VGaztea

Gasteizko gazteentzako webgunea: eta Gabonetan, zer?

Web orri honetan bilatu ahal duzu gabonetarako planak prestatzeko.

Lanak edo ikasketek denbora librea uzten dizkienean, gero eta gazte gehiagok zerbait berezia programatzen dute edo ikasketak eta lana batera egin nahi izaten dituzte. Horientzat Gazte Planak udal web orrian atal berezia prestatu du, Udalaren beste sailekin batera.

Azken bi urteetan egin den “Gazteak Gasteizen, eta uda honetan, zer?” web orriaren arrakasta ikusita (azken udan 12.000 baino bisita gehiago izan zituen), antzeko egitaraua duen beste web orri bat bultzatu nahi du Gazte Planak hurrengo Gabonetarako eta 2012tik 2013ra bitarterako. Han aisialdi edo kultur ekintzak aurki daitezke eta baita lanekoak edo prestakuntzakoak ere.

Web orri berri honetan, Gazteak Gasteizen, eta Gabonetan, zer?, besteak beste, atal hauek agertuko dira: lana, prestakuntza, kultur ekintzak, gizarte etxeetako ekintzak, aisialdia eta kultura (musika, antzerkia…). Eta 2013ko uda etortzen den bitartean dauden aukerak ere planteatuko ditu atal berezi batek: Gazteak Gasteizen, eta orain, zer?.

Atal hori irekita dago bere edukiak betetzeko gazteek bidalitako proposamenekin edo gazteen munduan lan egiten duten elkarte edo entitateek proposatzen dituztenekin eta gazteentzat interesgarriak izan daitezkeenekin. Horretarako gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera idatz daiteke.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude