VGaztea

Borondatezko lankide gazteak Guatemalan.

Sexu eta ugalketa eskubideak. Guatemala ezagutzen

“Sexu eta Ugalketa eskubideak. Guatemala ezagutzen” bideoa bidaltzen digute. Honako dokumentala Gazteak Hegoaren bila Lehiaketaren IV edizioaren txapeldunak egin dute, hau da, Haizea Pastor, Ander Echávarri, Julen Urbano eta Julen Salaberri gazteek (Los Charanguitos taldea). Proiektu haua Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzari esker burutu da.

Bideo honetan, *medicus*mundi Euskadik Guatemalan garatzen duen lana eta honen elkarte lagunekin izandako esperientzia ezagutzera ematen dute. Gainera sexu eta ugalketa eskubideen egoeraren inguruan beraien ikuspegia partekatzen dute.

Zuen gustukoa izatea espero dugu!!! Mila esker

Feminismoari buruzko lantegia, baita emakume gazteentzat ere.

“FEMINISMOA PERSPEKTIBAN. GURE HISTORIA BERREZKURATZEA” LANTEGIA

Prestatzailea: Gladys Giraldo Velásquez. Arabako Emakumeen Asanbladako kidea. 

Norentzat: emakumeentzat.

Egunak: astearte eta ostegunetan: apirilaren 9, 11, 16, 18, 23, 25 eta 30ean.

Ordua: 18:00etatik 20:30era.

Tokia: Salcedo Aretoa – Montehermoso Kulturunea.

GAZTELANIAZ emango da.

Informazioa jasotzeko eta izena emateko:

010

www.vitoria-gasteiz.org <http://www.vitoria-gasteiz.org/>/berdintasuna

Gizarte Etxeak

Inskripzioen gutxieneko eta gehienezko kopurua: 10 / 20

Izena emateko epea: otsailaren 18tik apirilaren 2ra (biak barne)

Prezioa (abonatuak): 14,70 EUR

Prezioa (ez abonatuak): 24,50 EUR

Lantegi honen bitartez, emakumeek emantzipatzeko egin duten borrokaren inguruan eta Mugimendu Feministak egin duen ibilbide bat burutuko dugu.  Zenbait kultur testuingurutan eta garaietan suertatu diren teoria nagusienak, gertaera historiko garrantzitsuenak eta feminismoaren garapena aztertuko ditugu.  Feminismoak, edo feminismoek, gizakien bizitzako zenbait alderdi zalantzan jarri dituzten eta ezagun bihurtzen joan diren zenbait diskurtso sortu dituzte.  Baina jatorriak, protagonistak eta lorpenak ez ditugu ezagutzen, nahiz eta genero berdintasuna eta mundu bidezkoagoa lortzeko beharrezkoak izan diren eraldaketen funtsezko erreferentea izan. Hori dela-eta, feminismoa joan den mendetik gertatu den iraultzarik garrantzitsutzat hartzen da.

Antolatzailea: Berdintasunerako Zerbitzua

Emakumeen berdintasunerako eta jabekuntzarako eskola

Euroeskola, Europako balore hezkuntzarako lehiaketa on-line. 2013ko edizioa Hezkuntza zentruetarako.

Aurtengo lehiaketak Hiritartasunaren Europako Urtea landuko du. Lehiaketaren helburu nagusia Europa gazteei hurbiltzea da eta Europaren eraikuntzaren protagonista bihurtzea. 2013an ospatzen da Hiritartasunaren Europako Urtea.

Informazioa gehiago http://www.euro-scola.com/ web orrian.

La imagen que tenemos de nosotras mismas. No seas presa de la talla.

 

No es fácil tener una imagen “real” de nosotras mismas; mucho más difícil cuando los “ideales de belleza”, los anuncios de televisión, las pelis,… nos muestran un cuerpo femenino sin forma, sin curvas, excesivamente delgado; los anuncios de la televisión y las revistas nos hablan de productos para “eliminar” y “reducir” partes de nuestra anatomía…así ¿cómo voy a tener una percepción realista de mi cuerpo, de mis proporciones? Aquí puedes encontrar información interesante acerca de todos esos mitos, mensajes y productos engañosos.

Más información en esta página web

Emakumeen berdintasunerako eta jabekuntzarako eskolako lantegia emakume gazteentzat apirilean

 “STOP MOTION FEMINISTA” BIDEO-SORKUNTZA

Prestatzailea: Mónica Arana Serrano.

Norentzat: 18 eta 30 urte bitarteko emakume gazteentzat.

Egunak: Apirilaren 23 eta 25ean, astearte eta osteguna

Ordua: 18:00etatik 20:30era

Tokia: 3. Hezkuntza LANTEGIA – Montehermoso Kulturunea

GAZTELANIAZ emango da

Informazioa jasotzeko eta izena emateko:

–    010

–    www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna

–    Gizarte Etxeak

Inskripzioen gutxieneko eta gehienezko kopurua: 10 / 20

Izena emateko epea: otsailaren 18tik apirilaren 16ra (biak barne)

Prezioa: 4,10 €

Prezio murriztua: 2,05 € (emakume langabetuentzat)

 

 “STOP MOTION FEMINISTA” BIDEO-SORKUNTZA

Lantegi honetan stop motion bideoak egin ahal izango dituzu gailu elektronikoekin (mugikorra, smarthone, tablet), baita informatika-aplikazio berrien bitartez ere. Abiapuntua, emakumeek informazio eta komunikazio teknologien garapenean izan duten funtzioari buruzko hausnarketa eta berraztertze feminista izango da.

2013ko Tetrapack erakusketaren inaugurazioa, 22an, ostiralean, arratsaldeko 7:30etan, Montehermoso Kulturgunean.

Ostiral honetan, arratsaldeko 7:30etan, Montehermoso Kulturgunean inauguratzen da 2013ko Tetrapack erakusketa. Bertan 2012ko Gazte klik argazki digitalaren lehiaketaren irabazleen lanak ikusi ahal izango ditugu. La Fontane musika taldeak animatuko du ekitaldia. Maider Jiménez, Leire García, Elsa Fernández eta Estibaliz Aguiriano argazkilariek osatu dute Tetrapack 2013. Erakusketa honetan aukera izango dugu argazkilari gazte horiekin batera beraien proiektuak konpartitzeko. Maiderren kasuan, bizitzako iragaitzaren gaineko hausnarketa; bere ezinegona adierazten diguten pertsonaia andana, Elsaren proposamenean; Leirek rock & roll-eko argazkilaritzaren ikono berrasmatuak; edo lagunei buruz bere lorategitik kontakizun sosegatua, Estitxuren eskuetan.

Informazioa gehiago web orri honetan.

Europan lan egitea eta ikastea – Baliabide gida.

INJUVE-k egindako argitalpen honek, Europarako bidai bat prestatzeko laguntza eskaintzen dio lan egiteko edo ikasteko aukerak bilatzen dituen gazte bati.

Hasteko, gidak hiru galdera erantzun nahi ditu, modu erraz eta ondo sailkatua:

  1. Joan nahi dut eta non bilatu ikasketak edo lana.
  2. Zer behar dudan, herrialdearen arabera eta ikasketen eta lanen arabera?.
  3. Nola bidaiatu eta zer eraman.

Beste aldetik, gidak datorren curriculum vitae-k izango dituen euskarriak eta dokumentuak berriro etxera bueltatzen direnean.

Hemen pdf dokumentua aurkitu ahal duzu (gazteleraz dago).

Baita http://www.nomeparo.eu/ web orrian gai honi buruzko informazioa gehiago aurkitu ahal duzu.

Erabilgarria izan dadila.

Gazteentzako proiektuen poltsa. Haziak programaren 2013-2014ko deialdia

Proiektuen poltsa honek gazteei zuzentzen diren udaleko aisialdi programazioetan hiriko eragileen parte hartzea sustatu nahi du. Bere helburua proiektuokin pertsona gazteen garapen osoa ahalbidetzen duten aisialdia eskaintza zabala osatzea da.

Nori zuzendua

Enpresa, entitate, elkarte, kolektibo eta pertsona solte oro aurkez daiteke, baldin eta 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat zuzendutako proiektuak aurkezten badituzte

Poltsa osatzeko oinarriak

Oinarriak

Proiektuak entregatzeko azken eguna

Apirilak 3.

Entregatzeko tokiak

Vitoria-Gasteizko Udalaren Argibide eta Erregistro Bulegoan (Olagibel kalea, 2) edo gizarte etxeetako Herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Informazioa gehiago Gazteriaren web orrian.

D’Block. Gaur ostirala, 15, Ibaiondon kaleko dantzaren ikuskizuna.

KALEKO DANTZAREN IKSUKIZUNA:

D´Block, The On Stage Company, kaleko dantzaren dantzarien eta koreografoen taldea da. “Romeo+Julieta” edo “DejaVu” bere lan arrakastatsuen ostean hemen, gure jaialdian bere lan berria “Cuerdas” estreinatzen dute.

Ordu bateko lana gozatu ahal izango dugu. Adin guztietako pertsonentzat pentsatuta dago ikuskizun hau.

15ean, ostiralean, Ibaiondo gizarte etxean. Sarrera 10 €.