VGaztea

Bodologuak ABENDUAREN 3a, NAZIOARTEKO EUSKARAREN EGUNA. Principal antzokian

Bodologuak ABENDUAREN 3a, NAZIOARTEKO EUSKARAREN EGUNA

Tokia: Principal antzokia

Ordua: 20:30

Prezioa: 2EUR

Salmenta:

Asteartetik larunbatera (jaiegunetan izan ezik) 18:30-20:30 eta ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago. Telefonoz: 945 161045, kreditu-txartelaren bidez, ohiko ordutegian.

SINOPSIA

Nork esan zuen euskalduna izatea erreza zela? Eta oporretara joatea mundiala dela? Zein kristori bururatu zitzaion elkarte gastronomikoak sortzea? Eta Fox Terrierari txubaskeroa janztea?

Galdera hauei eta beste zenbaiti erantzuteko elkartu dira Mikel Pagadizabal, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburu. Serio hartu nahi dituzte gaiak baina, ezin, barrea, algara eta umorea jarioa daukate eta.

Dena prest dago. Kasualitatea ordea! Justu emanaldia baino lehen ezkontza bat izan dute eta funtzioa “bodologo” bihurtuko da. Elegante, zorrotz, petral eta xelebre, baina beti umorez gainezka. Hauxe da “bodologuen” helburua: guk esan eta zuek barre egin.

Erantzunkidetasunari buruzko erakusketa, abenduan, Lakua gizarte etxean.

Gazte Planak 2010. urtean egin zuen kanpaina berriro garatu nahi du Gazteria Atalak. Kanpaina honek hiriko gazteen artean etxeko lanak ondo banatzeko eta etxeko pertsonak denon artean zaintzeko balioak landu nahi ditu. Eguneroko bizitzan dauden lanen erantzunkidetasunari buruzko sentsibilizazio kanpaina hau goi mailako Arte eta Diseinu Eskolako artista gazteek egin zuten, bereziki azpimarratzeko gizartearen irudian dauden estereotipoak eta emakumeek etxeko lanei eta pertsonen zainketei denbora gehiago ematen dietela.

Kanpainaren lelo nagusia hauxe da: “Lanak etxean, hobe denon artean” eta bai Gazte Planak bai Berdintasunerako Planak lantzen dituen balioak transmititu nahi ditu.

Kanpaina osatzeko asmoz, Lakuako gizarte etxean abenduaren 1etik 20ra  erakusketa bat jarri da. Erakusketa horretan ikasleen lanak agertzen dira, eta ez bakarrik postaletan eta autobusetan jarritakoak, kanpainarako diseinatu ziren material guztiak baizik. Erakusketa hau ikastetxeek, elkarteek edo beste erakunde batzuek eskatu ahal dute bere lokaletan edo lan eremuetan erabiltzeko.

Informazioa gehiagorako, jarri harremanetan Gazteria Atalarekin, 945 161368 telefonoan edo gazteria@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoan.

SALAM, beste kultura batzuetara irekitako lehioa

EGITARAUA

SALAM, beste kultura batzuetara irekitako leihoa erakusketa

Pilarreko gizarte etxeko erakusketa aretoan, azaroaren 26tik abenduaren 15era.

Ordutegia: 10:00-13:30 eta 16:30-21:00, egunero zabalik.

Inaugurazio hitzaldia: Islama Euskadin. Erronkak eta Aukerak

Pilarreko gizarte etxean, azaroaren 27an, 19:30etan.

Hizlaria: Hithem Abdulhaleem, Musulmanak Euskadin. Erlijio-profila, jarrerak eta sinesmenak, ikerlanaren egilea.

Bisita Annour meskitara

Pintore kalea 33, behea. Abenduaren 4an, 10:00etatik 12:00etara.

Gidaria: Faycal Hired, Gasteizko Annour Elkartearen ordezkaria.

SALAM, beste kultura batzuetara irekitako leihoa erakusketara bisita gidatua,

Pilarreko gizarte etxean, abenduaren 12an, 19:30etan.

Gidaria: Idris Erdiwah, Casa Libia elkarteko (Bilbo) presidentea eta erakusketaren komisarioa.

Antolatzailea: NORABIDE.

Udalaren Etorkinentzako Harrera Zentroa.

945161764 / norabide.adm1@vitoria-gasteiz.org

Hezkuntza materialaren aurkezpena: Nola landu parte hartzea ikasgeletan? Gida praktikoa, Europa jauregia, azaroaren 29an, ostegunean, goizeko 9:30an

Udalaren Gazte Planak garatu du tresna bat: Nola landu parte hartzea ikasgeletan? Gida praktikoa. La egiteko tresna honek lagundu ahal du ikasgeletan egiten den parte hartzearen hezkuntzarako lanean eta gazteen hiritartasunaren eraikuntzaren prozesuan.

Gidaren aurkezpena egiteko, Gazteria Atalak antolatu du Gasteizko Bigarren Hizkuntzako Ikastetxeetako zuzendaritza taldeen arduradunekin, politikariekin eta teknikariekin topaketa bat. Topaketa horretan Madrilgo UNED Unibertsitatearen Soziologia Fakultatearen irakaslea den Jorge Benedicto Millanek gaia aztertuko du eta hitzaldi bat emango du, parte hartzearen hezkuntzari buruz eta gazteen eskubide osoko hiritartasunaren eraikuntzaren prozesuan daukan garrantziari buruz.

Aurkezpena eta hitzaldia Europa Biltzar Jauregian izango da, azaroaren 29an, goizeko 9:30ean.

Gida hau, epe laburrean pdf formatuan egongo da Udalaren web orrian . Geihago…

Buruko gaixotasuna duten pertsonei laguntzeko boluntariotza

BOLUNTARIO IZATEKO INTERESA DUTENENTZAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROA

“Buruko gaixotasuna duten pertsonei laguntzeko lanari aurre egiteko tresnak”

METODOLOGIA

Aktiboa eta parte-hartzailea, psikodramaren baliabidea erabiliz, proposatutako edukiak lantzeko. Adinez nagusia bazara eta denbora baduzu… Pertsona desberdinak, merezi duten pertsonak ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu…

DATAK

2012-ko, azaroak 30, ostirala, eta abenduak 1, larunbata.

ORDUTEGIA

Ostiralean: 16:00-20:00. Larunbatean: 09:30-14:30 eta 15:30-18:30.

LEKUA

EDIREN cooperativa de salud-osasun cooperativa Errekatxiki kalea 4 eta 6, baxua / Vitoria-Gasteiz. Geihago…

‘EUROPA HELMUGA’ Mugikortasun gida; Eraman ezazu sakelakoan!

Azken urteotan Gazteen Euskal Behatokia atzerrirako mugikortasun-aukeren eta –baliabideen inguruan garatzen ari den lanaren emaitza da gida hau (pdf, 5 Mb). Europan barrena mugitzeko jakin behar den guztia, konponbideak eta informazio praktikoa eskaintzen ditu, smartphone-etan eta tablet-etan erabiltzeko moduko formatuan.

Interneten barreiatuta dauden mugikortasun-aukera guztiak sailkatu eta ordenatu egiten dituen informazio-bilduma da. Gida zabal eta argi honek denbora aurrezten du, eta ibilbide pertsonalizatua osatzea ahalbidetzen du.

Gida dagoeneko deskarga daiteke, Gazteen Euskal Behatokiaren webgunean edo QR kodearen bitartez, pdf (5 Mb) nahiz epub (2 Mb) formatuetan, bai euskaraz, bai gaztelaniaz. Geihago…

29 osteguna eta 30 ostirala, 3. enplegu azoka

 

Hirugarren urtez segidan, EHUren Arabako campusa eta Gasteizko Udala, Ekonomia Sustapenerako Sailaren bitartez, Gasteizko Enpleguaren Azoka antolatzen ari dira; azaroaren 29an eta 30ean izango da, unibertsitate campuseko Lucio Lascaray ikerkuntza gunearen egoitzan

Nork har dezake parte?

Azokan eskainiko diren enplegu ezberdinak betetzeko hautapen elkarrizketetan parte hartu nahi duten pertsonek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

1.Gasteizen, eskualdean edo enpresa parte-hartzaileen eragin eremuan bizitzea edo Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak edo graduatuak izatea.

2.eskatzen diren baldintzak betetzea (prestakuntza, ezagutza osagarriak, laneko esperientzia eta enpresa parte-hartzaileek nahitaezkotzat hartzen dituzten baldintza guztiak).

Dena den, baldintza horiek guztiak bete gabe ere horietara hurbiltzen diren pertsonen hautagaitzak bilduko dira. Hautapen prozesua amaitu ondoren, curriculum vitae enpresei helaraziko dizkiegu etorkizuneko kontratazio beharretan erabiltzeko.

EMAROCK Euskal udalek indarkeria sexistaren kontra sustatutako programaren ekitaldi nagusia Gasteizen.

Beldur Barik Topaketa azaroaren 24an izango da, Artium museoan

Gazteen arteko harremanetan genero indarkeriari aurrea hartu eta horren kontra borrokatzea da programaren helburua, udalek, ikastetxeek eta gazteentzako guneek aktiboki parte hartuz.

Gasteizen egingo da aurten indarkeria sexistaren aurkako Beldur Barik programaren ekitaldi nagusia, ohi bezala, Euskal Udalerrien Elkarteak (EUDEL) koordinatzen duen programaren barruan. Beldur Barik Topaketa azaroaren 24an izango da, 16:30etik aurrera, Artium museoan. Geihago…

Haur eta gazteen eskubideei buruzko hitzarmenaren urtemuga ospatzeko jaia

Mugi zaitez zure eskubideen alde!

Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren urteurrena dela eta, Gizartegintza Saileko Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak jai bat egin ohi du Gasteizko haur eta nerabeekin hitzarmen horren urteurrena ospatzeko.

Aurtengo edizioa

Azaroaren 24an , larunbata. Ez da beharrezkoa aurretiko izena ematea.

Kontsulta ezazu programa osoa. Geihago…