VGaztea

2012 Jarduera Nautikoak.Kirolean untzira zaitez!

Ezagut itzazu jarduera nautikoak.

Jarduera guztiak Vitoria Klub Nautikoan izango dira (Uribarri Ganboan).

Izena ematea: 2012ko ekainaren 1etik aurrera egin ahalko da, gizarte etxeetan eta udalaren kirol instalazioetan, edo udalaren web orrian (www.vitoria-gasteiz.org) zein herritarrei laguntzeko 010 telefonoaren bitartez.

Jarduera nautikoak 2012

Piraguismoa,Bela arina, TDV-Windsurf-a, Bela infantil (Optimist), Wakeboard, Uretako eskia, Ur kiroletako kampusa

Informazioa gehiago Udalaren web orrian

Saregune, Internet sarietan saritua

Joan zen maiatzaren 17an. Informazioaren gizarte a eta telekomunikazioen nazioarteko egunean zela eta, 2012.ko Internet Sarien banaketa izan zen. Maila ezberdinak saritu ziren eta irabazi asmorik gabeko ekimen mailan, Saregune hautatua zegoen eta azkenean proiektu irabazlea suertatu zen.

Hain berri ona ikusita, Gazte Planak aintzatetsi nahi du Saregune barruan gazteek egiten dute lana. Bere mezuan esaten dutenez: “Saregunearen zortzi ureteetako bidean, bihurtu da arearen harri koskor txikien batuketa, eta harri koskor horiek denon artean ekarri dituzue eta ekartzen jarraitzen duzue”.

Hemen informazioa gehiago aurkitu ahal duzue, ekintza, bideoak, argazkiak eta hedabideetan agertutako erreferentziak.

Espero dugu urte askotan zuek jarraitzea.

ZEURE BIZIKLETA ZUK ZEUK KONPONDU AHAL DUZU BIKE STATION-EN

Bike Station martxan dago. Bertan zuk zeuk konpondu ahal duzu bizikleta, eta bizikletaren mekanikari buruzko zein bide hezkuntzari buruzko lantegietan parte hartu.

Zure bizikleta onik zaintzeko behar dituzun lanabes guztiak izango dituzu eskura eta aholkuak emango dizkizute, zuk zeuk konpon dezazula.

Irekita egongo da ostegunetan eta ostiraletan 17:30-20:30,eta larunbatetan 11:00-13:00 eta 17:30-20:30

Informazioa gehiago, gazteriaren web orrian.

Gazte Klik 2012, argazki digitalaren lehiaketa gazteentzat. Aurten Ekologia eta Gazteria

Gazte Klik-ek, gazteentzako argazki digital lehiaketak edizio berri bat irekitzen du. 14 eta 25 urte bitarteko pertsonentzako lehiaketan aukera duzu zure lanak aurkezteko urriaren 12ra arte.

Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak antolatuta, 2012n lehiaketaren laugarren edizioa egingo da. Aurten arte gaztearen ikuspuntutik lurraldearekin, mestizajearekin eta berdintanuarekin lotura dituzten gaiak islatu dira. Edizio honetarako argazki sortak “Ekologia eta Gazteria.Naturaren gaineko hainbat begirada hirian zehar”.

Gehiago jakiteko lehiaketaren oinarriak kontsultatu edo lehiaketaren web orria ikusi.

Zalantzak argitzeko: gazteria@vitoria-gasteiz.org Geihago…

12 eta 16 urte bitarteko gazte bat bazara eta oraindik denbora libre baduzu udan… Gazteburu kanpamenduak.

12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako Gazteburu programako udalekuak. Izena ematea: maiatzaren 17tik 27ra

Gasteizko Udalak 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako bi udaleku antolatu ditu Gizarte Etxeen Zerbitzuko Gazteburu programaren baitan:

  • Cunit-en (Tarragona), kanpinean, 2012ko ekainaren 26tik uztailaren 5era bitartean. 50 plaza.
  • Peñíscolan (Castelló), kanpinean, 2012ko uztailaren 2tik 11ra bitartean. 50 plaza.

Aurretiazko izen ematea Udalaren web-orrian, 010 telefonoan edo aurrez aurre (gizarte etxeetan, herritarrei laguntzeko bulegoetan eta Gazteen Argibidetarako Udal Bulegoan OMIJen) egin daiteke, maiatzaren 17tik 27ra bitartean.

Plazak zozketa bidez esleituko dira maiatzaren 28an. Kontsulta itzazu arauak.

Pertsonako prezioa 380 eurokoa da.

Masterclass berri bat kaleko dantzaren Gazte factoryn

Oraingo honetan Ainara Prieto da master class hau zuzenduko duena. Kasu honetan bi estilo gazteak landuko dira: House eta Wacking. Ibaiondo gizarte etxean izango da, maiatzaren 19an, larunbatean, arratsaldeko 17:00etatik 6:30etara eta 19:00etatik 20;30etara. Kaleko dantzaren gazte factory elkargaratuta dago Oreka elkartearen eta Gazteria Atalaren artean.

Izena ematea 15 euroko kuota dauka.

Izana eman ahal duzu gaztefactory.nonstop@gmail.com posta elektronikoan.

Baita beste gazte factoryen informazioa ikusi ahal duzu bere web orrian

Gizarte etxeetan bizikletari buruzko ekintzak gazteentzat

Hurrengo hamar egunetan gizarte etxeak bizikletarekin zerikusirik daukaten ekintzaz beteko dira. Mota ezberdinetako lantegiak, hitzaldiak, irteerak, ipuin kontakizunak, erakusketak… bizikleta eta bere munduan zentratuko dira, bere mekanikan eta eskaintzen dituen mila aukeratan.

Gazteentzat ekitaldi bereziak daude: BMX, gymkhana, lantegi bereziak…

Azken eguna jai bat antolatuko da: maiatzaren 26an.

Izena emateko, www.vitoria-gasteiz.org web orrialdean. Epea irekita dago.

Hemendik ekitaldi guztiak dauden agendara jo ahal duzu.

Baita bizikletaren asteko liburuxka ikusi ahal duzu.

Ongi pasa kirola egiten eta gozatu.

Gazteak parte hartzen Udalean. Hiretu Hiria programa.

HIRETU HIRIA-HAZ TUYA LA CIUDAD

Maiatzaren 8an Gasteizko Udaletxean osoko bilkura berezia egon zen. Bertan, Javier Maroto alkateak eta udalbatzaren hainbat zinegotzik aurtengo Hiretu Hiria programan landu diren proposamenak entzun zituzten.

Hiretu Hiria programa Gazteria Atalak antolatzen du, eta bere helburua 14-18 urte bitarteko gazteen partehartzea bultzatzea da. “Hiretu Hiria” bosgarren edizio honetan aisialdiko eta hainbat ikastetxetako 17 taldek parte hartu dute. Talde horiek landutako egoerak zinegotziei azaldu zizkieten; besteak beste, hauek izan dira: gazteentzako zerbitzu egokiak eta merkeak izatea, segurtasun-gabeziari aurre egitea (lapurretak, errespetu ezaren portaerak, erasoak…); neguan gazteentzako aterpeak prestatzea; eta beste egoera batzuk, esaterako, eskaut mugimenduen topikoak haustea, benetako errealitatea plazaratzeko eta baliabiderik gabeko gazteei ikasten jarraitzeko diru-laguntzak ematea.

Gazteek euren gaiak eta proposamenak alderdi politikoen ordezkariei azaldu ondoren, politikariek hitza hartu eta euren iritzia eman zuten: gazteek landutako gaiek beraiek ere kezkatzen dituztela adierazi zuten; hori dela eta, udaleko agendan sartuta daude.

Argazki gehiago flikerren

Artista bat bazara, hona hemen sari batzuk zeure burua ezagutarazteko

Estatuko Buletinak apirilaren 12an argitaratzen duenez, INJUVE erakundeak iragartzen dituen Gazteen Sormenarentzako sariak. Sari hauek modalitate hauetan iragarri dira aurten:

Ikuste arteak

Komikiak eta ilustrazioa

Diseinua

Musikako interpretazioa

Gaur egungo musikaren osaketa

Marqués de Bradomin antzerki testuak

Olerkia eta narratiba

Eszenarako proposamenak

Parte hartzeko bakarrik edo taldean egin daiteke (talde bakoitzean gehienez sei partaide) aurreko arloetan, Espainan jaiotako gazteak edo Espaonian bizi direnak. Gazte horiek 2012ko abenduaren 31an, 30 urte baino gutxiago izan behar dute.

Artxibo honetan oinarriak eta deialdia ikusi ahal dituzue.