VGaztea

Lonja laket proiektuari saria eman diote eta ospatuko dugu Ai laket elkartearekin.

Zorionak Ai laket elkarteari jaso duen sariagatik. Lonja laket proiektua alde batetan Udalaren Gazte Planaren laguntzarekin gauzatu da.

Hona hemen Ai laket egin duen gonbidapena:

Ai Laket!! Elkarteak Pompidou saria jaso berri du. Sari honek Europako prebentziorako proiekturik onena bezala izendatu du Lonja Laket!! proiektua, 83 hautagaien artean. Hau dela eta, antolatuko dugun ospakizunera gonbidatu nahi zaitugu.

Ospakizuna Gasteizko Foru Enparantzan izango da. Bertan, Abenduaren 11an, asteartean, ekintza desberdinak izango dira arratsalde osoan zehar. Proiektu hau babestu duten instituzioekin ekitaldi bat egingo dugu arratsaldeko 19:30an, amaitzerakoan otordua egongo delarik..

Anima zaitezte eta etorri Ai laket elkarteak egiten duena ezagutzera.

Informazioa gehiago: http://www.ailaket.com/

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude