VGaztea

Jabetzea emakume gazteentzat

Emakumeak jabetzeko eskola birtuala

Udalaren web orrian jabetzearen gaiari buruzko informazioa aurkitu ahal duzu bi modutan: ikastaro eta lantegiak eta eskola birtual bat.

Jabetzerako ikastaro eta lantegien helburua da emakumeenganako desberdintasunei buruzko kontzientzia pertsonala nahiz kolektiboa hartzea eta parte-hartze soziala eta politikoa bultzatzea. Izan ere, hori da berdintasun eraginkorra eta egiazkoa lortzeko modu bakarra. Ikastaro eta lantegi horiek esparru aproposak dira sozializazio berriak eta aldaketarako prozesu pertsonalak nahiz kolektiboak sortzeko, genero identitate tradizionalak zalantzan jartzetik abiatuta.

Gune honetan eskola birtual gisa zabalduko ditugu ikastaro eta lantegietan irakasleek emandako apunte batzuk (hainbat gai eta jakintza arlotakoak). Horrela, edonork kontsultatu ahalko ditu ikastaro eta lantegietan parte hartu duen gorabehera.

Informazioa gehiago eskolaren web orrian (Berdintasunerako Zerbitzua)

AUZO ESZENA-k aurrera jarraitzen du

Programa honetan Gasteizko talde guztiek, edo banakako proposamenek, bere lekua daukate. Han mota askotako ikuskizunak sar daitezke: antzerkia, magia, dantza, bakarrizketak…

Publiko ezberdinentzako ikuskizunak daude, batzuk euskaraz eta beste batzuk gazteleraz.

Bila ezazu programa osoa esteka honetan.

Programa bi zatitan egingo da 2012. urtean. Lehena martxoaren 17tik maiatzaren 27ra egingo da.

Sarreren salmenta martxoaren 10ean hasiko da, gizarte etxe guztietan eta kirol eraikuntzetan. Sarreren prezioa 3 edo 5 eurokoa izango da, ikuskizunaren arabera.

Anima zaitez eta goza ezazu ikuskizunaz

Euskadiko Gazteriaren legean parte hartu nahi duzu? Orain egin ahal duzu.

Maiatzaren 4a arte, Eusko Legebiltzarrak epea ireki du ekarpenak egiteko gazteriaren legearen zirriborroari. Lege hori gero Legebiltzarrean eztabaidatuko dute biltzarkideek. Zure iritzia eta zure ekarpenak garaiz heltzea nahi baduzu, Legebiltzarreko web orri honetara jo dezakezu eta han, adi programan legea ezagutzeko materialak eta parte hartzeko tresnak aurkituko dituzu.

Anima zaitez eta zure iritzia eta ekarpenak egin itzazu.

Gazte Factory-etan beste aukera bat: Capoeira

Hilabete honetan, capoeiraren inguruko Gazte factory berri bat martxan jarri dugu (Gazteria Atalak kudeatzen duen Gazte factory Programan). Kirola eta borroka-artea den diziplina hori ezagutu nahi baduzu hurbil zaitez Lakuako Gazte Factoryra (11:00-14:00). Antolatuko ditugun jardueren informazioa plazaratuko dugu.

Informazioa gehiago gazteriaren web orri honetan.

Kirol erronka batekin ausartu, zu eta zure lagun taldea

Erabateko Desafioa – Kirol Bidean (2012ko Udaberria – Uda) Udaleko Kirol Zerbitzuak antolatutako kanpaina bat da. 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, hainbat kirol konbinazio ezberdinetan aritzeko. Jarduerak asteburuetan garatuko dira (maiatzetik irailera) erraztasunez, malgutasunez eta berariazko betebehar teknikorik eskatu gabe. Izena emateko epea martxoaren 30ean hasi zen.

Bi sailetan banatzen dira: Junior desafioa> 12 – 17 urte Plus desafioa > 16 – 30 urte

Interesatuek nahiago duten Desafioan izena eman dezakete eta gero jardueren datak aukeratu Aldabe, Hegoalde, Judimendi, Iparralde, Lakua eta Ibaiondoko gizarte etxeetan, San Andres kiroldegian eta Mendizorrotzeko kirol esparruan.

Jarduera guztiak kirol mota bakoitzeko kirol klubek, federakuntzek edo enpresa espezializatuek koordinatzen dituzte.

Programa osoa web orri honetan ikus dezakezu

Alexek, Gasteizko zati bat erakusten digu telebistan

Noizean behin, gure hirira oso urrutitik etorri diren gazteek, harro agertzen dira hiriaz mintzatzen eta beste pertsonei erakusten. Kasu honetan Alex, Ekuadorretik etorritako gaztea eta OREKA kaleko dantza elkarteko kidea agertzen da. Oreka elkarteak gure hirian Oreka Dance Festival antolatzen du, aurten bigarren edizioa egin dute arrakasta handiz eta Lakua gizarte etxean dagoen kaleko dantzen Gazte Factory-aren arduraduna, udalarekin batera.

Aleek gure hiria aurkezten du RTVEk egin zuen erreportajean egin zioten elkarrizketan. Programa “Destino España” da. Ikusi ahal duzue web orri honetan eta Alexen elkarrizketa 31. minutuan hasten da.

Alexen errealitatean eta bera bezala urrutitik etorri ziren beste gazteen errealitateetan (baita erreportajean agertzen dira) gure hirian eta Euskal Herrian integrazio errealitatea ikustea espero dugu.

Azken egunak gazteria politiken foroan izena emateko: Gazteak, krisiari aurre egiteko aukerarik bai?

Ostegunean, apirilaren 19an, Europa Biltzar Jauregian, gazteria politiken foroaren 8. edizioa egingo da. Foro hau Eusko Gazteriaren Kontseiluaren eta Gasteizko Udalaren Gazteria Atalaren artean garatzen dugu.

Edizio honetan, krisialdi ekonomikoaren gaia landuko da eta zer eragina izaten ari den gazteengan. Baita orain martxan dauden  6 esperientzia aurkeztuko dira: Fiare, Slow Food, Desazkundea, Bioalai, Eusko Car Sharing eta Edex Fundazioak aurkeztu duen gizarte ekintzaile gazteen proiektua. Bukatzeko, egoeraren analisia egingo dugu, gazteen ahuleziak eta aukerak hausnartzen.

Egitaraua osoa ikusi ahal duzu web orri honetan.

Informazioa gehiago behar baduzu, harremanetan jarri ahal zara Gazteria Atalarekin 8945 161616, luz. 3211 edo planjoven2@vitoria-gasteiz.org ) edo Euskadiko Gazteriaren Kontseilua Araban (945 220601 edo araba@egk.org )

Anima zaitez eta etorri, bai ikastera, bai arlo honetan egiten denaren hausnarketan zure ekarpena emateko.

Apirilean eta maiatzean, azken aukerak Gasteiz Munduan blogaren lehiaketan parte hartzeko

 

Mugikortasunak daukan garrantzia azpimarratzeko, Gasteiz Munduan izeneko bloga sortu zen. Blog honetan gasteiztarrek, boluntario lanetan, ikasketetan edo lanean Gasteiztik kanpo izandako esperientziak jaso nahi dira. Urritik irekita dago sarrerak aurkezteko epea Gasteiz Munduan blogaren barruan dagoen lehiaketarako. Han gazte bakoitzak bere esperientzia kontatu hal du, bai ikasketetan, bai boluntario moduna edo lanean, hori bai gure hiritik kanpo.

lehiaketa 35 urtetik beherako gazteentzat zuzenduta dago. Bi kategoria daude: lehena, bai ikasten, bai lan egiten bai boluntario lanetan Gasteiztik kanpoan ibili diren 25 eta 35 urte bitarteko gazteentzat. Orain kontatu behar digute zer garrantzia izan duten bere bizitzaren proiektuan urte horiek. Bigarrena, orain lana edo ikasketak burutzen ari diren 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. (Bi kasutan Gasteiztik 250 kilometrora eduki behar izan da esperientzia). Euskaraz edo gazteleraz egin daitezke sarrerak.

Oinarriak Udalaren web orrian ikus daitezke, Gazteriaren atalean http://www.vitoria-gasteiz.org/gazteria eta blogaren barruan http://colaboradores.vitoria-gasteiz.org/gasteizmunduan/

Sarrerak bidal daitezke datorren urteko maiatzaren 15era arte. Sariak 700 euroko bi txartela (bat kategoria bakoitzean) izango dira, Gasteizko bidai agentzia batean aldatzeko.

Gazteria Atalak gazteak animatu nahi ditu, lehiaketan parte hartzera eta beste pertsona batzuek izan dituzten esperientziak ezagutaraztera.

Informazioa gehiago: Sergio García (Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoa, 945 161330).

Ezagutzaren balioa

Ikasteak prestatzen du edozein egoerari aurre egiteko, langabeziari ere.

Hemen aurkezten dizuegu El Pais egunkariak argitaratutako azken erreportajea Nimileuristas artikulu-sailarena, gazteen lan eta sozial egoerari buruzkoa hain zuzen.

“Antes el mileurismo era un símbolo de la precariedad, ahora es una aspiración de muchos y muchas. Muchos y muchas jóvenes sienten que caminan hacia atrás víctimas de los excesos de otros y otras”.