VGaztea

Apirilak 18, azken eguna “Haziak”, gazteentzako ideien lehiaketara proposamenak emateko.

 

Haziak – Idea gazteen lehiaketa

Haziak proiektua zu bezalako gazteentzat da. Sorkuntzan bidai lagun duzun egitasmoa da Haziak. Zuk zeuk sortzen duzu Haziak programazioa.

Haziak – Ideia gazteen haziak lehiaketa 2013

Lehiaketa hau sortu da zu bezalako gazteek, hau da, Vitoria-Gasteizen erroldatuta eta 14 eta 30 urte bitarteko gazteek, egindako proiektuak eta ideiak aurrera eramaten laguntzeko. Zuen proiektua idatzi eta GAUBen bertan entregatu edo posta elektronikoz haziak@vitoria-gasteiz.org helbidera bidali. Entregatzeko azken eguna apirilaren 18a izango da.

Buruan jira-biraka duzun ideia hori egin nahiko zenuke? Zertan da? Lehiaketa hau ia denetara dago zabalik: zuen neurrira egindako lantegiak, topaketak, entseguak, muralak, proiekzioak, sormenerako espazioak, film laburrak, performanceak, zu bezalakoekin partekatzea…

Gazteriaren web orrian oinarriak eta informazioa gehiago aurkitu ahal dituzu.

Zer irabaz dezakezue?

Bada, “HAZIAK” BONU bat edo hainbat, hau da, zure proiektua gauzatzeko laguntza andana:

PRO BONUA: ordu kopuru bat zuen proiektuari laguntzeko behar duzuen arloko profesional batekin egoteko, adibidez, dantzari, musikari edo sareetan aditua den norbaitekin lanean aritzeko.

ESPAZIO BONUA: proiektua gauzatzeko espazio bat lortzeko laguntza.

MATERIAL BONUA: beharrezkoak dituzuen materialak eskuratzen laguntzeko.

ZABALDU BONUA: proiektuak merezi duen bezala lau haizetara zabaltzeko.

BONU ESPEZIALA: zure proiektuaren alderdirik berezienak konpontzeko.

Gainera KONTRATU BONUAK ere badira, zuekin emanaldi bat, erakustaldia…kontratatzeko, proiektuak itxura hartua duenean.

Parte hartzea oso erraza da

Gazteriaren web orrian oinarriak eta informazioa gehiago aurkitu ahal dituzu.

Zuen proiektua idatzi eta GAUBen bertan entregatu edo posta elektronikoz haziak@vitoria-gasteiz.org helbidera bidali. Entregatzeko azken eguna apirilaren 18a izango da.

Apirilaren 26an aurkeztu diren proiektu guztiak ezagutzeko bilera egingo dugu. Saio honetan lan kolektiboa egingo dugu eta helburua zuen proiektuak hobetzeko ideia eta iradokizunak jasotzea izango da. Hiriko beste gazte batzuek aurrera eramandako ekimen interesgarriak ezagutzeko aukera ere izango dugu.

Bilkura egunetik eta maiatzaren 8a arte zuek jasotako hobekuntzak txertatuz proiektua berriro ere idatz dezakezue eta berriro ere bidali.

Zuri laguntzeko gaude. Beraz, idatz ezaguzu edozein zalantzarekin haziak@vitoria-gasteiz.org helbidera eta erantzungo zaitugu. Gainera, apirilaren 10ean 17:30-19:00 bitartean GAUBetik pasa zaitezke, zure proiektuari laguntzeko bertan izango baikara.

 

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude