VGaztea

Kontzertua Jimmy Jaz aretoan: GAZTE HITZ 2012 – Ze Esatek! + Skakeitan + On

ABENDUAK 05 ASTEAZKENA / MIÉRCOLES 05 DE DICIEMBRE

ATEAK/PUERTAS: 19.00 H    

03/05 EURO

Tickets: Gora Taberna • HOR DAGO! • Kulturalive.com       

 

ZE ESATEK! taldea beti da albistea. Rock&roll eraginkor eta biziaren eskenarako sortuak direla dirudite zuzenean ikusitakoan. Aktiboak bezain aktibistak, beti mugitzen, beti “konspiratzen” dagoen banda dugu. Euren ekitaldiak, benetako festa herrikoi askeak dira, abesti piztuak, erritmo indar itzela eta , hauen bitartez, marrazten duten sistema dekadentearen satira, nonahi zabalduz. Zuzenekoa da, zalantzarik gabe, Ze Esatek! taldearen armarik kontundenteen eta sinesgarriena.

GU GARA, disko berria, lehen mailako erreferentzia bat bezala aurkezten da aurtengo Durangoko Azokaren bezperetan. CD/DVD euskarrian eta formato berezian bildurik, talde gipuzkoarrak, 2012.eko abuztuaren 13an Donostiako portuan, Piraten festarako prestatu eta eskeini zuen ikuskizunaren grabaketa dugu honakoa. Txinpartaz eta berotasunaz beteriko unea izan zen ospakizun harek biltzea eta argitaratzea merezi zuelarik, taldearen garai guztietako kantak hala nola zenbait berri ezezik, etorkizunez beteriko begirada bat ere aurkituko ditugu. Taldearen zuzeneko ekitaldien isla.

SKAKEITAN: Partaideak gazteak badira ere, musika kultura aberatsa dute, estilo askotara zabalik daude eta gauzak oso argi dituzte. Ez dute beraien burua ohiko ska-rock taldeko kide gisa ikusten, eta nahiz eta ska estiloak txoratuta dituela onartu –ezinbesteko osagaia da beraientzat-, berau reggae, rap, punk, rock, latino, dub eta bestelakoekin ezkontzen jakin dute.

ON musika taldeko musikariek, Jauko Barik, Keike, Brankan eta Xarma taldeetan aritu eta gero aurten proiektu berria aurkeztuko digute.

Itsaso Gutierrez (ahotsa eta gitarran), Denis Alberdi (baterian), eta Ibai Suarez (baxuan) hirukoteak osatzen du taldea. Donostia, Berriz eta Bermeokoak dira, eta Beizama dute geltoki. Rock melodikotik abiatuta hainbat errotan blaituriko musika jorratzen dute.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude