VGaztea

Berdintasuna eta jabekuntza. Emakume gazteentzako jarduerak.

Honekin batera iragartzen dizkizuet 2012ko irailetik abendura arte Montehermoso Kultur gunean egingo diren emakumeen berdintasunerako eta jabekuntzarako jarduerak.

Izena emateko, epea zabalik egongo da irailaren 3tik aurrera.

Informazioa eta izena ematea:

– 010

www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna

– gizarte etxeak

Besarkada bat.

Uda aprobetxatu Gazte Klik lehiaketaren argazkiak egiteko

 

Gazte Klik-ek, gazteentzako argazki digital lehiaketan lanak jasotzeko epea irekita jarraitzen du. 14 eta 25 urte bitarteko pertsonentzako lehiaketan aukera duzu zure lanak aurkezteko uztailaren 1etik urriaren 12ra arte.

Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak antolatuta, 2012an lehiaketaren laugarren edizioa egingo da. Edizio honetarako argazki sortak “Ekologia eta gazteria. Naturaren gaineko hainbat begirada hirian zehar” lelopean aurkeztu beharko dira.

Irabazleek eta hautatuek -50 pertsona baino gehiago 2009ko eta 2011ko edizioetan-, bere lana ikusgai izango dute Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Unibertsitate Pabilioian erakustaldi batean, aldi berean galeria birtual batean, milaka postaletan eta udalak hirian zehar kudeatzen dituen publizitate euskarrietan neurri handiko karteletan.

Unibertsitateko Pabilioian argazki sorten artean lau parte hartzailek aipamen berezi bat jasoko dute. Horrek ekarriko die 300,00 euroko argazki bono trukagarria eta parte hartzea taldeko erakustaldi .Erakustaldi horren gaia librea izango da parte hartzaileen sormena bultzatzeko.

Gehiago jakiteko lehiaketaren  oinarriak kontsultatu.

Zalantzak argitzeko: gazteria@vitoria-gasteiz.org

Gasteizko gazteen lonjei buruzko ikerketaren aurkezpena

Gazteen lonjei buruz egin den ikerketa aurkeztu zen. Ikerketa hau Udalaren Gazte Planak sustatu du eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin egin da.

Gure hirian dagoen gazteen lonjen errealitatea ezagutzen digun ikerketa irakurri ahal duzu. Ailaket elkartearen laguntzarekin (denbora asko darama arlo honetan lan egiten), ikerketa gauzatu du Euskal Herriko Unibertsitateak, hain zuzen”. Soziologi Sailak eta daukan Identitate Kolektiboen Ikertegia CEIC.

Ikerketa aurkezteko egon ziren Benjamin Tejerina, Diego Carbajo eta María Martinez, soziologoak. Ikerketa borobiltzeko gaiari buruzko bideo bat egin dute eta laster gai honetan sakondu nahi duenaren eskuetan egongo da.

Txostena irakurtzera animatzen zaitugu (web orri honetan aurkitu ahal duzue) eta zuen ekarpenak edo iritziak gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera bidaltzera. Mila esker.

GAUEKOAK & GAZTE KLIK programek aurkezten dute: Oinarrizko argazkilaritza.

Nork bere kamera egiteko lantegia eta argazkilaritza estenopeikoaren ikastaroa.

Argazkilaritza estenopeikoak oinarrizko argazkilaritzaraino eramaten gaitu. Lantegi honetan gure eskuekin eta kartoizko kaxa batekin lortuko dugu argazki makina bat egitea eta izugarrizko irudiak hartzea. Magia itzela.

Uztailak 13, 20 eta 27

Ordutegia:18:00 20:00

Iparralde gizarte etxean eta Saregunean

Hizkuntza: gaztelaniaz.

5,00 €

Izena emateko: Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, gizarte etxeetan eta udaleko webgunean

Etxebizitza legearen proiektua: gazteentzat oso garrantsitzua:

Zer iritzia duzu etxebizitza legearen proiektuari buruz?  Hau Euskadiko gazteriaren Kontseiluak egindako hausnarketa.

“Guretzat, gazteontzat, etxebizitza duin batera heltzea eta hortik gure bizitzaren proiektua eraikitzea ez ezinezkoa da gaur egun. Horregatik  Kontseiluan gaudenoi asko kezkatzen zaigu zer esaten duen Eusko Jaurlaritzak egindako Etxebizitza legearen proiektuak. Elkarteekin, gizarte mugimenduekin, sindikatuekin eta beste eragileekin elkartu gara EtxebizHitza plataforman eta ondorio batzuk atera ditugu.

Gehiago irakurri ahal duzu Euskadiko gazteriaren Kontseiluaren web orrian.

Gazte Planaren behatokiaren azken txostena – 2012ko ekaina

Gazteria politiketan, errealitatearen ezagutza eguneratua oso garrantzitsua da gero gazteriari zuzendutako politikak eta programak martxan jartzeko. Gutxienez arrakasta lortu nahi badugu eta zorroztasunez egin nahi badugu.

Gazte Planak, gure hiriko gazteen errealitateari buruzko behatokiaren txostenak egiten ditu. Txosten hauek seihilekoko agerpena dute eta gazteen bizitzan dauden arlo ezberdinen berri ematen dute. Gazteen errealitateak daukan aniztasuna eta aberastasuna islatu nahi du.

Gaur aurkeztu nahi dizkizuegu egin dugun azken behatokiaren txostena, 2012ko ekainean, errealitatea ezagutzeko arlo ezberdinetan: enplegua, etxebizitza edo gazteak hedabideetan. Horiei buruz iritzia emateko eta hobetzeko proposamenak egiteko aukera ere eskaini nahi dizuegu. Hemen orain arte egin diren txostenak topatu ahal dituzu.

Mila esker gazteria atalaren partetik.

 

VIBIKE – GAUEKOAK GAZTE TRIATLOIA ATRIBITZEN ZARA?

Triatloi hau triatloia egitea gustatzen zaien pertsona guztiei zuzenduta dago, hasiberriak ala beteranoak izan. Ez du axola federatuta zauden ala ez, triatloi bat egin duzun edo apuntatzen zaren lehena den.

200 leku daude, 14 eta 30 urte arteko gazteentzat.

Zure ezintasuna kontuan hartu ez dugulako parte hartu ezin baduzu, jarri harremanetan Gauekoak zerbitzuarekin, parte hartzen duzula bermatzeko. Telefonoa: 945 20 40 08

DISTANTZIAK:

• 200 metro igeri

• 10 kilometro bizikletan

• 3,5 kilometro korrika

IRTEERA:

Irteera igerileku olinpikoan izango da adinaren araberako taldeetan. Geihago…

Gazte Klik 2012k lanak jasotzeko epea ireki du.

Gazte Klik-ek, gazteentzako argazki digital lehiaketan lanak jasotzeko epea ireki du. 14 eta 25 urte bitarteko pertsonentzako lehiaketan aukera duzu zure lanak aurkezteko uztailaren 1etik urriaren 12ra arte.

Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak antolatuta, 2012an lehiaketaren laugarren edizioa egingo da. Edizio honetarako argazki sortak “Ekologia eta gazteria. Naturaren gaineko hainbat begirada hirian zehar” lelopean aurkeztu beharko dira.

Irabazleek eta hautatuek -50 pertsona baino gehiago 2009ko eta 2011ko edizioetan-, bere lana ikusgai izango dute Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Unibertsitate Pabilioian erakustaldi batean, aldi berean galeria birtual batean, milaka postaletan eta udalak hirian zehar kudeatzen dituen publizitate euskarrietan neurri handiko karteletan.

Unibertsitateko Pabilioian argazki sorten artean lau parte hartzailek aipamen berezi bat jasoko dute. Horrek ekarriko die 300,00 euroko argazki bono trukagarria eta parte hartzea taldeko erakustaldi .Erakustaldi horren gaia librea izango da parte hartzaileen sormena bultzatzeko.

Gehiago jakiteko lehiaketaren  oinarriak kontsultatu.

Zalantzak argitzeko: gazteria@vitoria-gasteiz.org