VGaztea

OSKARBI elkartearen aurkezpena

Oskarbi elkarteak aurtengo azken hiruhilekoan hainbat ekintza antolatu ditu. Lehenengoa elkartearen aurkezpena eta egin duten bideo baten aurkezpena izango dira.

Montehermoso Kulturunean izango da, datorren urriaren 2an, asteartean, arratsaldeko zazpietan, Ortuño gelan. Sarrera libre izango da eta bertaratzea baieztatu daiteke asociacionoskarbi@gmail.com helbidean.

Oskarbi elkartearekin Gasteizko gazte batzuk desabantailarekin osasunarengatik, esparru bat sortzea erabaki dute. Esparru horretan antzeko egoeran dauden beste gazteak elkartu daitezke, ekarpenak egin ditzatela bere bizitzaren kalitatea eta parte hartzeko aukerak hobetzeko, edo bere bizitzaren proiektuak aurrera eramateko. Edo beste gazteek lagundu ahal izateko eta proiektu honetan laguntzeko.

Bere web gunea ikusi ahal duzu: http://proyecto-oskarbi.com/

Gazteen osasun psikologikoari buruzko hitzaldiak (dohainik)

Psikoasesoria

Psikoasesoriak eskaintzen ditu:

14 urte baino helduagoak diren gazteentzaat (DBHko 2. zikloa eta batxilergoko ikasleentzat) eta beren gurasoentzat, zuzendutako hitzaldiak.

Psikoasesoria gazteentzat: izena eman jarduera honetan

Osasun psikologikoa eta gazteak: izena eman jarduera honetan

OHARRA: EZ bete “eska daitezkeen egun orduak”, interesatzen zaizkizun datak jarri “Oharrak” atalean.

Gainera 14-30 urte bitartekoa bazara Psikoasesoria daukazu zure sexualitateri buruzko edozein zalantza argitzeko. Zerbitzua konfidentziala, anonimoa eta doakoa da.

Kontsulta dezakezu telefonoz, mailez edo Asexoria bertara hurbilduz.

Informazio gehiago: Psikoasesoria

Beldur-Barik 2012 lehiaketaren beste edizio bat

beldur-barik 2012

Vitoria-Gasteizko Berdintasunerako Zerbitzuak udalerriko Beldur Barik 2012 Lehiaketaren bigarren edizioa abian jarri du (oinarriak)

Ikus-entzunezko lehiaketa honek ondoko helburua du: gure hiriko neska eta mutil gazteen artean indarkeria sexistaren alorrean errespetu, askatasun, berdintasun, prebentzio eta gaitzespen jokaera onak sustatzea.

Lehiaketa honetan Gasteizen bizi diren 12 eta 26 urte bitarteko neska-mutilek parte har dezakete. Udaleko lehiaketarako aurkeztu diren lanek, erkidegoko sarietan ere parte hartuko dute.

Lanak aurkezteko epeari dagokionez, jarrera@beldurbarik.org helbide elektronikora bidal ditzakezue urriaren 31ra arte.  Lanak banaka zein taldeak (taldeak, ikastetxeak, gelak…) aurkez daitezke.  Beldur Barik 2012ko edizioa eta lehiaketaren oinarriak zehatz-mehatz ezagutzeko, hemen.

Berdinsarea udalerrien sareak abian jarri du Beldur Barik ekimena, neska-mutil gazteen artean berdintasuna, errespetua, autonomia eta askatasuna sustatzeko.

Giza zinema kalean

Giza zinema kalean

Ostegun honetarako planik? Bai! Giza zinema kalean!

Udako azken gauak aprobetxatuz, 9etatik aurrera Virgen Blanca jatetxearen terrazan, giza zinema saio bat antolatu dugu. Lau film labur doan ikusteko aukera izango duzu. Saio amaitzean, Virgen Blanca jatetxeak ogitartekoa eta freskagarria eskainiko ditu 5,50 eurotan.

Argibide gehiago: Giza Zinema Kalean
Ez ahaztu berokia!

Antolatzailea: Gasteizko Udala eta Kultura kalean!
Laguntzailea: Virgen Blanca jatetxea

Enplegurako Lanbide Heziketaren Udal ikastaroak

Enplegurako Lanbide Heziketa

Gasteizko Udalak -Ekonomia Sustapenerako Sailaren bitartez- Enplegurako Lanbide Heziketa eskaintzen du. Biztanleria aktiboari, oro har, zuzentzen zaion prestakuntza eskaintza da, baina une hauetan langabetuei bereziki.

Helburua, prestakuntzaren bitartez lan-merkatuan pertsonak lehiakorrago bihurtzea da.

Berebiziko arreta egingo zaie zenbait alorrei: zaharberritze iraungarria, nekazaritza ekologikoa, metala eta automozioa, energia-iturri berriztagarriak, Komunikazio eta Informazioaren Teknologiak eta osasun zerbitzuak…

Horrez gain, bere horretan jarraituko du e-learning eskaintza. E-learning delakoa aurrez aurre egotea eskatzen ez duen prestakuntzarako tresna da, ezagutza-alor ugari hartzen ditu baitan, eta, aurrez aurre ez denez gero, ondo egokitu dezake edonork bere lanaren eta bizitza pertsonalaren araberako baldintzetara.

Prestakuntza eskaintzak Lanbideren eta Europako Gizarte Funtsaren diru-laguntza dauka.

Gazteen sexualitateari buruzko hitzaldiak (dohainik)

Asexoriak eskaintzen ditu:

14 urte baino helduagoak diren gazteentzat (DBHko 2. zikloa eta batxilergoko ikasleentzat) eta beren gurasoentzat zuzendutako hitzaldiak (dohainik)
(Lekua: ikastetxeetan):

Asexoria, gazteentzako sexualitatea eta sentsibilizazioa: izena eman jarduera honetan

Sexu hezkuntza nerabezaroan: izena eman jarduera honetan

OHARRA: EZ bete “Ezka daitezkeen egun orduak”, interezatzen zaizkizun datak jarri “Oharrak” atalean

Gainera 14-30 urte bitartekoa bazara Asexoria daukazu zure sexualitateri buruzko edozein zalantza argitzeko. Zerbitzua konfidentziala, anonimoa eta doakoa da.

Kontsulta dezakezu telefonoz, mailez edo Asexoria bertara hurbilduz.

Informazio gehiago: Asexoria

Gazte Klik, argazkiak egiteko eta bidaltzeko garaia

 

 

Gazte Klik-ek, gazteentzako argazki digital lehiaketan lanak jasotzeko epea irekita jarraitzen du. 14 eta 25 urte bitarteko pertsonentzako lehiaketan aukera duzu zure lanak aurkezteko uztailaren 1etik urriaren 12ra arte.

Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak antolatuta, 2012an lehiaketaren laugarren edizioa egingo da. Edizio honetarako argazki sortak “Ekologia eta gazteria. Naturaren gaineko hainbat begirada hirian zehar” lelopean aurkeztu beharko dira.

Irabazleek eta hautatuek -50 pertsona baino gehiago 2009ko eta 2011ko edizioetan-, bere lana ikusgai izango dute Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko Unibertsitate Pabilioian erakustaldi batean, aldi berean galeria birtual batean, milaka postaletan eta udalak hirian zehar kudeatzen dituen publizitate euskarrietan neurri handiko karteletan.

Unibertsitateko Pabilioian argazki sorten artean lau parte hartzailek aipamen berezi bat jasoko dute. Horrek ekarriko die 300,00 euroko argazki bono trukagarria eta parte hartzea taldeko erakustaldi .Erakustaldi horren gaia librea izango da parte hartzaileen sormena bultzatzeko.

Gehiago jakiteko lehiaketaren  oinarriak kontsultatu.

Zalantzak argitzeko: gazteria@vitoria-gasteiz.org