VGaztea

Beldur Barik kanpainan egingo den flasmoberarko saioa, gaur urriak 29an,

Azaroak 10ean, Euskal Herriko hiri hiriburuetan, plan on bat dantzatzen.

Beldur Barik Flashmob-a egingo dugu!!!! Anima zaitez gurekin dantzatzera. ‘My telephone, my my my telephone’ erritmoarekin!

Zer egin behar duzu:

– Zure kabuz, beheko bideoa ikusiz, koreografia ikasi

– Zure probintziako entsaiora etorri

– Azaroak 10 da Flashmob-a!!!!

Helburuak: Beldur Barik hamaika jarrerekin kalea okupatzea, indarkeria matxistaren kontra mobilizatzea eta elkarrekin gozatzea!

Informazioa gehiago web orri honetan

Vitoria-Gasteizko 3. Enplegu Azoka martxan

Ez ahazteko, datak gorde izazu.

Hirugarren urtez segidan, EHUren Arabako campusa eta Gasteizko Udala, Ekonomia Sustapenerako Sailaren bitartez, Gasteizko Enpleguaren Azoka antolatzen ari dira; azaroaren 29an eta 30ean izango da, unibertsitate campuseko Lucio Lascaray ikerkuntza gunearen egoitzan.

Azoka hau izangai egokienak bilatu eta eskaintzeko aukera ezinhobea da enpresen eskakizunak betetzeko.

Etxebizitzaren Udal Bulegoa

Gaztea bazara eta emantzipazioaz ari bazara, edo etxebizitza bilatzen baduzu, edo zalantzak edota galderak badituzu… Udalak eskaintzen dizun baliabidea hau da: Etxebizitzaren Udal Bulegoa

Frai Francisco Vitoria 21 C, behea – Gure Txokoa. 01007 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 16 19 85. Faxa: 945 16 19 99

vivienda@vitoria-gasteiz.org

Ordutegia:

Urritik maiatzera bitartean, biak barne:

Astelehenetik ostegunera: 09:30etik 13:30era, eta 16:00etatik 18:00etara Ortiralean: 9:30etik 13:30era

Ekainetik irailera, biak barne (abuztuan izan ezik):

Astelehenetik ostiralera: 09:00etatik 14:00etara

Zereginak

Udal sustapeneko etxebizitzak esleitzeko zozketa eta bestelako prozesuak kudeatzea, bai eta berriz ostatu emateko prozesuak ere. Geihago…

“YUZZ” talentu gazteen lehiaketa

Yuzz

“Yuzz” gazte bat zara?

Banesto Fundazioaren ekimena gazte sortzaileak bilatzekoa da. Aurkeztutako ideiek, osagai teknologikoa eta berritzailea eduki behar izango dute

18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dagoen lehiaketa da teknologiari oinarritutako ideiak aurkezteko eta gero Arabako Tekonologi-parkean dohainik 7 hilabetetan garatzeko. Horretan beste aditu eta ekintzaileen laguntza izango dute irabazleek.

Lehiaketaren saria: 30.000 € irabazleentzat 20.000 € bigarrenarentzat eta 10.000 € hirugarrenarentzat. Eta gainera Silicon Valley-ra joateko aukera izango dute (Yuzz zentroko bakoitzeko bat).

Epea: urriaren 31

Informazio gehiago: www.yuzz.org

 

Musika Taldeko partaidea zara eta zuzenean jo nahi al duzu? Hona hemen aukera bat.

Euskaltel musik on: Euskadiko musikariak, bai banaka, bai taldeka bultzatzeko plataforma bat sortu da. Irabazlearentzat 3000 euro.

Nola parte hartu ahal duzu Euskaltel musik on plataforman?.

Interesaturik dauden musikariak “fans” egin beharko dira Gozatu Euskaltel facebookeko profilean eta han aurkituko dute Euskaltel musik on plataforma. Gero profila bat sortu ahal izango dute bere proiekturako eta bere abestiak, bideoak… igotzeko, bere partaideak facebookeko profiletara lotzeko…

Informazioa gehiago:

www.facebook.com/gozatueuskaltel

info@euskaltelmusikon.com Geihago…

Beldur barik lehiaketara lanak aurkezteko azken egunak

beldur-barik 2012

 

Vitoria-Gasteizko Berdintasunerako Zerbitzuak udalerriko Beldur Barik 2012 Lehiaketaren bigarren edizioa abian jarri du (oinarriak)

Ikus-entzunezko lehiaketa honek ondoko helburua du: gure hiriko neska eta mutil gazteen artean indarkeria sexistaren alorrean errespetu, askatasun, berdintasun, prebentzio eta gaitzespen jokaera onak sustatzea.

Lehiaketa honetan Gasteizen bizi diren 12 eta 26 urte bitarteko neska-mutilek parte har dezakete. Udaleko lehiaketarako aurkeztu diren lanek, erkidegoko sarietan ere parte hartuko dute.

Lanak aurkezteko epeari dagokionez, jarrera@beldurbarik.org helbide elektronikora bidal ditzakezue urriaren 31ra arte.  Lanak banaka zein taldeak (taldeak, ikastetxeak, gelak…) aurkez daitezke.  Beldur Barik 2012ko edizioa eta lehiaketaren oinarriak zehatz-mehatz ezagutzeko, hemen.

Berdinsarea udalerrien sareak abian jarri du Beldur Barik ekimena, neska-mutil gazteen artean berdintasuna, errespetua, autonomia eta askatasuna sustatzeko.

Gazte Factory-ak berriro martxan. Anima zaitez!

Kurtso honetan, momentuz, Hiri dantza eta Capoeira-rekin egongo gara. Asteburuetan egiten dugu eta gizarte etxeetan topatuko duzu.

Zer aurkitu eta non:

.- NonStop Factory-Hiri Dantza. Oreka elkarteak kudeatzen du. Hiri Dantzak, kirola eta kultura nahasten ditu modu ezin hobean. Estilo batzuetako zenbait koreografia landuko ditu, dantzari profesionalen batek ere parte hartuko du    l

Lakuako gizarte etxean dago.

Ordutegia:

Ostiraletan 18:00-20:00

Larunbatetan 17:30-20:00.

.- Capoeira. Capoeira mundura hurbil ahal izango duzu, dantza, musikatik…..

Lakuako gizarte etxean dago

Ordutegia:

Larunbatetan: 11:00-14:00.

Zer egin behar dut parte-hartzeko

Esandako ordutegietan hurbildu behar duzu; ez duzu zergatirik diziplina desberdinak ezagutzea ez profesional bat izatea. Interesa eta gogoa behar du soilik.