VGaztea

“Gazteak eta emantzipazioa” gazteria politiken jardunaldia

Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak antolatzen du gazteria politiken jardunaldi bat, “Gazteak eta emantzipazioa” tituluarekin. Bertan bi saio izango dira: goizean gaiari buruzko hausnarketa eta gazteen esperientziarekiko kontrastea  eta arratsaldean, bere negozioa martxan jartzeko interesatuta dauden gazte ekintzaileei zuzendutako lantegi bat.

Goizeko saioan IKI Identitate Kolektiboaren Ikertegiko soziologoak hartuko dute parte eta Ediren enpresako psikologoak. Arratsaldeko saioan AJEBASK, Arabako Enpresari gazteen Elkarteko kideak parte hartuko dute. Arratsaldeko saioa bereziki ekintzailetza emantzipazioa lortzeko bide bezala ikusten duten gazteei zuzenduta dago.

Jardunaldiaren egitaraua

2012ko abenduaren 20

Simone de Beauvoir elkarteen etxeko bilera gelan

San Ignazio Loiolako kalean, 8.

Goizean: 9:30 – 14:00

Arratsalden: 17:00 – 21:00

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude