VGaztea

Emakumeen berdintasunerako eta jabekuntzarako eskolako lantegiak emakume gazteentzat

NIRE IDENTITATEA EZ DAGO SALGAI! BEREZKO DENTITATEARI EUSTEKO ETA  HORI SORTZEKO MODUAK

Prestatzaileak:  Beatriz Luz Asensio eta Isabel Piqueras Bartolomé

Norentzat: 18 eta 30 urte bitarteko emakume gazteentzat.

Egunak: Martxoaren 13 eta 15ean, asteazkena eta ostirala

Ordua: 18:00etatik 20:30era

Tokia: 2. Hezkuntza LANTEGIA aretoa – Montehermoso Kulturunea

GAZTELANIAZ emango da

Informazioa jasotzeko eta izena emateko:

–    010

–    www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna

–    Gizarte Etxeak

Inskripzioen gutxieneko eta gehienezko kopurua: 10 / 20

Izena emateko epea: otsailaren 18tik martxoaren 6ra (biak barne)

Prezioa: 4,10 €

Prezio murriztua: 2,05 € (emakume langabetuentzat)

“STOP MOTION FEMINISTA” BIDEO-SORKUNTZA

Prestatzailea: Mónica Arana Serrano.

Norentzat: 18 eta 30 urte bitarteko emakume gazteentzat.

Egunak: Apirilaren 23 eta 25ean, astearte eta osteguna

Ordua: 18:00etatik 20:30era

Tokia: 3. Hezkuntza LANTEGIA – Montehermoso Kulturunea

GAZTELANIAZ emango da

Informazioa jasotzeko eta izena emateko:

–    010

–    www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna

–    Gizarte Etxeak

Inskripzioen gutxieneko eta gehienezko kopurua: 10 / 20

Izena emateko epea: otsailaren 18tik apirilaren 16ra (biak barne)

Prezioa: 4,10 €

Prezio murriztua: 2,05 € (emakume langabetuentzat)

  Geihago…

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 37. urtebetetzea. “Mar de arena” dokumentala eta egingo den musikaren lehiaketa.

Otsailaren 27an Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 37 urte beteko ditu. 
Hori dela eta, otsailaren 28an, osteguna, Guridi zinemetan (1. aretoan), 19:00etan SEADen lagunek, lehenengo aldiz, “Mar de Arena” izeneko dokumentala proiektatuko dute. Marokok okupatutako herrialdeetan, Fronte Polisarioak askatutako herrialdeetan eta Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamentuetan banatuta dagoen herri honen historia kontatzen digu Fernando López Castillo zuzendari gasteiztarrak dokumental honetan. 37 urte hauetan giza eskubideak urratu dira, indarrez ebatsi da (batez ere, arrantza eta fosfatoak); baina, halaber, erresistentzia urteak izan dira, emakumeek protagonismoa izan duten urteak, elkartasun urteak.

Era berean, “Saharari Kantari / Una canción para el Sáhara” lehiaketaren bideoa, epaimahaia eta oinarriak aurkeztuko dira. Lehen saria: Tindufeko FISAHARA jaialdian parte hartzea.

Hiretu Hiria 2012 programan landu diren proposamenak Alderdi politikoen ordezkariei azalduko dizkiete

Hiretu Hiria programan parte hartu duten talde guztiek prozesua amaitu dute. Proeiktuaren helburua da gazteak hiriaren eraikuntzan inplikatzea prozesu parte-hartzaileen bidez, beraien kezkak aztertuz eta, ahal den neurrian, kezka horiei erantzunak bilatuz. Edizio honetan bost zentroko 13 taldek parte hartu duten ikasleek kexkak azalduko dizkiete Alberdi politikoen ordezkariei.

Zentroetan aztertutako egoerak: bizikleten lapurketak, etorkineekiko errespetuzko jokabideak edo gazteen artean ematen den gehiegizko alkohol kontsumoa izan dira besteak beste.

Hurbildu 2013ko Oreka Dance festivalera, facebook bidez

Oreka Festival Urban Dance elkarteak sartu du  edukia “OREKA FESTIVAL 13” TALDEAN.

Izena emateko epea irekita web orri honetan daude.

!
Txapelketaren tokiak bukatzen ari dira eta workshops-ak ikusgarriak izango dira.

Ez utzi eta animatu. Toki mugatuak ditugu, zure bizitzaren astebururik onenetariko bat izango da. OREKA FESTIVAL.

OREKA FESTIVAL 2013

Nik ezetz esanik, ezetz da! Eraso sexualaren prebentziorako lantegia.

Etxeko lanen arloan eraso sexualaren prebentziorako lantegia.

Otsailaren 16an, larunbatean, arratsaldeko 17:30etik 20:30era, Simone de Beauvoir elkarte etxean, Loiolako San Ignazio kalean, 8.

ASVE elkarteak ( Euskadi eta Ekuador elkartasunaren elkartea) antolatzen du.

Miriam Hebrón andreak zuzenduko du.

Arazo hau ezagutu nahi baduzu, edo interesatua izan daitekeen norbait ezagutzen baduzu, lantegi hau ezagutarazten lagundu ahal diguzu.

Izena ematea: info@asve.org edo 945 281366 telefonoa.

Leku mugatuak (izena ematearen ordenean).

Gazteria Atala

TXOKOLATADA. HIRETU-HIRIA

Vitoria-Gasteizen pobreziaren kontrako eta dirua biltzeko asmoarekin herri txokolatada antolatuko dute Egibide zentroko 4.B mailako ikasleek.

Ekimena, Vitoria-Gasteizko Udalak antolatuko “Hiretu Hiria: Haz tuya la ciudad” proiektuan kokatuta dago.

Hitzordua otsailaren 8an izango da Ama Birjina Zuriaren plazan, 17:00etatik aurrera.

Txokolatearen prezioa borondatezkoa da eta bildutako dirua Gurutze Gorria eta Arabako Elikagai Bankuarentzat izango da.

Udal antzerkiak gazteentzat ere

Udal kulturaren web orria ekartzen dugu gaur. Han Udalak egiten duen eskaintza kulturala aurkitu ahal duzue. Besteak beste antzerkikoa, eta ez bakarrik Printzipal antzokian ematen duena, baita gizarte etxeetan ere eskaintzen dena.

Hurrengo adibideak: datorren otsailaren 8an Clownic: Ticket. Ikuskizuna Ibaiondon. Felíx Petite antzokia eta otsailaren 16an Montse Cortes. XXI. mendeko flamenkoa. Jesús Ibáñez de Matauco antzokia

Bi web orriak gomendatzen dizuegu:

2013ko neguko eta udaberriko antzerki eskaintzaren programazioa.

Gizarte etxeetako antzerkien eskaintza agertzen den web orria.

Gazteak, desabantaila egoerak eta arrisku jokaerak

Azken hiru urteetan, Udalaren teknikari talde bat gazteen arteko ematen diren gizarte desabantaila egoerak eta arrisku portaerak aztertzen egon da. Bere helburuak izan dira bi: egoeraren azterketa bat egitea zen eta ondoren politikariei zuzendutako gomendio teknikoen sorta bat egitea.

Lan prozesuan beste erakundeetako teknikariak ere hartu dute parte eta laguntza eman dute: Osakidetza, Ertzaintza, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Asuntoak eta Osasuna, Ararteko, elkarteak, haien artean Ai Laket, Comisión anti sida…

Datorren otsailaren 21ean, goizeko 10:00etan, Goiuri Jauregian, egindako lana aurkeztuko dute, ekitaldi baten bitartez. Ekitaldiak bi zati izango ditu: lehenengoa gaiari buruz eta bigarrena dokumentuari buruz.

EGITARAUA:

  1. Zatia:

Ekitaldiaren aurkezpena. Encina Serrano, Gazteriaren zinegotzi arduraduna.

Gaiaren analisia, Manu Gonzalez de Audicana, Deustu Unibertsitatea.

Kontrastea:

Iñigo Lamarca, Ararteko, Euskadiko herriaren defendatzailea

Martín Gartziandia, Gasteizko auzokiaren defendatzailea, Sindikoa

Miguel Angel Ruiz, Gasteizko Gizarte Kontseiluaren presidentea.

Bertaratuen ekarpenak eta galderak

Etenaldia

  1. zatia:

Lan taldearen dokumentuaren aurkezpena:

Hezkuntza arloa: Carlos Angulo, Hezkuntza Zerbitzua.

Osasuna arloa: Francisco Gómez, Ingurumen Osasunaren Zerbitzua

Juztizia arloa: Joseba Zabala, Udaltzainaren Zerbitzua.

Arlo soziofamiliara: Sara Buesa, Gizarte Gaien eta Adinekoen Saila.

Arlo soziolaborala: Modesto Amestoy, Gazteria Atala.

Norbaitek bertaratu nahi badu, Gazteriarekin jarri ahal da harremanetan, bai gazteria@vitoria-gasteiz.org  posta elektronikoa, bai 945 161616, luz. 3211 telefonoan.

Argazki erakusketa

Herri Kultura eta Helduen Sustapen Zentroak fundazio kultural pribatu bat  dira; dirua irabazteko asmorik  gabekoak eta, gizarte eta kultura nahiz  hezkuntza jarduerak Arabako lurraldean bultzatu nahi dituztenak. Gizarte errealitatea kontuan hartzen dugunez, etorkinak gizarteratzea dugu helburu garrantzitsuenetarikoa. Horregatik, erakusketa, pertsona gizarteratu eta duintzeko egiten den lanaren isla izatea nahi dugu.

Argazkiak Luis Salgadok egin du. Elkarte honen boluntarioa eta inaugurazioa otsailaren 14an, arratsaldeko 6etan izango da.