VGaztea

UZTAILAN ERE, ZURE ZALANTZEKIN LAGUNTZEN DIZUGU:PSIKOASESORIA ETA ASEXORIA

Iaz bezala aurten ere gazteentzat dagoen Psicoasesoriak bere ateak irekitzen ditu uztailaren goizetan.

Horrela zerbitzu hau erabil ahal izango duzu betiko ordutegian eta astearte goizetan, (11:00-13:30)

Psikoasesoria:

Landatxoko gizarte etxean, Santa Maria kalea 4.

– Astelehenetik asteazkenera: 18:00 – 20:30.

– Astearteetan: 11:00 – 13:30.

Telefonoa: 945 161 904

Posta elektronikoa: psicoasesoria@vitoria-gasteiz.org

Gainera sexualitateari buruzko zalantzaren bat baduzu Asexoria ere erabiltzeko aukera izango duzu uztailan ere.

Asexoria:

Landatxoko gizarte etxean, Santa Maria kalea 4.

– Asteazkenetan: 11:00 – 13:00

-Astelehenetik ostiralera: 18:30 – 20:30

Telefonoa: 945 161 583

Posta elektronikoa: asexoria@vitoria-gasteiz.org

GAZTE FACTORY- BUKAERAKO TOPAKETA

Datorren ostiralean ikasturte honetako Gazte Factory guztien azken jaia Ibaiondo gizarte etxeko antzerkian, ekainaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan ospatuko da.

Gazte Factory-ak dinamizatu dituzten gazte-taldeek erakutsiko digute bere lana. Aurten hauexek izan dira Gazte Factory-ko esperientziak: kaleko dantza, capoeira eta manga-anime. Manga-anime Judimendiko gizarte etxean eta Kaleko dantza eta Capoeira Lakuako gizarte etxean garatu dira.

Gasteizko gazte guztiak animatzen ditugu hara hurbiltzera, egin dena ezagutzera, parte hartu duten beste gazteekin gozatzera eta bestelako aisialdi hau ezagutzera.

Vitoria-Gasteizko Udala – Gazteria – Gazte Factory

Gaztea zara: Mugi zaitez mundutik

Mundutik  mugitzeko aukerak ez dira bakarrik oporretako gauza edo gazte bakoitzak duen ekonomiaren ondorioa. Badaude laguntzak, bekak, trukatzeko programak… eta ba daude milaka aukera zuretzat.

Hurbil zaitez Gazteen Argibideetarako Bulegora, Plaza Berrian eta informazioa bilatu.

Baita Gasteiz Munduan blogean izan diren sarrerak irakurri ahal dituzu edo parte hartu zure esperientzia kontatzen.

Anima zaitez eta ez gelditu itsatsita.

Gazteak hedabideetan, ez dira beti hain gaiztoak

Gazteei buruzko berriek askotan ikuspuntu negatiboak ditu: erruduntzat jotzen dutenak, kontsumoekin lotzen dituztenak, edo gizarte kontrako joerekin…

Edozein titularrak eduki positiboak apur ditzake eta bere parte hartzea edo beren ekarpenak, beste edozein hiritar bezala eta errealitatearen edozein arlotan, desagertzen dira.

Animatzen dizugu titularrak guri bidaltzeko. Zure ustez, estereotipoen kontra borrokatzen dutenak eta berriro errepikatzen dituztenak.

Anima zaitez eta helarazi zure iritzia eta esperientzia arlo honetan.

Nahi baduzu, Gazte Planaren lan talde batek honi buruz sortu zuen dokumentua aurkitu ahal duzu web orri honetan. Mila esker

Gasteiz Munduan blogaren sariak

Blogaren lehiaketaren sariak eman dira Montehermoso jauregian, Encina Serrano, Udalaren Gobernuko Kontseilariarekin eta egon diren laguntzaileekin, Eroski Bidaiak eta Diario de Noticias de Álava.

Blogean agertzen diren esperientziek gure hiritik kanpoko esperientziek zer garrantzia duten, bai lana egiteagatik, ikasteagatik edo boluntariotza lanak egiteagatik. Gasteizko beste gazteei animatzen diete horrelako esperientzi bat izateko, bere bizitzaren proiektuak aberasteko.

Gasteiz Munduan bloga ikusi ahal duzu.

1. maila (Esperientzia bukatu duten pertsonak)

Viajes Eroski Bidaiak agentziaren txartela:

Itsaso Velez del Burgo Guinea

Diario de Noticias de Álava egunkarirako online harpidetzako accesita:

Amaia Agirrezabal Agirre

2. maila (Gaur egun aktibitate hauek egiten ari diren pertsonak)

Viajes Eroski Bidaiak agentziaren txartela:

Sergio Rejado Albaina

Diario de Noticias de Álava egunkarirako online harpidetzako accesita:

Ander Martínez de Lecea Muñoz

Mila esker parte hartu duten guztiei.

Oreka Dance elkarteak beste master class izugarria ekartzen du Gasteizera.

Larunbata honetan, ekainak 16an, Ibaiondo gizarte etxean, arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara, Wendy Garcíak master class berri bat emango du, kaleko dantzen Gazte Factoyk daukan programazioaren barruan.

 

Anima zaitez esperientzia hori ezagutzera edo pasa zaitez asteburuetan kaleko dantzen gazte factorytik Oreka elkartearekin kaleko dantzak gozatzera.

 

Oreka elkartearen web orria ikusi eta Gazte Factoryarena.

Euskera eta iraunkortasuna. Jardunaldia

HIZKUNTZA EKOLOGIA ETA IRAUNKORTASUNA

Vitoria-Gasteiz 2012ko Hiriburu Berdea da. Hiria ahalegintzen ari da ekologiarekin eta iraunkortasunarekin konpromisoa zabaltzen eta sendotzen. Horrek aukera ezin hobea ematen digu hizkuntza ekologiaren (Haugen, 1972an) eta hizkuntza iraunkortasunaren (Rioko goi-bilera, 1992) kontzeptuak ezagutarazteko, horietan sakontzeko eta hirirako proposamenak egiteko, gure hizkuntza errealitatea abiapuntu.

JARDUNALDIA

EGUNA: 2012ko ekainaren 14a

TOKIA: Goiuri jauregia

Sarrera doan aretoa bete arte

Aldi bereko itzulpen zerbitzua euskaratik gaztelaniara

Jardunaldia doakoa da. Web orri honetan eman izena.

  Geihago…

Gazte-ekin, EGK-k parte hartzeko proposamen bat

Hona hemen Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak martxan jarri nahi duen ekimen berria. Parte hartzea beti izango da gazteria politika onak sortzeko bide bakarra. Ezagutzen baduzu informazioa hau interesatzen zaion norbait, bidali iezaiozu. Mila Ezker.  

GAZTEEK-IN 2012ko Maiatza ta Abendua bitartean garatuko den EGK-CJEren (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua-Consejo de la Juventud de Euskadi) ekimen bat da. Honen xedea, gazteriaren ikuspuntu integraletik, politika publikoen garapen, ezarpen eta ebaluazioan gazteriaren parte hartzea artikulatu eta zihurtatzea da.

Ekimen honen helburu nagusia Gazteriaren Politika Sistema integral batera eramango gaituen (hemendik aurrera erabiliko ditugun siglak) pozesu parte hartzaile bat garatzea. Geihago…