VGaztea

Gazte Klik 2012, argazki digitalaren lehiaketa gazteentzat. Aurten Ekologia eta Gazteria

Gazte Klik-ek, gazteentzako argazki digital lehiaketak edizio berri bat irekitzen du. 14 eta 25 urte bitarteko pertsonentzako lehiaketan aukera duzu zure lanak aurkezteko urriaren 12ra arte.

Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak antolatuta, 2012n lehiaketaren laugarren edizioa egingo da. Aurten arte gaztearen ikuspuntutik lurraldearekin, mestizajearekin eta berdintanuarekin lotura dituzten gaiak islatu dira. Edizio honetarako argazki sortak “Ekologia eta Gazteria.Naturaren gaineko hainbat begirada hirian zehar”.

Gehiago jakiteko lehiaketaren oinarriak kontsultatu edo lehiaketaren web orria ikusi.

Zalantzak argitzeko: gazteria@vitoria-gasteiz.org

Gaia gehiago zehaztu ahal da:

Natura, ikuskizuna / Begiratzen digun natura.

Natura desnaturalizatua / Hiriaren naturalizatutasuna.

Agerian dagoen Natura / isilekoa ; ordenatua / desordenatua ; sostengatua / iraunkorra; otzandua / basatia.

Lorategi inbaditzailea / inbadituta; publikoa / pribatua / babestuegia / abandonatua; Makroa / Mikroa.

Hiriko baratzeak. Nekazaritza terrazak.

Animalia-erreinua / Landareen erreinua / Beste erreinu batzuk .

Irabazleek eta hautatuek -30 pertsona baino gehiago 2009ko eta 2010eko edizioetan-, bere lana ikusgai izango dute erakustaldi batean, aldi berean galeria birtual batean, milaka postaletan eta udalak hirian zehar kudeatzen dituen publizitate euskarrietan neurri handiko karteletan.

Erakustaldiko argazki sorten artean lau parte hartzailek aipamen berezi bat jasoko dute. Horrek ekarriko die 300,00 euroko argazki bono trukagarria eta parte hartzea taldeko erakustaldi batean argazkilari profesional baten tutoretzapean eta katalogoaren edizioarekin. Erakustaldi horren gaia librea izango da parte hartzaileen sormena bultzatzeko.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude