VGaztea

Udalari egindako kulturaren proposamen gazteak.

Gazte Planak sustatutako parte hartze prozesu batetan, gazte batzuek Udalaren eskaintza kulturala aztertu dute eta proposamen batzuk egin dituzte. Proposamen horiek atzo helarazi zizkioten Kultura arloko arduraduna den zinegotziari, Encina Serranori.

Udalaren zerbitzu teknikoetan, hainbat zerbitzu eta saileko teknikariek (Gizarte etxeak, Jaiak, Gazteria, Parte Hartzea…) proposamenak aztertu dituzte eta erantzun bat egin dute parte hartu duten gazteei.

Proposamenak ikusi ahal dituzue dokumentu honetan. Proposamenak edo ekarpenak egiteko aukera irekita jarraitzen du, orain etorkizunerako gazteria politikak diseinatzen gauden une honetan. Anima zaitez.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude