikuskizunak daude, batzuk euskaraz eta beste batzuk gazteleraz.

Bila ezazu programa osoa esteka honetan.

Programa bi zatitan egingo da 2012. urtean. Lehena martxoaren 17tik maiatzaren 27ra egingo da.

Sarreren salmenta martxoaren 10ean hasiko da, gizarte etxe guztietan eta kirol eraikuntzetan. Sarreren prezioa 3 edo 5 eurokoa izango da, ikuskizunaren arabera.

Anima zaitez eta goza ezazu ikuskizunaz.

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, baita emakume gazteena.

Martxoaren 8a hurbiltzen zaigu, Emakumeen Nazioarteko Eguna. Berdintasunerako Zerbitzuarekin bat gatoz, Vitoria-Gasteizko Mugimendu Feministari eta Emakumeen Elkarte-mugimenduari omenaldia egin nahi diotenean, emakumeen eskubideak aldarrikatzeagatik, haien aurkako diskriminazioak salatzeagatik eta jabekuntza sustatzeagatik.

Berdintasunerako Zerbitzuaren weborrialdean agertzen diren hitzak hona ekartzen ditugu: “Mugimendu Feminista eta Emakumeen Elkarte-mugimendua sustatzeko konpromisoa hartzen dugu; azken helburua, hemen emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari laguntzea da.

Halaber, beste esparru batzuetan lan egiten duten zenbait antolakundek egin duten lana ere onartu nahi dugu, euren jardueretan genero ikuspegi nabarmena sartu dutelako.

Emakumeen parte-hartze sozio-politikoa eta elkarte-ehunaren lana ikusgarri bihurtzeko eta sustatzeko helburuarekin, kasu honetan Martxoaren 8rako proposatutako ekimenen alde egingo dugu”.

2012ko martxoaren 8an egingo diren ekintzei buruzko informazioa gehiago