VGaztea

II. Gazte Planaren azken txanpa

Udalaren II. Gazte Planak (2010-2012) ekintza batzuk proposatu zituen eta horiek bere bukaera heldu dira. Hirietako batzuk aurrera jarraitzen dute, lortu duten ibilbidearengatik, besteak beste: Gazte Klik argazki digitalaren lehiaketa, gazteen errealitatearen behatokia…

Gazte Plana aurrera egin duen bitartean hainbat ikerketa eta dokumentuak egin ditugu eta gure web orrian argitaratu ditugu. Gaiak parte hartzea, gazteen lonjak… izan dira. Guzti horiek Gazte Planaren web gunean ikus ditzakezu.

Hemendik aurrera gazteen beharrei eta nahiei erantzuten dieten ekintzak diseinatzea dagozkigu. Aurrera egingo den blog honen bidez informazioa luzatuko dizuegu.

Gazteen lonjei buruzko ikerketa eta bideoa

Gazte Planak bultzatuta eta Euskal herriko Unibertsitateko Identitate Kolektiboen Ikertegiak eginda ikerketa bat egin da Gasteizen eta aurki daitezke gaiari buruzko hausnarketa jarraitzeko eta sakontzeko:

Ikerketa:

http://www.identidadcolectiva.es/pdf/

Gazteriaren Gazte Plananren web orrian.

Bideoa:

http://www.identidadcolectiva.es/images/video.zip  

Euskonews ikerketari buruzko artikulu bat agertu da.

Gasteizko gazteentzako webgunea: eta Gabonetan, zer?

Web orri honetan bilatu ahal duzu gabonetarako planak prestatzeko.

Lanak edo ikasketek denbora librea uzten dizkienean, gero eta gazte gehiagok zerbait berezia programatzen dute edo ikasketak eta lana batera egin nahi izaten dituzte. Horientzat Gazte Planak udal web orrian atal berezia prestatu du, Udalaren beste sailekin batera. Geihago…

“Gazteak eta emantzipazioa” gazteria politiken jardunaldia

Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak antolatzen du gazteria politiken jardunaldi bat, “Gazteak eta emantzipazioa” tituluarekin. Bertan bi saio izango dira: goizean gaiari buruzko hausnarketa eta gazteen esperientziarekiko kontrastea  eta arratsaldean, bere negozioa martxan jartzeko interesatuta dauden gazte ekintzaileei zuzendutako lantegi bat.

Goizeko saioan IKI Identitate Kolektiboaren Ikertegiko soziologoak hartuko dute parte eta Ediren enpresako psikologoak. Arratsaldeko saioan AJEBASK, Arabako Enpresari gazteen Elkarteko kideak parte hartuko dute. Arratsaldeko saioa bereziki ekintzailetza emantzipazioa lortzeko bide bezala ikusten duten gazteei zuzenduta dago.

Jardunaldiaren egitaraua

2012ko abenduaren 20

Simone de Beauvoir elkarteen etxeko bilera gelan

San Ignazio Loiolako kalean, 8.

Goizean: 9:30 – 14:00

Arratsalden: 17:00 – 21:00

500 GAZTE ELKARTUKO DIRA BAKEAREN ALDE VITORIA-GASTEIZEN ETA ESKAUT MUGIMENDUAREN MENDEURRENAREN OSPAKIZUNA

Hurrengo asteburuan, Vitoria-Gasteizek bi ospakizun handiak bereganatzen ditu: “Espainiako Eskaut Mugimenduaren Mendeurrena” ospatzeko ekitaldia eta Bakeari buruzko ospakizuna: “Belengo Bakearen Argia” . Mendeurrenaren ospakizuna abenduaren 15ean (larunbata) izango da, 12:00etan, Goiuri jauregiko Martin de Salinas aretoan.

Gure hiria ezagutuz gain, bereziki eraztun berdea, Santa maria Katedrala eta hirigune historikoa, lehen aldiz Gasteizen egiten den ekitaldi bat ekarriko digute:

Abenduaren 16an, igandean, 17:30ean Euskalerriko Eskautak heziketa mugimenduak Mugimendu Eskaut Katolikoarekin batera dei egingo dute urteroko Bakeari buruzko ospakizun batera, “Belengo Bakearen Argia” parte hartzera, hain zuzen ere.

Ekitaldia María Sortzez Garbiaren Katedralean (katedral berria) izango da eta bertan Espainiako puntu guztietatik etorritako 500 nerabe eta 200 hezitzaile bilduko dira Vienatik ekarritako argia banatzeko eta partekatzeko.

“Ikusi nahi zaitut” lelopean, argia izango da elkartasunaren eta konpromisoaren ikurra; izan ere, bere bitartez elkarbizitza lortu ahal dugu bake politiko, soziala eta ekonomikoa.

HIRETU HIRIA-HAZ TUYA LA CIUDAD 2012 – Parte Hartzeko hezkuntza programa.

 

Hiretu Hiria programa berriro hasi da martxan. Gazteria Ataleko programa bat da eta bere helburua 14-18 urte bitarteko gazteen partehartzea bultzatzea da.

Une honetan bost ikasteetxetako. Epa El Carmen, San Prudencio, Nazaret, Egibide-Jesus Obrero eta Federico Baraibar, 13 taldek parte hartzen dute. Talde horiek landutako egoerak besteak beste hauek izaten dira: Bizikleta-lapurretak, Kanpainak kontsumo alkoholak, Lan-merkaturako sarbiderako zailtasunak, Seinaleak bide publikoan falta da…

http://hiretuhiriagasteiz.wordpress.com/

Josune Rodríguez izan da Bizicampus argazki lehiaketaren irabazlea

Nondik egonogo dira. Beti berandu

Nondik egongo dira. Beti berandu (Josune Rodriguez)

Vitoria/Gasteizko udalaren Gazteria atalak, Ingurumen-Gaietarako Ikastegiak, eta UPV/EHUk bultzatu duten Bizicampus Argazki-Lehiaketa “Nondik egongo dira? Beti berandu…” argazkiak irabazi du. Argazki irabazlearen egilea, Josune Rodríguez, arkitekturako Ikasle gasteiztarra izan da.

Lehiaketaren epaimahaia lehengo sariaren argazkitik, originaltasuna eta lehiaketarekiko helburuen egokiera azpimarratu du. Modu berean, saritutako argazkiaren kalitate artistiko eta teknikoa nabarmendu du. Lehengo saria eskuratzeagatik, Josune Rodrigezek, bizikleta elektrikoa jasoko du.

Bigarren saria, Asier San José Fernández Filosofiako ikasle gasteiztarrak lortu du “Bi gurpiletan bide berriak eraikiz” argazkiarekin; eta hirugarren saria Alfonso Ladrón de Guevara Ortega artearen historiako ikasleak eskuratu du “Efecto mariposa” argazkiarekin.

Epaimahaiak aurkeztutako proposamen gehienen irudimena eta kalitate ona azpimarratu nahi izan du, unibertsitateko ikasleen artean unibertsitaterako joan-etorrietan  bizikletaren erabilera sustatzeko helburuaz antolatutako lehiaketa izanda.

Lonja laket proiektuari saria eman diote eta ospatuko dugu Ai laket elkartearekin.

Zorionak Ai laket elkarteari jaso duen sariagatik. Lonja laket proiektua alde batetan Udalaren Gazte Planaren laguntzarekin gauzatu da.

Hona hemen Ai laket egin duen gonbidapena:

Ai Laket!! Elkarteak Pompidou saria jaso berri du. Sari honek Europako prebentziorako proiekturik onena bezala izendatu du Lonja Laket!! proiektua, 83 hautagaien artean. Hau dela eta, antolatuko dugun ospakizunera gonbidatu nahi zaitugu.

Ospakizuna Gasteizko Foru Enparantzan izango da. Bertan, Abenduaren 11an, asteartean, ekintza desberdinak izango dira arratsalde osoan zehar. Proiektu hau babestu duten instituzioekin ekitaldi bat egingo dugu arratsaldeko 19:30an, amaitzerakoan otordua egongo delarik..

Anima zaitezte eta etorri Ai laket elkarteak egiten duena ezagutzera.

Informazioa gehiago: http://www.ailaket.com/

Kaleko dantzaren “master class” bat Gazte Factoryn – abenduak 8 – Ibaiondo

Ohikoa den moduan, kaleko dantzaren gazte factoryk master class bat antolatu du asteburu honetarako. Normalean bere eklintzak Lakua gizarte etxean egiten ditu, baina master class hau Ibaiondo gizarte etxean egingo du. Workshop zuzuentzeko Alemaniatik ekarri dituzte bi dantzari: Jhonny & David Vongratsavai.

Gehiago ezagutu nahi baduzu gazte factory proiektua, ikusi gazteriaren web orria.