VGaztea

Zure bidaia kontatu Gazteen Bulegoak duen Txoko ibiltariaren lehiaketan

Konta ezaguzu zure irtenaldia edo bidaia ahaztezin hura, zer moduz zure Erasamus-a edo Europan egiten ari zaren lan-praktikak, zure InterRaileko abentura edo zure kultur bidaiak …

•Esaguzu nola eta zergatik aukeratu zenuen helmuga

•Nola antolatu zenuen bidaia

•Nolakoa izan zen eta zer gomendatuko zenieke beste hainbat bidaiari

•Eta ez ahaztu zure argazkiak bidaltzea

PARTE HARTZAILEAK

Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 urtetik 30era bitarteko gazteak

Informazioa gehiago Gazten Bulegoaren web orrian

MEZUAK BIDALTZEA

Parte hartzeko bidal ezaguzu e-postaz zure bidaiaren esperientzia (orri erdi bat gehienez) nahi dituzun argazkiekin batera. Idatz itzazu zure datu pertsonalak (izen-deiturak, jaiotze data, Nortasun agiria, e-posta helbidea eta telefono zenbakia) eta bidali dena ondoko helbide honetara: viajeteca@vitoria-gasteiz.org

Mezuak eta argazkiek argitaratu gabeak eta jatorrizkoak izan behar dute. Vitoria-Gasteizko Udalak ez du erantzukizunik bere gain hartuko plagio kasuan.

Parte hartzaile bakoitzak mezu bakar bat bidali ahal izango du hilean.

Mezu saridunak hautatzeko orduan kontuan hartuko da mezuetako argazkietan agertzen diren protagonistek OMIJeko adierazgarririk daramaten. Zure bidaia hasi aurretik OMIJetik pasa zaitezke eta eskatu eranskin bat, edo web gunetik (www.vitoria-gasteiz.org/omij) irudia hartu… Jar ezazu zure sormena lanean eta bidal eizauzu ikusten dituzun lekuen argazki dibertigarriren bat.

JASOTZEKO EPEA

2013ko apirilaren 1etik irailaren 30era arte, biak barne.

RSS feed for comments on this post.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude