VGaztea

500 GAZTE ELKARTUKO DIRA BAKEAREN ALDE VITORIA-GASTEIZEN ETA ESKAUT MUGIMENDUAREN MENDEURRENAREN OSPAKIZUNA

Hurrengo asteburuan, Vitoria-Gasteizek bi ospakizun handiak bereganatzen ditu: “Espainiako Eskaut Mugimenduaren Mendeurrena” ospatzeko ekitaldia eta Bakeari buruzko ospakizuna: “Belengo Bakearen Argia” . Mendeurrenaren ospakizuna abenduaren 15ean (larunbata) izango da, 12:00etan, Goiuri jauregiko Martin de Salinas aretoan.

Gure hiria ezagutuz gain, bereziki eraztun berdea, Santa maria Katedrala eta hirigune historikoa, lehen aldiz Gasteizen egiten den ekitaldi bat ekarriko digute:

Abenduaren 16an, igandean, 17:30ean Euskalerriko Eskautak heziketa mugimenduak Mugimendu Eskaut Katolikoarekin batera dei egingo dute urteroko Bakeari buruzko ospakizun batera, “Belengo Bakearen Argia” parte hartzera, hain zuzen ere.

Ekitaldia María Sortzez Garbiaren Katedralean (katedral berria) izango da eta bertan Espainiako puntu guztietatik etorritako 500 nerabe eta 200 hezitzaile bilduko dira Vienatik ekarritako argia banatzeko eta partekatzeko.

“Ikusi nahi zaitut” lelopean, argia izango da elkartasunaren eta konpromisoaren ikurra; izan ere, bere bitartez elkarbizitza lortu ahal dugu bake politiko, soziala eta ekonomikoa.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude