VGaztea

Gazte Klik, aurten hiriko ekologia argazkietan atera ezazu

 

Gazte Klik-ek, gazteentzako argazki digital lehiaketan lanak jasotzeko epea irekita jarraitzen du. 14 eta 25 urte bitarteko pertsonentzako lehiaketan aukera duzu zure lanak aurkezteko uztailaren 1etik urriaren 12ra arte.

Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak antolatuta, 2012an lehiaketaren laugarren edizioa egingo da. Edizio honetarako argazki sortak “Ekologia eta gazteria. Naturaren gaineko hainbat begirada hirian zehar” lelopean aurkeztu beharko dira.

Irabazleek eta hautatuek -50 pertsona baino gehiago 2009ko eta 2011ko edizioetan-, bere lana ikusgai izango dute Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Unibertsitate Pabilioian erakustaldi batean, aldi berean galeria birtual batean, milaka postaletan eta udalak hirian zehar kudeatzen dituen publizitate euskarrietan neurri handiko karteletan.

Unibertsitateko Pabilioian argazki sorten artean lau parte hartzailek aipamen berezi bat jasoko dute. Horrek ekarriko die 300,00 euroko argazki bono trukagarria eta parte hartzea taldeko erakustaldi .Erakustaldi horren gaia librea izango da parte hartzaileen sormena bultzatzeko.

Gehiago jakiteko lehiaketaren  oinarriak kontsultatu.

Zalantzak argitzeko: gazteria@vitoria-gasteiz.org

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude